`Da´ bada

bertonaldizkaria 2013ko aza. 7a, 14:02

Zazpigarren diskoa, DA izenekoa, aurkeztuko du Bilboko Kafe Antzokian Zea Mays taldeak gaur eguerdian.

Hamairu abesti ditu eta Dave M. Allenek ekoiztu du. Euskal Herrian, Tio Pete estudioetan grabatu dute, Jose Lastra soinu teknikariarekin. Londresen, Club Ralph estudioan, Davek nahastu du eta Metropolis estudioetan, Londresen ere, Andy “Hippy” Baldwinek masterizatu du.

Gaurtik aurrera diskoa taldearen web orrialdean, bandcamp-ean (http://zeamays.bandcamp.com/merch) salgai egongo da, disko fisikoa eta digitala. Durangoko Azokan ere (abenduak 5-8), beraiek propio jarriko duten standean lortzeko aukera izango da eta abenduaren 9tik aurrera dendetan, plataforma digitaletan eta taldeak egingo dituen kontzertuetan salgai egongo da.

Aurrerapen bezela, gaur gauean 22:00etatik aurrera bi abesti jarriko ditu Zea Maysek bere badcamp-ean (http://zeamays.bandcamp.com/)