Santutxu erdiko Karmelo kalean alokatzeko berrogeita hamar aparkaleku egongo dira. Bilboko Gobernu Batzordeak Karmelo II udal parkingeko 53 aparkaleku bereganatzea onartu du gaur, emakidaren hasierako prezioaren %65ean.
Aparkaleku horiek erosi ondorengo urratsa berreskuratutako aparkalekuak alokatzeko sistema ezartzea izango da, izan ere, urte erdi bat barru prest egon liteke. Gaur egun, Bilboko Udalak antzeko ezaugarriak dituzten aparkatzeko 223 leku eskaintzen ditu alokairuan 63,71 eurotan plaza bakoitzeko, eta okupazioa %100ekoa da.
Karmelo II parkingeko ezaugarriak
Emakidadun enpresak berak eskatu du erosketa. Enpresa honek Karmelo II Udal Aparkalekuaren proiektua idazteko, eraikitzeko eta ustiatzeko emakiden pleguaren arabera kontratuaren bidezko eskubidea dauka hori egiteko. Karmelo II parkingak 307 aparkaleku dauzka, lau solairutan banatuta.
Goiko solairu bietan 148 aparkaleku daude, oro har erabiltzaileei zuzenduta, txandakako sistemaren bidez. Beheko solairu bietan berriz, inguruko egoiliarrentzat dira eta 159 aparkaleku dauzka desgaitasuna dutenentzat. Udalak bereganatutako 53 aparkalekuak egoiliarrentzat eraikitako guztizkoaren 1/3 dira eta 18.328,80 euroko prezio unitarioan erosi dira, guztira 971.426,60 €.
Argazkia: txelysantutxera.wordpress.com