uriola.eus

Aratusteetako Kartel Lehiaketaren finalistak bozkatzeko epea ireki dute

Aratusteetako Kartel Lehiaketaren finalistak bozkatzeko epea ireki dute
None

‘Happy botxo’, ‘Agerian’, ‘Kolorean eta itxurak’, ‘En Bilbao somos de Carnaval’, ‘Un funeral de risa’ eta ‘Asomate al Carnaval’  2014ko Aratusteetako Kartel Lehiaketaren finalistak dira. Haien artean aukeratuko da Bilboko Aratusteetako irudi nagusia. 2014ko Aratusteak otsailaren 27tik martxoaren 4era ospatuko dira.

Finalistak Itziar Urtasunek, Jai Batzordearen presidenteak eta Bilboko Udaleko Jai sailaren zinegotziak, Pilar Muerzak, Jai Batzordearen ordezkari politikoak eta EAJren zinegotziak, Goyo Zurrok Bilboko PSEko Zinegotziak, Bilboko Konpartsen ordezkariak, Javier Bellido BA¡ Creativos enpresatik eta Iñaki Astigarragak, Herri Irratiaren kazetariak eta Farolin izan zenak 2008. urtean osatu duten epaimahaiak aukeratu du.

Aurtengo edizioan 80 kartel aurkeztu dira lehiaketan. Proposamenak ez dira Bilbokoak soilik izan. Parte-hartzaileak hainbat hiritatik etorri dira: Madril, Tarragona, Malaga, Toledo, Palentzia, Almeria, Las Palmas edo Polonia besteak beste. Halere, Bilbokoak izan dira batez ere lanen jatorria. Sei kartel finalistak Zabalgune Eraikinean, Udalaren web orrian (www.bilbao.net) eta komunikabide laguntzaileetan jarriko dira ikusgai urtarrilaren 20tik 24ra bitartean.

Denboraldi horretan hiritarrek botoa emateko aukera izango dute. Botoak honela emango dira: zuzenean Zabalgune Eraikinean bertan, Udalaren web orriaren bidez (www.bilbao.net) eta lehiaketaren laguntzaile diren komunikabideen bidez. Zabalgune Eraikinean urtarrilaren 20tik 23ra baino ezin izango da botaketa egin. Egileak 2.000 euroko saria irabaziko du. Aurten komunikabide laguntzaileen bitartez ere egin daitezke botaketak.

Herri-bozketa honen bidez puntuazioaren %75a erabakiko da (aipatutako sistema bakoitzari %25ra dagokio). Gainerako %25a epaimahaiaren bozketaren bidez erabakiko da. Kartel irabazlea hilaren 28/29an jakinaraziko da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa