Jon Etxebarri: Karmeloko señorearen baloiak

bertonaldizkaria 2014ko ots. 13a, 11:06

Bilbon gure Santutxu auzoaren bihotzean bada señora bat, harrizkoa eta sendoa, Begoñako Karmelo eliz parrokiaren frontisean, Karmengo ambirjina deitzen diotena, famatua bere eskapulario mirakulosoengatik. Aspektu hauek dexente akuditzen dituenik badenez, haren eraginez denon begi aurrean gertatzen dena eraskutsi nahi nuke hemen, argazkien gordintasunean.

Hona hemen señorearen argazkia eta bere oinetako detaileak. Fijatzen bazara, alanbre punta zorrotzak ditu oinetan, txoriak eta usoak uxatzeko edo. Baina, klaro, aurreko plaza denez gure futbolista gazteen estadioa, begira nora heldu diren eta non geratu diren haien baloi galduak, señorearen oinetan preso. Apropiasiño indebidoa, behar bada. Fraileren batek eskailerea hartu eta haraino igon gure badeu eskertuko leuskio batenbatek.

 

Jon Etxebarri