Udalak euri-jasengatik arretaz gidatzeko gomendatzen du

prestaldizkaria 2013ko urt. 15a, 18:34

Bilboko Udalak, euri-jasa bortitzak direla-eta, hiriko zenbait puntutan sortutako putzuengatik, hirian zehar euren auto partikularretan ibili behar duten pertsonei arretaz gida dezaten gomendatu nahi die. 

Kastrexanagaina, Campo Volantin edota A8 autopista azpian dagoen Buia auzorako tunela dira hirian euriak eragin gehien izan dituzten tokiak, eta momentu honetan, Udaltzaingoa ibilgailuen zirkulazioa arautzen ari da, inguru hauetan istripuak gerta ez daitezen –Campo Volantin une batez itxita dago–. Udaltzaingoak arriskua gerta daitekeen bitartean trafikoa arautzen segituko du; hori dela eta hirian zehar ibiltzeko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da.