Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa kutsaduraren kontra

prestaldizkaria 2014ko ots. 10a, 13:04

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak kutsaduraren aurkako aldarrikapenak egingo ditu. Zorrotzako SADER, Burtzenako Bilbaina de Alquitranes, Zabalgrabi, Uribarriko errauskailua (Funeraria Bilbaina) eta Solokoetxeko antenak dituzten enpresak zuzenean salatu dituzte. Jakinarazi dutenez Zorrotzan, Elorrietan, Mazarredon... zeuden kutsadura neurgailuak beraien lekuetatik kendu dituzte, datu txarrak eman ez dezaten.

Federazioaren eginkizuna hurrengo egunetan informazioaren bilaketa izango da. Neurgailu berriak jarriko dituzte, kutsaduraren benetako datuak jakin dezaten eta Europar Batasuneko datuekin alderatuko dituzte. Ahal den heinean enpresa guztiak iztea edo neurri zorrotzagoak jartzea bilatuko dute.

Beraien eginkizuna hiru fase ezberdinetan zatitu dute:

  1. Otsailan eta martxoan arazoaren zabalpena egingo dute Bilboko auzoetatik. Bilbotar guztiei jakinarazi nahi diete kutsaduraren benetako neurriak zaintzuk diren eta zertan kaltetu dezakete biztanleria.
  2. Apirilean Udalari, Jaurlaritzari eta Osasun Sailari  neurriak hartzeko eskatuko diete.
  3. Maiatzan mobilizazioak egingo dituzte. Gehien kutsatzen dituztenen enpresen aurrean kontzentratuko dira, eta komunikabideetan azaltzea bilatuko dute.

Hurrengo batzarra martxoaren 13an izango da, eta San Inazio-Ibarrekolandako udaltegian bilduko dira