Iñaki Azkunaren heriotza

Iñaki Azkuna hil da

uriola.eus 2014ko mar. 20a, 21:40
Javier Martin Alvarado
Joan den ostiralean bere osasun egoerak nabarmen okerrera egin ostean, gaur arratsaldean hil da Bilboko alkatea bere etxean 71 urte zituela.

Bihar ezohiko Bozeramaleen Batzordea eta ezohiko Udalbatzarra deituko dira Iñaki Azkunaren heriotza dela eta, Udaleko prentsa kabineteak jakitera eman duenez. Alkatearen aldeko lehen hileta pribatua izango da, senide eta lagunek intimitatean egingo dute eta bigarren hileta, berriz, publikoa, nahiz ez den zehaztu eguna eta lekua.