Bilboko kaleetan barrena Kutxabanken pribatizazioaren aurkako aldarria zabalduko dute bihar

uriola.eus 2014ko eka. 20a, 09:41
Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalek Kutxabanken pribatizazioa salatu eta gelditzeko aurrera daramaten kanpainaren baitan; bihar, ekainak 21, manifestazioa deitu dute Bilbon "Kutxabank pribatizaziorik ez! Euskal Herrian sistema finantziero publikoa" lelopean. Martxa 17:30ean abiatuko da Jesusen Bihotzetik.

Kutxen etorkizunari buruzko eztabaidan herriari parte hartzeko aukera eman behar zaiola exijituko dute biharko martxan. Era berean, deitzaileek argi daukate "gure aurrezkiekin zer egiten den" jakin behar duela gizarteak eta "etorkizunari begira sekulako garrantzia duten erabakiak" hartzerako orduan, eztabaidan parte hartzeko aukera ukatzen ari direla.

Beraz, "prozesu antidemokratiko" honen aurrean, pribatizaio prozesua gelditu beharra dagoela azpimarratzen dute. Ondorioz, biharko manifestazioak Kutxabanken pribatizazioa eta prozesu horren ondorioak salatzea bilatzen du.

 

[2014/27/05] Kutxabanken pribatizazioaren aurkako manifestazioa deitu dute ekainaren 21erako

[2014/06/16] Ekoiztu, aurreztu eta Euskal Herrian berrinbertitu. Kutxabanken pribatizazioari ez!