Bilbo eta Bizkaia ezagutzera emango dituen udako gidaliburua aurkeztu dute

uriola.eus 2014ko uzt. 4a, 09:40
Bilboko Udalak udako gidaliburu turistiko bat argitaratuko du lehen aldiz, data hauetan Bilbon egingo diren ekitaldi garrantzitsuen berri emateko.

Udarekin batera, Bilbok eta Bizkaiak turista eta txangozale gehien izango diren denboraldiari aurre egin beharko diote. Gainera, aurton Bizkaiko hiriburuak ekitaldi handiz beteriko egutegia dauka. Horrek, musika edo saskibaloia gustuko duten edota hiria jaietan ezagutu nahi duten milaka pertsonentzako lehentasunezko norakoa izatea dakar. Bilbao BBK Live jaialdiak, Aste Nagusiak eta Munduko Saskibaloi Txapelketak osatzen dute hiriko udako egutegia markatzen duen urrezko hirukotea.

Hondartzak... Bilbotik 20 minutura metroz

Bilbao-Bizkaiaren udako gidaliburuaren azalerako aukeratutako irudia (surfer bikote bat atzean Guggenheim Museoa dutela) hondartzak gertu daudenaren eta Bizkaiko kostara heltzeko erraztasunaren metafora argia da. Baldintza hori azpimarratu da, udan itsasoan bainatu ahal izatea edo amildegi batean eguzkia ezkutatzen ikustea norako hau aukeratzeko gakoa baitira. Ildo honetatik, Bilbok hiri-destino gisa duen postuari mesede egin diote hondartzak eta eguzkiak, naturak, ondare historikoak eta euskal kulturak.

Inspiraziorako eta orientaziorako gidaliburua

“Bilbao-Bizkaia, milioi bat uda desberdin” gidaliburu turistikoak Bilbo bisitatuko duten pertsonentzako inspiraziorako eta gomendiorako tresna izatea du helburu. Hirurogeita hamar orritan esperientziak izan, paisaiak deskubritu, ohiturak ezagutzera eman... nahi dituen eskaintza turistikoa aurkezten da. Euskal unibertsoaren erakusleiho bikain honek Bizkaiko hiriburutik 45-60-90 minutura dauden destinoetarako ate bihurtzen du Bilbo. Zentzu horretan, beste leku batzuetarako irteeren berri ematen duen “dei” bat ere sartu dute grafikoki.

`Ezinbestekoak´, `Agenda´, `Gastronomia´ eta `Familian egiteko planak bezalako ohiko atalak zabaldu dira eta kostaldeko herri arrantzaleak, iparraldeko Donejakue Bidea, Erdi Aroko hiribilduak, parke naturalak edo `10eko 10 esperientzia´ aholkatzen dizkiguten beste atal batzuk gehitu zaizkie.

Ale kopurua eta banaketa

Bilbao Ekintzak hirurogeita zortzi mila gidaliburu argitaratuko ditu gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez eta udako hilabeteetan banatuko dira Bilbao Turismoko bulegoetan, hoteletan, barrutietako udal zentroetan eta Termibus autobus geltokian.
Mailing bat ere egingo da Euskadiko eta lurralde mugakideetako turismo bulegoetara, eta gida pdf formatuan jasoko dute. “Bilbao-Bizkaia, udan milioi bat plan” Bilbao Turismoren web orrialdean eta Bilbao.net web orrialdean kontsultatu ahalko da.

GIDA kontsultagarri:
http://issuu.com/bilbaoekintza/docs/guia_verano_2014_eusk