Xakearen elite mundiala Bilbon elkartuko da larunbatetik aurrera

uriola.eus 2014ko ira. 12a, 11:59

Europako XXX. Koparen eta Maisuen VII. Finaleko aldibereko ospakizunak igande honetatik, Irailaren 14ra, eta zazpi egunetan zehar, xakeko hiriburu mundiala bihurtuko dute Bilbo, lehiakide eta parte-hartzaileen zenbaki eta maila altua dela medio.

Haien artean, gaur egungo munduko hamar lehiakide hoberenetarikoetatik bederatzi ageri dira eta ranking internazionaleko berrogeita hamarretatik, gehienak.

Bilbon lehiatuko dira, Europako Kopan zein Maisuen Finalean, Caruana (2. postuan), Aronian (3), Grischuk (4), Topalov (5), Anand (6), Karjakin (7), Nakamura (8), Vachier- Lagrave (9) eta Mamedyarov (10). Ranking internazionaleko hoberenen artetik, egungo lehenengo postuan dagoena eta munduko txapeldun berria, Magnus Carlsen (Maisuen Finalean bi aldiz garailea), faltako da soilik, zeinek haurtengo parte-hartzea deklinatu Anand-en kontrako hurrengo mundialeko tituluaren errebantxa prestatzeko.

Ibon Areso, Bilboko alkatea, izan da gaur Bilbao Chess 2014 (xake ekitaldi bikoitz hau batzen duen izendapena) aurkezpen ofizialaren burua eta Europako Kluben arteko Kopan naiz Maisuen Finalean jokatuko duten jokalarien ordezkaritza bati eman dio arrera. Maisuen Finaleko ordezkari bezala bera osatzen duten lau jokalariak etorri dira: Viswanathan Anand bost aldiz munduko txapelduna; Rusian Ponomarov historiako munduko txapeldunik gazteena; Levon Aronian bi aldiz txapeldun olinpiarra; eta Paco Vallejo azken hamarkadako espainiako xake jokalaririk onena. Europako kluben arteko Kopan jokatuko duten taldeen ordezkari gisa, naiz absolutuko edo emakumezkoena, Sestao eta Gros talde euskaldunetako lehen jokalariak agertu dira, David Antón eta Santi González de la Torre, eta baita ere Txekiar errepublikako G-team Novy Bar txapeldun kontinentaleko eta Ladya Kazan emakumezkoen talde errusiarreko jokalari garrantzitsuak. Espainiako federazioko presidentea eta europearreko (ECU) delegatua den Javier Ochoa de Echagüen-ek osatu du ordezkaritza instituzionala.

Bilboko hiriak kirol honekin duen tradizioari begi-keinu bat eginez, aurkezpena Bilboko udaletxeko Areto Arabiarrak dituen taula-mahai batzuen inguruan egin da. Taula-mahai hauek Bilboko Elkarteko ehunka urteko xake aretokoak dira, munduan oraindik existitzen diren zaharrenetakoak.

2014ko Maisuen Finalarekin batera, elite mundialeko 400 jokalari inguru, 61 klubetan banaturik eta 29 federazio kontinentaletatik eratorritakoak, Europako talde arteko Xake Kopan hartuko dute parte,txapelketa absolutuan eta emakumeenezkoan, Irailaren 14a eta 20a bitartean ospatuko dena. Bi txapelketa hauek Euskalduna Jauregian izango dute egoitza eta jendearentzat irekita egongo dira musu truk. Partiden hasierako ordutegia, egunero, 15:00etatik aurrera izango da.

Norgehiagokaren ekitaldia luzatu nahiaz, bihar larunbata, 19:30etatik aurrera Euskalduna Jauregian bertan, izango du leku jazoeraren hasiera emate ospakizunak Europa osotik etorritako kirol ordezkaritzen aurrean.

Kontinenteko xakeko Champions League izendatutako txapelketa honetan parte hartuko dituzten klubak federazio hauetatik datoz: Albania, Alemania, Austria, Azerbaijan, Belgika, Danimarka, Errusia, Eskozia, Eslovakia, Espainia, Finlandia, Frantzia, Gales, Georgia, Holanda, Ingalaterra, Irlanda, Islandia, Israel, Italia, Lituania, Luxenburgo, Mazedonia, Monako, Norvegia, Serbia, Suedia, Suitza eta Txekiatik. Horietatik 52 taldek gizonezkoen txapelketan jokatuko dute eta 9 taldek emakumeenezkoan.

Federazio bakoitzeko sailkapena kontuan izanda sailkatuak, txapelketa absolutuan parte hartuko dutenen artean (irekia: gizonezkoena eta emakumezkoena), gaur egungo bi talde euskaldun honenak ageri dira, Sestao talde bizkaitarra eta Gros gipuzkoarra, espainiako taldekako txapeldun eta txapeldunordea hurrenez hurren. Solvay talde kantabriarrak betetzen du espainiar ordezkaritza txapelketa honetan.

Indarrean dagoen Europako txapeldun absolutua, Txekiar Errepublikako G-Team Novy Bor, Socar azeriarra, Malakhite Errusiarra (txapeldunordea eta hirugarrena pasaden urteko Greziako Europarrean), Obiettivo Risarcimento talde italiarrekin batera dira tituluaren hautagai nagusiak izateko aukera gehien dituztenak.

Emakumezkoen modalitatean gaur egungo jokalaririk onenaren presentzia bermatua dago, Yifán Hou chinatarra. 16 urterekin bakarrik, xakearen historiako emakumezko jokalaririk onena izatera dago zuzendua pertsona guztien iritziz, Judith Polgar jokalari hungariarraren - orain dela gutxi erretiratua- errelebua hartuz. Polgar ranking absolutuko lehenengo hamar postuen artera iritsi zen. Txinatar gazte miresgarri honek Cercle D’Echecs de Montecarlo taldean jokatzen du, indarrean dagoen Europako emakumezkoen talde txapelduna eta txapelketa honetako titulua eskuratzeko faborito handia, Ladya Kazan klub errusiarrarekin lehian.