Langabeziak gora egin badu ere, abuztuko datuen antzekoak jaso dira irailean Bilbon

uriola.eus 2014ko urr. 10a, 08:30

Abuztuko datuei erreparatuta, langabeziak gora egin du beste behin Bilbon. Irailean 31.760 lagun egon ziren lanik gabe Bizkaiko hiriburuan, aurreko hilabetean (31.747) baino 13 gehiago.

Gora egin zuen sektore bakarra aurretiaz lanik egin ez duten pertsonena izan zen; irailean 3.813 lagun zeuden hemen eta abuztuan 3.685; 128 gehiago.

Bestalde, nekazaritzan 553 pertsona egon ziren langabezian Bilbon, abuztuan (561) baino 8 gutxiago; industrian 2.842, abuztuan (2.850) baino 8 gutxiago; eraikuntzan 3.508, abuztuan (3.557) baino 49 gutxiago; eta zerbitzuetan 21.044, abuztuan (21.094) baino 50 gutxiago.

[2014/04/10] Langabeziak gora egin du Bilbon martxoan

[2014/05/14] Apirilean ere langabeziak gora egin du Bilbon

[2014/06/10] Apirilean baino 423 langabe gutxiago daude Bilbon

[2014/07/14] Ekainean langabeziak behera egin du Bilbon sektore guztietan

[2014/08/13] Langabeziak gora egin du Bilbon Uztailean

[2014/09/11] 31.747 langabe egon dira abuztuan Bilbon