`H2O Bilbao´ pitxer solidarioen proiektuak 11.400 eurotik gora bildu ditu

uriola.eus 2014ko urr. 27a, 09:25
blogdelagua.com

Guztira 1.000 pitxer saldu dira eta ateratako dirua Intermon Oxfami eman zaio, Toke Kutaye (Etiopia) barrutian ur edangarriko putzuak egiteko.

Ezaguna da Bilboko uraren kalitatea eta hala estimatzen dute herritarrek, baina, gaur hasita, eta `H20 Bilbao´ proiektu solidarioari esker laguntza emango zaie horren premiarik handiena dutenei. Ekimen hori diseinatu dute Bilboko iturriko ura duin bilakatzeko helburuarekin, Etiopian edateko ur putzuak eraikitzen lagundu ahal izateko.

Guztira, 11.462,50 euro bildu dira Patricia Urquiolak diseinatutako 1.000 pitxer saltzetik. Eginkizun horretan Slow Food Bilbao-Bizkaia  elkarteko sukaldariek hartu dute parte, euren jatetxeetan, Gaminiz, Bascook, Baita Gaminiz, Yandiola, mina, Azurmendi, eta Artxandako Ostalaritza Eskola, botilako uraren ordez txorrokoa euro batean edateko aukera emanda.
Saldu diren 1.000 pitxerrak Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, Uren Partzuergoak, URA Ur Agentziak, Bilbao Ekintzak, Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak, Slowfood Bilbao-Bizkaia elkarteko bazkideek eta herritarrek, oso har, erosi dituzte, azken elkarte horren web orriaren eta Facebook-en bidez.
Pitxer horiek saltzetik atera den dirua Intermon Oxfami eman zaio, edateko uren putzuak egiteko Toke Kutaye (Etiopia) barrutian. Aipatzekoa da, 2012an 80.000 euro eman zituela horretarako Bilboko Udalak, Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailaren bitartez.

Toke Kutaye barrutia

Intermón Oxfam Elkarteak deskribatzen duen bezala, proiektu honek zuzenean eragingo du 5.843 lagunengan eta planteatutako helburuekin biztanleriaren segmentu ahulengana iritsiko da, bereziki, emakumeak eta neskak. Putzuak Toke Kutaye barrutian eraikiko dira, Adis Abebako mendebaldetik 140 kilometrotara. Toke Kutaye Oromiya National Regional State-ko (ONRS) barrutietako bat da, eta ur eta saneamendu egoerarik okerrena duen Etiopiako barrutia da. Putzu bakoitzak 2.000 € inguru balio ditu.

Toke Kutaye barrutiak baliabide naturalak ditu, baita azaleko eta lurrazpiko ura ere, baina, baliabide teknikoak, logistikoak eta finantzarioak oso murritzak dira. 2007. urtean, barrutiko Ur Bulegoak “oinarrizko azterlan” bat enkargatu zuen, eta azken horrek adierazi zuen biztanleen %18ak bakarrik zuela ura eskura, eta %26ak, berriz, saneamendua (komunak, dutxak, konketak).

Edateko urik ez edukitzearen ondorioz, ehunka lagun gaixotu eta hil egiten da kutsatutako ura edategatik; elikagai gutxi ekoizten da, uztak euriaren menpe daudelako guztiz; ganadua, alegia; elikaduraren funtsezko iturria, hil egiten da uraren egoera txarretatik eratorritako gaixotasunek jota; eta emakumeek eta neskek distantzia luzeak egin behar dituzte ura aurkitzeko, beraz ez dute eskolara joateko edo komunitateko bizitzan parte hartzeko astirik. Etiopian, kulturalki, emakumea familiarentzako ura lortzeko arduraduna da, eta horrek familia eremuan ondorio batzuk eragiten ditu.