Bilbobusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu bihar Athletic - FC. Portoren arteko partida dela eta

uriola.eus 2014ko aza. 4a, 09:30

Bihar, asteazkena, azaroak 5, Athletic eta FC. Porto taldeek 20:45ean, jokatuko duten Champions Ligako partiduagatik; Udalak Bilbobuseko zenbait linearen zerbitzua luzatuko du, partida ikustera joaten direnei etxera itzultzeko modua errazteko.

Azken irteerak

- 26. linea (Uribarri /San Mames). Honela luzatuko du irteera-ordutegia: Jesusen Bihotzetik: 22:50 – 23:00.

- 38. linea (Otxarkoaga/Basurtu-Termibus). Ordutegia luzatuko du: Termibusetik: 23:00 – 23:20.

- 56. linea (La Peña-Jesusen Bihotza). Ordutegia luzatuko du: Jesusen Bihotzetik: 22:50 – 23:00.

- 62. linea (San Mames/ Arabella). Ordutegia luzatuko du: Jesusen Bihotzetik: 22:50 – 23:00.

- 80. linea (Altamira-Termibus). Ordutegia luzatuko du: Termibusetik: 23:00.