`Irakurriz´ antzezlana Zurbaranbarriko udaltegira helduko da gaur

uriola.eus 2014ko aza. 13a, 08:00

Bilboko Zirkuitoaren baitan, arratsaldeko 19:30ean, Lucio Baglivok zuzendutako eta Shakti Olaizolak antzeztutako `Irakurriz´ lana ikusteko aukera egongo da Zurbaranbarriko udaltegian. 

"Irakurtzen ari den neska baten mundu bitxi batean murgiltzen gara. Pasarte desberdiank dituen istorio batera eramaten gaitu, oroimenez, aurkikuntzaz, erreflexuz eta ametsezk,… betetakoa.

Bidean aurkitzen dituen egoera eta objetuen bitartez bere burua aurkitzen du eta bere istorioak gurekin partekatzen ditu. Bere bideari erantsiko zaizkion eta berarekin zentzua hartuko duten objetuak badira; aulkia, altzairua, burukoa eta liburua. Bera barnean dagoen munduan guk gozatzea eta amets egitea lortuko du.

Ekintzak eta egunerokotasuneko objektuak, joko, erronka eta poztasun bihurtuko dira mugimenduarekin, ahotsarekin ,orekekin, dantzarekin eta kontorsioarekin batera. Nola bukatuko da bidaia hau?".