Egile bakoitzak lan bi aurkez ditzake gehienez ere. Proiektua bertikala eta 70 zm x 50 zm neurrikoa izan behar du luma-kartoi gainean. Obrak originalak izango dira eta koloreak eta teknika, berriz, aukerakoak. Kartelak aurkezteko epea abenduaren 19ra arte (13.00etan) luzatuko da.
Lehiaketaren irabazleak 2.000 euro jasoko ditu. Epaimahaia Jaietako Batzordeak izendatuko du eta 6 kide izango ditu. Horietako bik Bilboko kultur eta gizarte alorrekin zerikusia edukiko dute, beste bat Bilboko Konpartsen ordezkaria izango da, beste bi Udalbatzaren ordezkariak izango dira eta azkena Jaietako batzordeburua izango da.
Baldintzak
1. Egile bakoitzak lan bi aurkeztu ditzake gehienez ere.
2. Tamaina: kartela 70 cm x 50 cm neurrikoa izango da (ez-etzana). Luma-kartoi gainean eta kristalik gabe aurkeztu behar da derrigorrean, CD batean hiru digitalizazio, bata 200 kb-ko JPGa, bestea Mb1-eko JPGa eta azken inpresioaren tamainako erresoluzio altuko PDF bat.
3. Kolorea eta teknika: aukerakoa.
4. Obrak originalak izango dira.
5. Karteleko testua hau izango da:
BILBAO 2015 ARATUSTEAK/CARNAVALES. Otsailak 12 – 17 Febrero
6. Aurkezteko epea: azken eguna 2014ko abenduaren 19an, 13:00etara arte.
7. Aurkezteko lekua: Jaietako eta Herritarrei laguntzeko saila(Venezuela enparantza 2. 5º. 48001 Bilbo) 9:00etatik 14:00etara.
8.Informazio-telefonoa: 94 420 31 47 eta herritarrentzako informazio telefonoa : 010.
9.Identifikazioa: lanak lemarekin eta egilearen izenperik gabe aurkeztu beharko dira. Lema bera daraman gutunazal itxi batean egilea nor den jakiteko datuak adieraziko dira, curriculum laburra, telefono zenbakia.
10.Saria: Saria 2.000 eurotakoa izango da.
11.Saririk eman barik ere utzi daiteke, aurkeztutako kartelek behar adinako kalitaterik ez badaukate. Kasu horretan, epaimahaiak hiriko artista edo estudio entzutetsuren bati eskatu ahal izango dio kartela egiteko.
12.Kartelak teknika aldetik tonalitate-aldaketaren bat beharko balu hobeto inprimatzeko, edo Aste Nagusiko daten akatsak edota ortografiari buruzkoak baleude, epaimahaiak aldaketok agindu ahal izango ditu, egileari aldez aurretik galdetuta eta berarekin lankidetzan.
13.Epaimahaia: Jaietako Batzordeak izendatuko du eta 6 kide izango ditu. Horietako bik Bilboko kultur eta gizarte alorrekin zerikusia edukiko dute, beste bat Bilboko Konpartsen ordezkaria izango da, beste bi Udalbatzaren ordezkariak izango dira eta azkena Jaietako batzordeburua izango da.
14.Epaimahaiak sei kartel aukeratuko ditu eta Zabalguneko Eraikinean eta udalaren web orrian jarriko ditu ikusgai; ondoren, herri-bozketa egiteko epea zabalduko da. Botoak honela eman ahal izango dira:
- Zuzenean Zabalguneko Eraikinean.
- Udalaren web orriaren bidez.
- Lehiaketaren laguntzaile diren komunikabideen bidez.
Herri-bozketa honen bidez puntuazioaren % 75a erabakiko da (aipatutako sistema bakoitzari % 25ra dagokio). Gainerako % 25a epaimahaiaren bozketaren bidez erabakiko da.
Herri-bozketako puntuak eta epaimahaikoarenak batuta puntuaziorik handiena lortzen duen kartela izango da irabazlea.
15.-Aurkezten diren lan guztiek behar bezala gestionatuta eduki behar dituzte kartelean ageri diren argazki, marrazki edo baliabide grafikoen erabilera-eskubideak, horiek irudien bankuetatik hartu direnean edo egilearenak ez direnean.
16.-Epaimahaiaren ahalmenak: epaimahaiak lehiaketatik kanpo utz ditzake lanak:
- Autorea nor den zalantzan dagoenean.
- Pertsonen duintasunaren aurka doazenean.
- Beste obra batzuen plagiotzat hartzen dituenak eta plagiotzat jo ez arren beste obra batzuetan inspiratutakoak izanik eta haiekin dituzten berdintasunez epaimahaia jabeturik, originaltasunik ez dutela erabakitzen duenean.
Herri-bozketa hasi ondoren uzten bada lanen bat lehiaketatik kanpo, bozketak jarraitu egingo du gainerako finalistekin.
17.-Epaimahaiaren eskumenak bere horretan utzita, bakarrik hartuko ditu kontuan herri-bozketa egiteko epearen barruan aurkezten diren kexak edo erreklamazioak.
18.-Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Hala ere, epaimahaiak erabakia berriro aztertu dezake eta baliorik gabe utzi aurreko puntuko gorabeheraren bat gertatzen denean.
19.-Bilboko Udalak kartel irabazlearen jabetza ez ezik, jendaurreko komunikaziorako, kopiatzeko eta banatzeko eskubideak ere eskuratuko ditu; eskubide horiek Udalarenak baino ez dira izango.
20.-Lanak ikusgai jarri ahal izango dira Barrainkuako Kultur Etxean –Barrainkua kalea, 5–2015eko otsailaren 16tik 27ra. Espazio kontua dela-eta, epaimahaiak erabakiko du zeintzuk erakutsiko diren, kartelen kalitate artistikoa kontutan hartuta. Sei kartel finalistak aukeratu eta 2015eko otsailaren 27rarte ikusgai jartzeko eta eurei zabalkundea emateko eskubidea izango du Udalak. Epe horretan eskubideak dohainik eta berari bakarrik laga zaizkiola ulertuko da obren erakusketa amaitu arte.
21.-Jaietako eta Herritarrei laguntzeko Sailean, Venezuela enparantza 2an 5. Pisuan, jaso ahal izango dira saririk irabazi ez duten lanak, 2015ko martxoaren 3tik 27ra bitartean, 9:00etatik 14:00etara. Hortik aurrera, Udalak erabakiko du bere kabuz zer egin jaso ez direnekin. Udalak ez du bere gain hartuko aurkeztutako materialek garraiatzean, manipulatzean, ikusgai jartzean, biltegian gordetzean edota antzekoetan izan ditzaketen kalteen erantzukizunik.
22.-Lehiaketan parte hartzeak baldintza guzti-guztiak onartu direla esan nahi du.