uriola.eus

"Arma finantzatzaile espainiar handienaren eskuak odolez bustita"

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Euskalduna Jauregian BBVAko Akziodunen Biltzarra gauzatu bitartean hainbat lagunek "BBVAren irabaziek odolez bustita jarraitzen dutela" salatu dute.

"Arma finantzatzaile espainiar handienaren eskuak odolez bustita"
Argazkiak: Komite Internazionalistak - Ekologistak Martxan | Ikusi handiago | Argazki originala

BBVAren aurkako plataformak beste behin pintura gorria erabili du banketxearen Akziodunen Biltzarraren atarian. Bilbon egoitza soziala duen BBVA entitatea "armen finantzatzaile espainiar handiena" dela salatu dute protestaldian zehar eta, bere irabaziak "odolez bustita jarraitzen dutela" irudikatu dute. 

Exekutibo arroparekin jantzitako plataformako kideek pintura gorriaz beren burua zikindu baino lehen, elkarretaratzea egin dute Euskalduna Jauregiaren aurrean BBVA hiltzaile lelopean. 

Banca Armada kanpainaren arabera, BBVAk armagintzako Finmeccanica eta Airbus enpresak finantzatzen ditu, eta hauek Ekialde Ertainera eta Afrika iparraldera esportatzen dituzte armak. 

Banca Armada kanpainako partaideek BBVA, Banco Santander, CaixaBank eta Banco Sabadell entitateen Akziodunen Biltzarretan parte hartuko dute armagintzan dituzten inbertsioen politika salatzeko. Aurten Bankiaren biltzarrea ere esku hartuko dute. 

Entitate bakoitzaren bazkideei eta hedabideei armagintzan inbertitzeak dakartzan ondorioen berri ematea eta gizarte osoko kontzientziarako ekarpen bat egitea dira kanpainaren xedeak.

 

[Setem Hego Haizea: Bankuen armagintzan inbertsioak haien bazkideen biltzarretan salatzeko akzioak uzteko eskaera]

Iturria: www.bancaarmada.org

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa