URIOLA Laguntzaileak

Saretu, babestu, indartu

uriola.eus 2017ko api. 4a, 11:43

URIOLA.eus proiektua, Bilbon euskara sustatu eta Bilboko euskaldunen beharrei erantzuna emateko asmoz sortutako proiektua da. Zuk ere proiektu honi babesa eman nahi baldin badiozu, harpidedun egiteko aukera daukazu. Horrela, auzolanean sortzen ari garen plataforma egonkortzen lagunduko diguzu. Ekarpen txikiekin proiektuak handi egin daitezkeelako.

Urtean 25€ (norbanakoek), 100€ (talde eta eragileek) edo nahi duzun ekarpena eginda (x€) proiektuari bultzadatxoa ematen lagunduko diguzu.

Gainera, URIOLA Laguntzaile izateak abantaila bereziez gozatzeko aukera emango dizu:

  • Profil propioa izatea eta edukiak argiratzea eta zabaltzea
  • Albiste garrantzitsuenak e-postaz jasotzea
  • Astero antolatzen diren zozketetan parte hartzeko aukera izatea

Zure harpidetza eskaera egiteko, uriola.eus/harpidetza estekan azaltzen den galdetegia betetzea besterik ez duzu. Galdetegia bete ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara harpidetza behar bezala bideratzeko.

Edozein zalantza argitu edo informazio gehigarria eskuratu nahi baldin baduzu, jar zaitez mesedez gurekin harremanetan:

  • Posta elektronikoa: bilbokouriola@gmail.com
  • Telefonoa: 94 447 10 42

Egin zure diru-ekarpena URIOLAri!

Sor dezagun denon artean URIOLA handi bat!!!

 

[URIOLA Laguntzaileen ekarpenak

Aitor Argote: Euskarazko komunikabiderik gabe ez dago euskaraz bizitzerik

Oihana Bartra: Eta, nola ez, parte hartzailea

Ander Huidobro Alberdi: URIOLAk harrapa zaitzala!

Aitziber Olabarrieta: ...eta maitatu behar ditugu euskarazko hedabideak

Jon Intxaurraga: Zergatik egin behar duten bilbotarrek URIOLAko harpidedun?

Itxaso Perez: Haize freskoa

Galder Unzalu: 2017an ere, Uriolarekin, "Emen gara!!"

Alex Arregi: Albiste freskue eskura! 

Jose Rojas: Pauso txiki bat norberarentzat...

Hau Pittu Hau: URIOLA eta euskal hedabideak zergatik diren beharrezkoak?

Alberto Ugarte: Zorionekoak gara euskaldunak

Jabi Ortega: Sarean murgilduta

Aitor Zuberogoitia: Oraingo goraldi hau behar-beharrezkoa dugu 

Hektor Ortega: Albiste freeeskuuue!

Lur Mallea: Modu asko daude URIOLAn parte hartzeko eta laguntzeko

Iker Martinez de Lagos: Hur-iola