2017/10/30 19:00

11 egun euskaraz Bilbon, asanblada

11 egun euskaraz Bilbon, asanblada
BIBA, Bilbo

Azken urtean zehar hainbat herritan egin dira aktibazio ekimenak, hiztunen hizkuntza ohituretan eragiteko helburuarekin. Ekimen arrakastatsuak izan dira eta Euskal Herri osora zabaltzen ari dira orain. 2018an Bilbon egin nahi den 11 egun euskaraz proiektuan lanean dauden lantaldeek, proiektuaren egoera zein den azaldu eta hurrengo hilabeteetarako lan-dinamikak aurkezteko, bilera antolatu dute. Euskal Herri osoan zehar egingo da 2018ko ekimena, baina Bilbon lantalde bat propio ari da proposamena lantzen. Asanblada urriaren 30ean izango da 19:00etan Biba kulturgunean.