2019/06/28 19:30 - 21:00

manifestazioa

Stonewall mugarri, kaleetan harro!

Stonewall mugarri, kaleetan harro!
Bihotz Sakratutik, Bilbo

1969ko ekainaren 28an jazotako Stonewalleko erreboltetatik 50 urte igaro dira eta aurten ere, urtero egin dugun bezala, kaleetara aterako gara manifestazioan. Deialdia luzatzen dizuegu 50. urteurren hau ospatzeko, han sortutako garra hartuz eta lekuko bihurtuz. Gaur egun oraindik dena dugulako lortzeke, borrokak darrai!

Aurten Jesusen Bihotza plazatik abiatuko gara, 19:30etan. LGBT+ Askapenaren Nazioarteko Egunaren Bilboko manifestazioan parte har ezazu!

STONEWALL MUGARRI, KALEETAN HARRO!