UTE Bilboko Argiak-en langileek greba egin dute lankide baten kaleratzearen kontra

uriola.eus 2021ko mar. 31a, 09:57

UTE Bilboko Argiak-eko langileek greba eguna egin zuten astelehenean Bilboko udaletxearen parean kalera bota zuten langilearen berronarketa eta lan-baldintza hobeak eskatzeko. Asteartean, berriz, manifestazioa egin zuten. EITBren egoitzatik atera ziren udaletxeraino iritsi eta bertan elkarretaratzea egiteko.

49 langile dituen eta Bilboko argiteriaren mantenua, ekitaldiak eta obra elektrikoez arduratzen den enpresa da UTE Bilboko Argia.

ELAren arabera, martxoaren 5ean kaleratu zuten langilea. Sindikatuak dio langile honek oporrak hitzartu zituela enpresako ordezkariarekin, baina egun batzuk pasa ondoren, ordezkariak opor egunak ukatu zizkion eta enpresatik kaleratu zuen “diziplina neurriak urratzea leopratuta". 

Enpresako langileak diziplina nerri hori besteentzako ere erabiliko den beldur direla azaldu du ELA sindikatuak. Momentu honetan lan-hitzarmena negoziatzen ari dira.