Josune Muñozen hitzaldia eta umeentzako ikuskizunak Deustualdean

prestaldizkaria 2012ko api. 20a, 13:43

Liburuaren Egunaren aitzakian, bihar (apirilak 21) “Ba al dakizu zer irakurtzen duzun?" hitzaldia emango du Josu Muñozek Bidarten. Hurrengo astelehenean, aldiz, umeentzako ikuskizunak izango dira Deustu eta San Inazioko udal liburutegietan.

Apirilaren 21ean (larunbata) Josune Muñozek, literatur kritikari eta Skolastika taldeko kideak, helduei zuzendutako literatur ohiturei buruzko “Ba al dakizu zer irakurtzen duzun? Literatur ohiturak” hitzaldia eskainiko du, Deustuko Bidarte udaltegian 12:00etan.

Apirilaren 23an (astelehena) Gus Txotxongilo Taldeak "Bibliotecaria en apuros" umeentzako ikuskizuna eskainiko du gaztelaniaz San Inazioko udal liburutegian, 18:00ean.

Egun eta ordu berean, baina Deustuko Bidarte udaltegian, Sun magoak “Magic Hands” umeentzako ikuskizuna eskainiko du inglesez.