Deustuibarrako Pabilioi 6k Morfologia de la ceguera antzezlanarekin hasiera emango dio 2013ko denboraldiari. Deustuko Kontainer aretoan eta La Fundición aretoan ere egongo da zer ikusi eta gozatu asteburu honetan.
Mariu del Amo aktore itsua da Morfologia de la ceguera antzezlanaren protagonista. Hiru emanaldi eskainiko dituzte P6n: gaur, ostiralean, larunbatean eta igandean, 20:00etan. INFO +: P6.
Kontainer aretoan, berriz, Malabrigo Teatro taldeak La fama cuesta y mucho lana taularatuko dute larunbatean, otsailak 23, 20:00etan. INFO +: Kontainer Aretoa.
Deustuko La Fundicion aretoan El entretenimiento antzezlana ikusteko aukera izango da. Sleepwalk Collectivek bi emanaldi eskainiko ditu, larunbatean 20:00etan, eta igandean 19:00etan. INFO +: La Fundicion.
Argazkia: P6.