Felipe Lozak idatzi eta zuzendutako Cabaret Chihuahua, Bilboko gau giroko ikuskizunen ohiturari jarraituz sortutako lana da. Hasiera batean, 2013ko Aste Nagusian eskaintzeko sortu bazen ere, jende artean piztutako ikusminari esker, funtzio gehiago egin behar izan dituzte publikoaren eskaerari erantzuna emateko. Hortaz, bigarren deboraldia du hau.
Kabaretak, kritika soziala egiten du modu lotsagabe eta dibertigarri batean. Dantza eta zuzenean abestutako kantu ezagunek kabaretaz gozaraztea lortzen du. Ikuskizunak irauten dituen bi orduak (15 minutuko atsedena barne) labur geratuz.
Ikusi gabe geratu zaren horietakoa bazara, irailean aukera ugari daukazu. Irailaren 11, 12, 13, 19, 20, 21, 25, 26, 27an, hain zuzen ere. Ostegunetan 21:00etan, ostiral eta larunbatetan 23:00etan eta igandean 20:00etan.
Aholku bat, sarrerak aurretiaz erreserbatzea komeni zaizu, erraz agortzen dira eta.
Info + P6