Suziria jaurtitzeko prest Ibarrekolandan

prestaldizkaria 2017ko mai. 26a, 09:30
Ibarrekolandako Jai Batzordea

Garai honetan gertatu ohi den bezala, Benidorm kalea ibilgailuentzat itxita dago. Eguntotan autoen ordez, ondo pasatzeko eremua atondu du bertan Ibarrekolandako Jai Batzordeak. Dena prest dago arratsaldean jaiei hasiera emango dien suziria jaurtitzeko.

Afari solidarioa prestatu dute lehen gauerako Trebeak taldeko kideek. Merke eta ondo afaltzeko aukera iznago da gaur Ibarrekolandan. Ekimenean bildutako diruak helburu solidarioa du, Grezian errefuxiatuekin lanean diharduen kanpaleku batera bideratuko baitute. 

Badira bestelako berrikuntzak ere Ibarrekolandako aurtengo jaietan. Aipagarria da jai batzordeak egin duen apustua irisgarritasunaren alde. Mugikortasun arazoak dituzten lagunek komun egokitua eskura izango dute jai eremuan. 

 

Maiatzak 26 ostirala

17:00 Feriako txosnei eta IX.azokari hasiera ematea

19:30 Jaiak hasteko txupinazoa eta traka

19:30 Jai Batzordearen txosnaren irekiera

21:30 Herri afari solidarioa Greziako errefuxiatuen alde

22:30 Trikidantz Erromeria Taldea kontzertua

 

Maiatzak 27 larunbata

11:30 Auzoan zehar kalejira erraldoiekin eta buruhandiekin

11:00-14:00 Kids&Usek antolatzen duen txikigunea

11:00-14:00 Goitibera tailerra 

11:00-14:00 Kars-ak, gaztelu puzgarriak, zezen mekanikoa...

13:00 Txosnan hasita, auzoan zehar euskal kantak eta bilbainadak

17:00-19:00 Goitibera tailerra 

18:00 Trotamundos Cia. Historias de un baúl. Kaleko antzerkia

18:00-19:00 Botas de siete leguas. 10 urtetik aurrerako tailerra

19:00 Kalejira: Kokotean Kolpe Fanfarria

22:30 Di-versions kontzertua

 

Maiatzak 28 igandea

09:00 VII. Indaba lehiaketa 

10:00 Txistulariekin kalejira

11:00 Tortilla lehiaketa

11:00-14:00 X. Truke azoka

13:00 Herri kirolak

13:00 Auzoko Albokariak

15:00 Bazkari herrikoia

18:00 Molto GP motorren txikientzako lasterketa

 

facebook.com/profile/ibarrekolandakojaibatzordea