Hamarkada osoa bete du eta ospakizunetan bete-betean murgilduta dago Pare Deustuko gazte talde feminista. Taldekideek urrian abiatu zuten urteurreneko egitaraua, Pare 10 urtez dokumentalaren aurkezpenarekin.
Azaroan bi tailer antolatu dituzte. Lehena, emakumeentzako* autodefentsa tailerra, hilaren 10ean. Bigarrena, azaroaren 14an Txakur Gorria sormen taldeak emango duen Sormenetik ahaldunduz tailerra.
Informazio gehiagorako: deustuparekiderantz@gmail.com, @Paredeustu.