2018/11/29 21:00

Elkarretaratzea

Ibarrekolandan izandako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea

Ibarrekolandan izandako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea
Fervi tabernaren aurrean (Arbolagaña kalean, Ibarrekolanda), Deustualdea

Bilobak talde feminista:

Pasaden Igandean, Azaroak 25, Bilboko Ibarrekolanda auzoan eraso matxista bat egon zen. Fervi deituriko tabernaren jabeak emakume bat giltzapean atxiki egin zuen bere nahiaren kontra, polizia eta suhiltzaileak joan behar izan ziren emakumea ateratzera.

Argi izan eraso guztien aurrean tente mantenduko garela eta aurrean izango gaituzuela, sistema heteropatriarkalak babestutako gizartearen kontra borrokan jarraituko dugu beti.

Ibarrekolandan ez dugu inolako eraso sexista, matxista, arrazista, homofobo edo beste edozein onartuko!

Ez gure auzoan, ez inon!

ADI ERASOTZAILE! AURREAN IZANGO GAITUZU!

BILOBAK TALDE FEMINISTA