Diana Lagarto taldearen lehena

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

Diana Lagarto taldearen lehena

Inserta, 5000Rpm edota Neila bandetatik datoz taldekideak eta post-hardcorea, melodia eta noise-rocka nahasten dituen zortzi abesti bildu dituzte.

Mikel Aiartzaguena: “Gazteengan pentsamendu kritikoa zabaltzea eta sustatzea da gure lana”

  Jendartea  Deustualdea

Mikel Aiartzaguena: “Gazteengan pentsamendu kritikoa zabaltzea eta sustatzea da gure lana”

Botikazar institutuko ikasle da Mikel. 17 urte ditu eta horietatik azken lau urteak Ikasle Abertzaleak erakundean eman ditu. Ikasleen egungo egoera, kezka eta eskaerez hitz egin digu, eta nola ez, LOMCE legeari buruz.

Jarrera eta adierazpen nazi-faxistak salatu dituzte

  Jendartea  Deustualdea

Enekuriko etorbidearen gaineko zubietako batean urriaren 31n agertutako "pankarta nazia" gogor gaitzetsi du Sare Antifaxistak. Naziak kanpora goiburupean azaroaren 1ean argazki kolektiboa egin zuten Sarekideek.

Aitzol Atutxa: "Ia txapel honek erreferentzia lez balio dauen Bizkaian, ia afizinoa biztuten dan"

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Aizkolaritzearen historian data berezia izan zan urriaren 26a, izan be lehenengoz bizkaitar batek irabazi eban Euskadiko Aizkolari Txapelketea, Aitzol Atutxa 26 urteko dimoztarrak hain zuzen be. Aizkorea ez dala nafar eta gipuzkoarren kontua bakarrik erakutsi dau. Berau zan bizkaitar bakarra finalean, eta aizkolari gazteena bere bai. 40 minutu behar izan zituan behar guztiak egiteko: lau kanaerdiko, 60 ontzako lau eta lau oinbiko. Jokatutako laugarren finala dau hau, eta igazko bigaren postuaren ostean, lortu dau txapela Bizkaira ekartea. Beharrean harrapau dogu ...

Oztoporik gabeko garaipena

Erabiltzailearen aurpegia

Oztoporik gabeko garaipena

Athleticek erraz irabazi zion Santa Teresari, atzo Lezaman jokatutako neurketan (3-0). Baloiaren jabetza eta partidaren kontrola hasieratik bukaeraraino etxeko taldearena izan zen. Badajoztarrak defenditzeaz arduratu ziren, baina zuri-gorriak laster ikusi zuten atea. Irene eta Alazneren bi golei esker, beraz, lidergoan jarraitzen dute bizkaitarrek, Bartzelona puntu bat gutxiagorekin bigarren dagoelarik Levanteri 3-0 irabaztean.

Deustuko Gazte Lokala, ideia komunak konpartitzen dituzten ezberdinen arteko elkargunea

  Jendartea  Deustualdea

Deustuko Gazte Lokalak "aldaketa pilo bat" izan ditu 23 urtetan. Egoera "nahiko ona" bizi du egun, Gazte Asanbladako Amaia Mintegik URIOLAri adierazi dionez. Aste osoko egitarau "potentea" igandera arte luzatuko dute.

Lokutorioak, Transmisioa eta Euskararen Infantilizazioa Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Lokutorioak, Transmisioa eta Euskararen Infantilizazioa Bilbon

Gertatu izan zaigu espero ez dugun lekutan jendea euskaraz barra-barra entzun izana. Eta gertatu izan zaigu ere espero dugun lekutan euskararen arrastorik usaindu ez izana.

'Agronautas' ekimenak besteen laguntza behar ez duten espazioak sortzeko bi tailer antolatu ditu

  Jendartea  Deustualdea

'Agronautas' ekimenak besteen laguntza behar ez duten espazioak sortzeko bi tailer antolatu ditu

Urriaren 30etik azaroaren 2ra bitartean izango dira Ideiak Martxan lehiaketan saritutako ekimen honek antolatutako tailer biak. Zorrotzaurreko gaileta-fabrika zaharreko Open Espazioan ospatuko dira, 10:00etatik 14:00etara, eta 15:30etik 20:00etara bitartean. Dohainekoak diren tailer hauek Bilboko elkarlaneko inguruetan besteen laguntza beharko ez duten espazioak sortzea izango dute xede. Urriaren 29an izango da hauen aurkezpena, 19:30ean.

Frank Gehry zubiko lehen harria arkitektoak berak jarriko du

  Jendartea  Deustualdea

Frank Gehry zubiko lehen harria arkitektoak berak jarriko du

Zorrotzaurre Deusturekin lotuko duen Frank Gehry izena izango duen zubi berriaren lehen harria jartzeko ekitaldian parte hartuko du bihar Frank O. Gehry arkitektoak berak. 

Auzitegi Nazionalak aske utzi eta gero, Nagore Mujika Deustun dago jada

  Politika  Deustualdea

Auzitegi Nazionalak aske utzi eta gero, Nagore Mujika Deustun dago jada

Nagore Mujika larunbatean atxilotu zuen Guardia Zibilak Alakanten, bere sei urteko alabarekin batera; astelehenean, Ismael Moreno epaileak bermerik gabe espetxeratzeko agindua eman zuen, eta atzo, hiru egun geroago, berme gabe aske utzi zuten. Gaur, 19:30ean, mobilizazioa deitu dute Done Petrin bere senide, lagun eta auzokideek "montaia hau" salatzeko.

Open Your Ganbara Zorrotzaurreko azoka kolektiboak ateak irekiko ditu igandean hilabetero legez

  Jendartea  Deustualdea

2.000 m² dituen Zorrotzaurreko Artiach gaileta fabrika historikoak beste hilabete batez hartuko du igande honetan Open Your Ganbara azoka. Artista, enpresari txiki, diseinatzaile eta auzokideen elkargune den fabrikan denetarik aurki daiteke.

Bier Festa hasiko da gaur Deustun

  Jaiak  Deustualdea

 Bier Festa hasiko da gaur Deustun

Urriarekin batera, Bier Festa heltzen da Deustura.  Alemaniako  Oktoberfest-aren bertsio bilbotar hau Botikazar parkean ospatuko da, urriaren 23tik azaroaren 2 bitartera. Arratsaldeko 20:00etan zabalduko ditu ateak jai honek.

Nagore Mujikaren lagun eta auzokideek mobilizazioak deituko dituzte

  Politika  Deustualdea

Nagore Mujikaren lagun eta auzokideek mobilizazioak deituko dituzte

Deustuko lagun eta auzokideek, Nagore Mujikaren atxiloketa dela eta, "salaketa publikoa" egingo dute bihar, osteguna, 11:30ean Done Petri plazan komunikabideen aurrean agerraldia eskainiz eta eta ostiralean -urriak 26- 19:30ean plaza beretik abiatuko den mobilizazio baten bitartez.

Nagore Mujikaren atxiloketaren "zentzugabekeria eta krudeltasuna" salatu ditu Deustuko ezker abertzaleak

  Politika  Deustualdea

Ehunka lagun bildu ziren atzo arratsaldean Deustun, Nagore Mujikaren atxiloketa errefusatu eta bere askatasuna exijitzeko. Nagore Soto del Realeko espetxera eramango dutela jakitera eman zuen auzoko ezker abertzaleak.

Seitik sei eta lidertzan sendo

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Seitik sei eta lidertzan sendo

Athleticek garaipenaren bidetik jarraitzen du Collerenseri 0-1 irabazi ostean, seigarren garaipena jarraian eskuratuz. Hiru puntu garrantzitsurekin itzuli ziren Mallorcatik, lidertzan jarraitzeko ezinbestekoak diren horiekin.

Antzerkiaren gala, egunetik haratago

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Antzerkiaren gala, egunetik haratago

Sei aktorek emandako ikuskizun deigarri batek ireki zien bidea beraiek egindako beste hainbeste filma labur edota dokumentalei eta, ondoren, aurtengo omenduari kriseilu polit bat eskaini zioten; Begoña Foruria, emakume, antzezle eta bilbotarrari.

Makro-diskotekari ateak itxi dizkio Areso alkateak

  Jendartea  Deustualdea

Makro-diskotekari ateak itxi dizkio Areso alkateak

Bilboko Udalak ez dio lizentziarik emango Deustun makro-diskoteka zabaltzeko eskaria egin duen enpresari. Aresoren helburua lizentzia "ez bideratzea" da.

Asier Gonzalez: "Madrilen egin badute, zergatik Bilbon ez diote Yolandaren izena plaza bati jarriko"

  Udal gaiak  Deustualdea

Aluche auzoan, Yolanda Gonzalez deustuarra ikasle zela bizi izan zen auzoan, parke bati jarriko diote Yolandaren izena. La Latinako Udal Batzordeak onartu zuen proposamenari Madrileko PPko Udal Gobernuak ez dio trabarik jarri. "Proposamenak Madrilen aurrera egin badu, Bilbon zergatik ez", adierazi du itxaropentsu Asier Gonzalezek -Yolandaren nebak- gaur Udal Erregistroaren atarian. 

Makro-diskotekaren aurkariak

  Jendartea  Deustualdea

Makro-diskotekaren aurkariak

Arpuntoin S.L. promotora bakarrik geratu da. 2.000 lagunentzako diskoteka zabaltzeko bere proiektuak aurkari asko ditu, besteak beste, auzokideak, Udala, EH Bildu alderdia eta IMQ klinika. Aurkeztutako eskabideak Udalaren "lupari" eta zenbait alegaziori aurre egin beharko die. Interneten hasi dira jada diskotekaren aurkako sinadura bilketan.

Deustuibarrako plazatxoari Yolanda Gonzalezen izena emateko eskaria egingo diote auzotarrek Udalari

  Udal gaiak  Deustualdea

Deustuibarrako plazatxoari Yolanda Gonzalezen izena emateko eskaria egingo diote auzotarrek Udalari

Euskaldunako Zubia auzo elkarteak, Deustuko Erribera eta Zorrotzaurreko beste elkarte batzuen laguntzarekin, auzoan dagoen plazatxoari Yolanda Gonzalezen izena emateko eskaria aurkeztuko dute asteazkenean Bilboko Udal Erregistroan.