Lan baldintza duinen alde, bizikleta martxa egin dute Bilbaobiziko langileek

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Lan baldintza duinen alde, bizikleta martxa egin dute Bilbaobiziko langileek

Bilboko udaletxetik abiatuta, prekarietatearen aurka borrokatuz eta zerbitzu publiko duin bat eskatuz, mobilizazioa egin zuten atzo Bilbaobiziko langile zein erabiltzaileek. 

Patronalarekin akordiorik lortu gabe, 5 eguneko grebari eutsiko dio Bizkaiko metalgintzak

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Patronalarekin akordiorik lortu gabe, 5 eguneko grebari eutsiko dio Bizkaiko metalgintzak

ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek ez dute FVEM patronalarekin akordiorik lortu gaur goizean Lan Harremanen Kontseiluko egoitzan izandako bileran. Greba deitu dute irailaren 30etik urriaren 4ra bitartean.

BBK Liveko azpikontratatuek soldata kalean jaso izana salatu du Eraginek

  Ekonomia-Lana  Bilbo

BBK Liveko azpikontratatuek soldata kalean jaso izana salatu du Eraginek

Uztailaren 12an amaitu zen BBK Live jaialdia. Bertan lanean ibilitako azpikontratatutako langileek "furgoneta zuri baten aurrean ilara eginez, San Mamesen ondoan" soldata jaso izana salatu du prekarietatearen aurkako plataformak. Eraginen arabera, batzuek bi orduko ilara egin behar izan zuten, duela ia bi hilabete irabazitako soldata jasotzeko. 

Bilbotik Madrilera oinez pentsio sistema publiko baten alde

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Bilbotik Madrilera oinez pentsio sistema publiko baten alde

Pentsionisten Kolektiboak irailaren 23tik urriaren 16ra, Bilbotik hasita Madrilera arte helduko den oinezko martxa antolatu du. 

Jarraipen zabala Bizkaiko kiroldegietako langileen greban

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Jarraipen zabala Bizkaiko kiroldegietako langileen greban

Uztailaren 18 eta 19an egindako lanuzte eta mobilizazio egunaren ondoren, greba eguna izan da gaur Bizkaiko kiroldegietan. Langileek, elkarretaratzea egin dute gaur goizean Moyua plazan.

Akordioa lortuta, bertan behera geratu dira Loiuko aireportuko grebak

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Akordioa lortuta, bertan behera geratu dira Loiuko aireportuko grebak

Greba batzordeak langileen asanbladara eraman du gaur enpresaren azken proposamena, AENAko zuzendaritzarekin egin duen bileraren ondoren. Madrilgo ordezkaritza bat ere bertaratu da. Langileen asanbladak erabaki du gutxieneko proposamen bezala onartzea enpresaren eskaintza hau, etorkizunari begira enpresaren lehentasuna enplegua izan behar duen aro baterako oinarriak jartzen dituena. Langileen %77,5ak baiezkoa eman dio proposamenari, %7,5ak ezezkoa eta %15a abstenitu egin da. Ondorioz, greba bertan behera geratu da greba.

Eraginek BBK Liveko langileek eduki duten "lan esplotazioa" salatu du

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Eraginek BBK Liveko langileek eduki duten "lan esplotazioa" salatu du

Gaur goizean egindako agerraldian egun hauetan bildutako informazioaren berri eman du Bilboko Gazte Prekarizatuen Asanbladak. Bertan, langileek jasan dituzten baldintzak azaldu dituzte, eta "lan esplotazio" horren errudunak Bilboko Udala eta Last Tour direla azaldu dute.

BBK Live-ko langileen lan baldintzak salatzeko ekintza egin du Bilboko Ernaik

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

BBK Live-ko langileen lan baldintzak salatzeko ekintza egin du Bilboko Ernaik

Festibaleko autobusak gelditu eta haietako bat margoz estali dute bertako langileen lan baldintzak arbuiatzeko. Horrelako ekimenek sostengatzen duten hiri eredua ere salatu nahi izan dute.

BBK Liveko langileen prekarietatea salatzeko elkarretaratzea egingo dute

  Ekonomia-Lana  Bilbo

BBK Liveko langileen prekarietatea salatzeko elkarretaratzea egingo dute

Eragin, Bilboko Gazte Prekarizatuen Asanbladak, protesta egiteko deia zabaldu du eta sindikatuek deialdiarekin bat egin dute. Horretarako, gaur, arratsaldeko 19:00etan EITBren egoitzaren aurrean (jaialdira igotzen diren autubusak daukaten geltokian) elkarretaratzea egingo dute jaialdiko langileek dituzten lan baldintzak salatzeko. 

Bilboko Udalak, BBK Live jaialdia dela eta, ostalaritzako lokalak ixteko ordua luzatzea erabaki du

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Bilboko Udalak, BBK Live jaialdia dela eta, ostalaritzako lokalak ixteko ordua luzatzea erabaki du

Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak uriko ekitaldi eta jai handien kariaz egindako eskariari emandako erantzuna da neurri hori. Hala ere, tabernek urteak daramate auzoetako jaietan neurri hori eman behar dela eskatzen, Udaletik inolako erantzunik jaso gabe.

Soldata igo eta gutxiago kobratu

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Soldata igo eta gutxiago kobratu

Greban jarraitzen dute Domino's Pizzako langileek, soldata eta baldintza hobeak eskatzeko. Ekainean hasi zituzten lanuzteak eta handik gutxira enpresak greban parte hartzeagatik lau langile kaleratu zituela salatu zuten, tartean Ibarrekolandako pizzeriako banatzaile bat. PREST! aldizkarian berarekin egon gara egoera hurbiletik ezagutzeko.

Kiroldegietako langileek borrokan jarriatzen dute

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Kiroldegietako langileek borrokan jarriatzen dute

Maiatza erdialdean hasi zituzten lanuzteak kirol lokal eta zelaietako langileek, sektoreko hitzarmena hobetzeko negoziaketek emaitzarik ematen ez zutela ikusita. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek egun osoko greba deitu dute ostiralerako eta datorren astean lau orduko lanuzteak egingo dituzte.

Alokairuen prezioa mugatzea ez dago jarduera politikotik kanpo

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Alokairuen prezioa mugatzea ez dago jarduera politikotik kanpo

ELAn sarritan landu dugu alokairuan dauden etxebizitzen gaia. Gai honen garrantziaz aspaldi ohartu zen gizarte;, hori dela eta, berri asko daude alokairuaren inguruan eta badira ere arazoari irtenbidea aurkitzeko eztabaida ugari, maila lokalean ezezik, baita eta maila internazionalean ere.

"Isun hauekin Udalak mezu argia bidali digu: Ez zaitezte antolatzen saiatu ere egin"

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Eraginek prentsaurrekoa eman du hiru kideri kartelak pegatzeagatik Udalak jarritako 6750 euroko isuna salatzeko. Zigor "bidegabea" dela esan dute eta Udalari bertan behera uzteko exijitu diote.

Bigarren greba eguna Bizkaiko kiroldegietan

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Bigarren greba eguna Bizkaiko kiroldegietan

Sindikatuen arabera %75etik gorakoa izan zen atzoko lanuzteen jarraipena. Gaur berriz ere egingo dute greba kiroldegietako langileek eta manifestazioa egin dute lan baldintza hobeak aldarrikatzeko.