Jazza Sarrikon

prestaldizkaria 2012ko mar. 7a, 13:21

Bilbao Distrito Jazz ekimenak sei emanaldi jasoko ditu martxoko eta apirileko ostiraletan, horietako bat Sarrikoko kontserbatorioan. Scott Hamilton & Toni Sola Quintet martxoaren 16an entzuteko aukera izango da.

Sarrikon dagoen Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioak Scott Hamilton & Toni Sola Quintet taldearen emanaldia jasoko du martxoaren 16an. Tenoreen borroka mitikoak gogoratuz, Toni Solá saxofoi jotzaile katalanak Scott Hamilton maisu iparramerikarra gonbidatu zuen duela zenbait urte, eszenatokia eta grabazio estudioa konpartitzeko. Hamilton XXI. mendeko mainstream saxofoi jotzailearen arketipoa eta garai guztietako tenore handietakoa da. 40 disko baino gehiago ditu. Sarrera librea da, leku guztiak bete arte.

EGUTEGIA

Martxoak 9: Felix Rossy Quintet (Otxarkoagako Udaltegia, 20:00ean)

Martxoak 16: Scott Hamilton & Toni Sola Quintet (Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioa, 20:00ean)

Martxoak 23: Clara Luna & Xavi Maureta (Errekaldeko Udaltegia, 20:00ean)

Martxoak 30: Eri Yamamoto Trío (Bidebarrietako liburutegia, 20:00ean)

Apirilak 13: Carl Winter Trio (Begoñako Udaltegia, 20:00ean)

Apirilak 20: Carlos Velasco Trío (Solokoetxeko Institutua, 20:00ean)