Marea biziek uriolak eragin dituzte Deustualdean

 Deustualdea

Aurreikuspenak bete ziren eta atzo arratsaldean, itsasgorarekin bat, itsasadarrak gainezka egin zuen. 4,94 metro egin zuen gora, hain zuzen ere. Bi ponpa-kamioi eta hainbat behargin lanean aritu ziren Deustuibarran, Zorrotzaurren eta Elorrietan.

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Euskal selekzioa Strategoko Munduko Txapelketan ere

  Kirolak

Euskal selekzioa Mundu Stratego Txapelketan lehiatu da abuztuaren amaieran. Egoitz Campo, Daniel eta Mari Esther izan dira selekzioaren ordezkariak Grezian eta URIOLAri azaldu diotenez, "esperientzia oso polita" izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Euskal Kopako irabazle Lacturale Orvina taldea

  Kirolak  Abusu

Abusuko kiroldegian joan den larunbatean jokatu zen Emakumezkoen Areto Futboleko Euskal Kopa jokalari nafarrek eraman dute etxera, gipuzkoarren kontrako final oso lehiatua 4-5 irabazi ondoren.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Pintura, argazkia, marketeria eta komikia eskainiko du Expodistritok

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Pintura izango da urtarrilaren erdialdera arte bisitatu ahal izango diren bost erakusketaren protagonista, Antonino Herrera, Juan Jose Cuadrado, Teresa Ahedo, Isabel Loizaga eta Diego Cubesen lanekin. Beste erakusketek, Pedro Zarrabeitiaren eta Diego Aldasororen argazkietara hurbiltzeko aukera emango dute, eta baita marketeria erakusketa batera eta 1894tik gaur egunera arteko euskal komikiaren ibilbide historikora ere.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Areatza normaltasunera bueltatuko da datozen orduetan

  Jaiak

Igandean, Mari Jaiaren erreketarekin, bukatu zen 2014ko Aste Nagusia. Hala ere, konpartsek lanean jarraitu dute txosnak desmuntatzen eta Areatza normaltasunera bueltatzen.

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Bederatzi egun eta gero agur esan diogu Mari Jaiari

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

Aste Nagusiari bukaera emateko, igande gauean, Mari Jaia erre egin zuten. Bederatzi egunez Bilbo jaietan murgilduta egon da eta orain, urte bete itxaron beharko dugu Mari Jaia Arriagako balkoira bueltatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Buztan gisatuak eman dio amaiera Aste Nagusiko gastronomikoari

  Jaiak  Alde Zaharra

Gaur emango zaio amaiera 2014ko Aste Nagusiari eta lehiaketa gastronomikoari itxiera emateko, buztan gisatua sukaldatu dute Areatzan. Parte hartzaile ugari egon dira gaurko egunean ere.

»» Ikusi argazki guztiak (27)

Marmitakoarekin agur esan diote Arrain Fish Festival-ari

  Jaiak  Alde Zaharra

Lau egun eta gero bukatu egin da Arrain Fish Festivala. Gaurkoan marmitakoa prestatu dute Areatzan bildu diren parte hartzeileek

»» Ikusi argazki guztiak (23)

Pil-pilez betetako lapikoak Areatzan

  Jaiak  Alde Zaharra

Nagusiek bakailoa pil-pil erara prestatzen zuten bitartean, umeek kokotxak pil-pilera sukaldatzen ikasi dute euren hirugarren gastronomikoan.

»» Ikusi argazki guztiak (36)

Bakaio usaina Areatzan

  Jaiak  Alde Zaharra

Arrain Fish Festivalen bigarren egunean, bakailoa bizkaitar erara prestatu behar izan zuten konpartsa eta norbanakoek. Atzoko egunean ere, jendetza bildu zen Areatzan. 

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Seigarren egunean ere ekintza mordoa txosnagunean

  Jaiak  Alde Zaharra

Aste Nagusiko seigarren egunean murgilduta gaude dagoeneko. Goiz osan zehar ekintza ezberdinak egon dira Areatzan; besteak beste, Txupinerei omenaldia egin diete eta orain arteko Txupinera guztiek txupina bota dute.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Boga garagardoak dastaketa berri bat egin du Euskal Gunean

  Jendartea  Alde Zaharra

Aste Nagusiaren baitan, Boga garagardoaren dastaketa egin zuten atzo eguerdian Euskal Gunean. Hainbat izan ziren bertaratutako lagunak eta proietuaren sustatzaileei euren iritzia eman zieten Bogaren behin betiko zaporea lortu ahal izateko.

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Euriak ez du zapuztu Arrain Fish Festival-en lehen eguna

  Jaiak  Alde Zaharra

Gastronomikoaren bigarren egunean hasiera eman zaio Arrain Fish Festival-ari. Gaurkoan, Areatzan, Txipiroiak bere tintan egin dituzte euriari aurre eginez.

»» Ikusi argazki guztiak (28)

Umeek gogotsu parte hartu dute euren bigarren gastronomikoan

  Jaiak  Alde Zaharra

Gaurkoan marmitakoa egiten erakutsi diete. Umeek gogoz ekin diote erronkari eta bukatzean, etxera eraman ahal izan dute bertan jateko.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Konpartsen txosnen argazkiak

  Jaiak  Alde Zaharra

Ordu gutxi barru banatuko dituzte aurtengo eulia eta kanpaia sariak, apainketa txarrena eta onena duten txosnei hurrenez hurren. Hemen Bilboko areatza bete duten aurtengo konpartsen txosnen argazkiak.

»» Ikusi argazki guztiak (50)

426 tortila aukeztu dituzte Aste Nagusiko gastronomikoaren lehengo egunean

  Jaiak  Alde Zaharra

Gaur abiatu da 2014ko Aste Nagusiko gastronomikoa. Parte hartzaileek tortilak prestatzeari ekin diote 09:00etan eta guztira 426 aurkeztu direla jakinarazi du Bilboko Konpartsakek.

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Eguzkia lagun Aste Nagusiko laugarren egunean

  Jaiak  Alde Zaharra

Astearte goizean ere, ekintza ugari izan ditugu Areatza inguruan. Ikuskizun handia eragin dute Herri Kirolek eta umeek freskatzeko aukera izan dute Hau Pittu Hauko piszinan.  

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Umeei zuzendutako ekintzak nagusitu dira goizean Areatzan

  Jaiak  Alde Zaharra

Ekintza ezberdinak egon dira gaur goizean Txosnagunean. Umeek egitarau zabalaz gozatzeko aukera izan dute; gastronomikoa, tailerrak eta puzgarriak, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (36)