Oztoporik gabeko garaipena
2014-11-02 09:03Athleticek erraz irabazi zion Santa Teresari, atzo Lezaman jokatutako neurketan (3-0). Baloiaren jabetza eta partidaren kontrola hasieratik bukaeraraino etxeko taldearena izan zen. Badajoztarrak defenditzeaz arduratu ziren, baina zuri-gorriak laster ikusi zuten atea. Irene eta Alazneren bi golei esker, beraz, lidergoan jarraitzen dute bizkaitarrek, Bartzelona puntu bat gutxiagorekin bigarren dagoelarik Levanteri 3-0 irabaztean.
Garaipenak ezin du ihes egin
2014-10-31 16:21 KirolakAsteburu honetan Lezamara itzuliko da Lehen Mailako txapelketa. Bi aste jarraian Athleticek etxetik kanpo jokatu ostean, Santa Teresa talde badajoztarra jasoko dute bizkaitarrek. Mutilek igandean 12:00etan San Mamesen jokatzen dutelako, nesken neurketa larunbatera aurreratu dute. Beraz, bihar (azaroak 1) 20:00etan ekingo zaio Athletic eta Santa Teresaren arteko lehiari Lezamako kirol instalakuntzetan.
Estropezua Sant Adriàn
2014-10-27 15:13 Athleticek ezin izan zuen bere bolada ona eutsi Dani Jarque Kirol Instalakuntzetan, Espanyol arerio zuelarik. Lidertzan jarraitzen badu ere, Levante jada puntu kopuru berdinekin aurkitzen da bigarren postuan; eta Bartzelona, hirugarrenean, bat gutxiagorekin. Banako berdinketarekin amaitu zen neurketa. Zuri gorriak irabazten hasi ziren Izaskunek lehen zatian egindako golari esker. Baina Anair Lombik, zartako eder batekin, berdinketaren gola lortu zuen atsedenaldiaren ondoren.Pankreas: Tragikomedia errimatua barre -eta gehiago- eragiteko
2014-10-27 09:13 Kultura-aisialdiaUne eder bat bizitzeko ekai gutian zituen ikuskizunak. Ez da atzo goizeko kontua, Patxo Telleriak luma fina duela testuak idatzi edota gidoiak egiterakoan.
Zazpigarrenaren bila
2014-10-25 09:35 Igandean (urriak 26) 12:15etan hasita Athleticek beste erronka bati aurre egin beharko dio, kasu honetan Bartzelonan. Lehen Mailako talde historiko bat izango du arerio: Espanyol. Azken denboraldietan bi “mundu” ezberdinetan aritu badira ere, bata Liga irabazteko zorian eta bestea taldea berrantolatzen, oraindik 2012. urtean Espanyolen aurka galdutako Erreginaren Kopa bizkaitarren memorian ondo gorderik dago.Txapeldunen bidaian jarraitzeko Portua
2014-10-21 17:26 KirolakAthleticek Portoren aurka jokatuko du arratsalde honetan, 20:45ean, do Dragão zelaian. Lehenengo bi jardunaldietan irabazi ez izanak egoera zailean utzi du taldea, eta gaurkoan irabaztea beharrezkoa da Txapeldunen Ligan jarraitu ahal izateko.
Seitik sei eta lidertzan sendo
2014-10-20 16:42 KirolakAthleticek garaipenaren bidetik jarraitzen du Collerenseri 0-1 irabazi ostean, seigarren garaipena jarraian eskuratuz. Hiru puntu garrantzitsurekin itzuli ziren Mallorcatik, lidertzan jarraitzeko ezinbestekoak diren horiekin.
Antzerkiaren gala, egunetik haratago
2014-10-20 10:36 IritziaSei aktorek emandako ikuskizun deigarri batek ireki zien bidea beraiek egindako beste hainbeste filma labur edota dokumentalei eta, ondoren, aurtengo omenduari kriseilu polit bat eskaini zioten; Begoña Foruria, emakume, antzezle eta bilbotarrari.
Athleticek tinko jarraitu nahi du lidertzan
2014-10-18 10:26 KirolakAthleticek lidertzari eutsi nahi dio, eta horretarako Ligako 6. jardunaldian Collerense mendean hartu beharko du. Igandean (urriak 19) 11:00etatik aurrera Ca’n Caimari futbol zelaian talde mallorkarra izango dute arerio bizkaitarrek. Liga hasierako sentsazio eta emaitza onei segida emateko intentzioarekin bidaiatuko du Fuentesek gidatutako taldeak.
Koparen bila
2014-10-17 11:40 KirolakAthleticek Alcoyanoren kontra jokatuko du Kopako lehenengo kanporaketan. Joaneko partida El Collao futbol zelaian izango da, abenduaren 3an. Beraz, itzuliko partida San Mamesen izango da abenduaren 17an.
Athleticen aurrekontuak eta Iragorri prentsa aretoa onartuak
2014-10-15 13:15 KirolakAthleticeko ohiko batzar nagusia Euskalduna Jauregian ospatu zen atzo. “Athleticen beldurrik ez” lelopean aurkeztu zen Josu Urrutia lehendakaria, kirol egoera txarra adorearekin buelta emango duten ziurtasunarekin.
BATEra irabaztera
2014-09-30 11:09 KirolakAthleticek Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldia jokatuko du gaur arratsaldeko 20:45ean. BATE Borisovek bere lehen partidua sei eta huts galdu zuen Portoren kontra, beraz, Bielorrusian irabaziz gero, Europako lehiaketetan jarraitzeko aukerak asko igoko lirateke. Animatzeko eta joera txarrari buelta emateko, zuri-gorrien zale ugari egongo dira zelaian, taldea aurrera eramateko asmoarekin, denak batera.
Euskal Derbya
2014-09-27 13:51 KirolakAthleticek Eibarren kontra jokatuko du gau honetan San Mamesen. Nork pentsa zezakeen 6. jardunaldian zuri-gorriek jaitsiera postuetan egongo zirela, eta Eibar euskal talderik onena izango zela. Baina holakoa da futbola. Hala ere, derbyetan sailkapenek gutxietan daukate zer esanik, gogo gehien jartzen duenak eskuratzen bait ditu hiru puntuak.