Bilboko intzidentzia tasak gora egin du
2021-04-19 13:23 Jendartea BilboAsteburuko txosten epidemiologikoari erreparatuta, Bilboko intzidentzia tasak gora egin du joan den astekoarekin alderatuta. 553ko intzidentzia tasa igarota, koronabirus eremu gorrian mantenduko da Bizkaiko hiriburua behintzat beste astebetez.
AZETek espazio liberatu berri bat aurkeztu du Unamuno plazan
2021-04-19 11:44 Jendartea Alde Zaharra"Etxebizitza ez da negozioa" lelopean egindako manifestazioaren ostean, 15 urte hutsik daramatzan espazio "liberatu" berri bat aurkeztu du AZET Etxebizitza sindikatuak Unamuno plazan: ARRAKALA, auzoKIDEon ETXEA.
Leire Armentia Lasuen eta Nagore Zuazo Corral: “Eskolak toki segurua izan behar du haur transexualak diren moduan agertu ahal izateko”
2021-04-19 11:38 Jendartea DeustualdeaNaizen haur eta gazte transexualen familien elkarteak beraien seme-alaben errealitatea ezagutarazteko kanta eta bideoklip bat kaleratu berri du. Leire eta Nagorek gertutik ezagutzen dute errealitate hori. Laster, San Inazioko Lehendakari Agirre kalean bulegoa irekiko du elkarteak. Familiei arreta emateaz gain, tailerrak eta topaketak egingo dira bertan.
Ekimenak antolatu ditu Kontseilu Sozialistak maiatzaren 1ari begira
2021-04-19 11:08 Jendartea BilboMaiatzaren 1a Langileen Nazioarteko Egun denez, zenbait ekimen biltzen dituen dinamika sortu du Bilboko Kontseilu Sozialistak Ekintza batasuna sozialismorantz lelopean. Honen bidez, “langile mugimenduaren inguruan hausnartu, eta sozialismoaren aldeko indar antolatu baten beharra aldarrikatu” nahi dute.
60 pertsona inguru batu ziren larunbatean Supersurraren aurkako bizikleta martxara
2021-04-19 10:23 Jendartea BilboZorrotza auzoan hasi eta Abusun amaitu zen Supersurraren aurkako bizikleta martxa larunbatean izan zen, hilak 17. Honen bidez, Supersurraren obrak Bolintxu ibarrean eragiten dabiltzan “kalteak” salatu nahi izan dituzte, autobide hau luzatzen jarraitzearekiko aurkakotasun adierazi.
Elkarretaratzea egin zuten atzo Vivotecniako animalien kontrako tratu txarrak salatzeko
2021-04-19 09:51 Jendartea BilboCruelty Free Internationalek pertsona bat Vivotecnian infiltratu eta egindako ikerketaren bidez, laborategiak animaliei egindako tratu txar eta abusuak argitu zituen. Hori dela eta, kontzentrazioa deitu zuten atzo Bizkaiko talde animalista batzuetako kideek Arriaga Antzokian. Honen bidez, animaliek jasandako abusuak salatu, animaliak bertatik ateratzeko eskatu eta animaliekin egiten diren esperimentuak gaitzetsi nahi izan dituzte.
Uribarrin gertatutako azken eraso matxista salatzeko kontzentrazioa deitu dute gaur
2021-04-16 12:07 Jendartea UribarriIraka talde feministak, Uribarri Auzolanean taldeak eta Aletuk elkarretaratze zaratatsua deitu dute gaur arratsaldeko 20:15ean Ricardo Arregi kalean, Eroski supermerkatuaren parean, auzoan gertatutako azken erasoa salatzeko.
12 urte igaro dira Zuzeu jaio zenetik
2021-04-16 11:36 Jendartea Bilbo2009ko apirilaren 14an sortu zen Zuzeu, eztabaida eta iritzia sustatzeko euskal hedabide digitala. Pasa den apirilaren 14an 12 urte egin zituen sorreratik. Urte guzti hauetan 22.000 argitalpenetik gora egin eta 11 milioi bisita izan dituzte. Gainera, parte hartzen duten elkarte eta erakunde, edo ezizenez iritzia ematen dutenez gain, Sinatuak zerrendan 476 Zuzeulari daudela azpimarratu dute.
Eroskik Errondoko Auzo Etxea hustu nahi du maiatzaren 5ean
2021-04-16 09:58 Jendartea BilboMaiatzaren 5ean Eroskik San Inazio auzoko Errondoko Auzo Etxea hustutzeko nahia salatu dute Auzo Etxeko kideek. Bertan dauden auzoko eta inguruko aisialdi, kirol eta kultur taldeak, talde feministak eta sindikatuak kalean uztearen kontra egin dute: “espazioa hustu nahi du, berriro hutsik egon dadin, inork erabili gabe”.
Supersur gehiagorik ez! manifestazioa deitu dute apirilaren 24ean
2021-04-15 12:32 Jendartea BilboSupersur zabalkuntzaren kontrako manifestazioa antolatu du Ampliación Supersur Ez dinamikak apirilaren 24ean Arriagan arratsaldeko 18:00etan. Gainera, apirilaren 17an, larunbata, “bizikletada” egingo dute hiritik zehar. Zorrotzatik abiatuko da 10:30etan, ondoren Jesusen Bihotzetik pasako da 11:00etan eta Errekaldetik 11:20ean, La Peñara iritsi arte.
Valentina eta Fito askatu! lelopean kontzentrazioa deitu du JARDUNek ostegunean
2021-04-13 11:46 Jendartea BilboElkarretaratzea antolatu du JARDUN Koordinadorak apirilaren 15erako, osteguna, Valentina eta Fitoren askatasuna aldarrikatzeko. 20:00etan izango da Etxebarrieta Anaien Enparantzan.
Beste bi pertsona atxilotu dituzte Kopako finalaren aurretiko istiluengatik
2021-04-13 10:40 Jendartea BilboApirilaren 3an Athletic eta Realaren arteko finala jokatu baino ordu batzuk lehenago, futbol zaleak Poza kalean batu ziren "aglomerazioak eta istiluak" sortuz. Hori dela eta, lau pertsona atxilotu dituzte guztira, egun horretako gertaerak leporatuta.
Merkataritzako Bilbao Bonuen kanpaina jarriko da martxan gaur
2021-04-13 09:38 Jendartea BilboBilbao Aurrera 2021 Planari dagokion Merkataritzako Bilbao Bonuen kanpaina martxan jarriko da gaur, hilak 13, hiriko kontsumo zuzena bultzatzeko helburuarekin. Establezimenduen atxikipena gaur hasiko da web plataforman eta bonuen erosketa eta trukaketa maiatzaren 5ean hasi eta 30ean amaituko da.
Bilbo, itxita gaurtik aurrera
2021-04-13 09:21 Jendartea BilboIntzidentzia tasak asteburuan gora egin ostean, Bizkaiko hiriburuan itxiera perimetrala ezarri da gaurtik aurrera. Datuek hobera egin arte mugakide diren udalerrietara aire zabalean kirola egitera edota erosketak egitera soilik mugitu ahal izango gara bilbotarrok.
Kalean bizi den jendearentzako irtenbideak eskatzen ditu Auzo Elkarteen Federazioak
2021-04-12 14:01 Jendartea BilboAtzo, apirilak 11, kalean bizi den jendearentzako ostatu-programa amaitu zen. Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak neurri hori hilabete batzuetan soilik jartzea salatu nahi du. Larrialdietarako ostatuak ekainera arte luzatuko diren arren, ekainetik aurrera jende horrentzako irtenbideak eskatzen dituzte.
bada Deustu baino... SanFran itxura du!
»» Kale-zurrutean ari ziren 93 pertsona ...