`H2O Bilbao´ pitxer solidarioen proiektuak 11.400 eurotik gora bildu ditu

  Jendartea  Bilbo

`H2O Bilbao´ pitxer solidarioen proiektuak 11.400 eurotik gora bildu ditu

Guztira 1.000 pitxer saldu dira eta ateratako dirua Intermon Oxfami eman zaio, Toke Kutaye (Etiopia) barrutian ur edangarriko putzuak egiteko.

Frank Gehry zubiko lehen harria arkitektoak berak jarriko du

  Jendartea  Deustualdea

Frank Gehry zubiko lehen harria arkitektoak berak jarriko du

Zorrotzaurre Deusturekin lotuko duen Frank Gehry izena izango duen zubi berriaren lehen harria jartzeko ekitaldian parte hartuko du bihar Frank O. Gehry arkitektoak berak. 

Metroko eskaileretan sortutako sute batek Abandoko tren geltokia utzarazi du

  Jendartea  Abando - Indautxu

Metroko eskaileretan sortutako sute batek Abandoko tren geltokia utzarazi du

11:15 aldera gertatu da ezbeharra Renfeko Abandoko geltokian. Atrioa kez bete da eta ondorioz, bertan zeuden lagunak kalera atera eta dendak hustu egin dituzte.

Open Your Ganbara Zorrotzaurreko azoka kolektiboak ateak irekiko ditu igandean hilabetero legez

  Jendartea  Deustualdea

2.000 m² dituen Zorrotzaurreko Artiach gaileta fabrika historikoak beste hilabete batez hartuko du igande honetan Open Your Ganbara azoka. Artista, enpresari txiki, diseinatzaile eta auzokideen elkargune den fabrikan denetarik aurki daiteke.

‘Maratoia Gabarran’ egingo dute Jon Salvador eta Javi Conde atletek igande honetan

  Jendartea  Bilbo

‘Maratoia Gabarran’ egingo dute Jon Salvador eta Javi Conde atletek igande honetan

Javi Conde Maratoi Solidarioak elkartearen eskutik egingo den maratoia datorren igandean ospatuko da, urriak 26, 12:00etatik aurrera. Erronka berri bati ekingo diote oraingoan bi kirolariek Athleticen Gabarraren gainean, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan. 

Sutea egon da Zorrotzako joko-areto batean

  Jendartea  Zorrotza

Atzo izan zen ezbeharra. Zorrotzako auzokide batek URIOLAri jakitera eman dionez, Fray Juan Kalean dagoen joko-areto batetik kea ateratzen hasi zen goizaldeko 00:30ak aldera.

Ikasle Sindikatuak deituta greba eta mobilizazio eguna burutu dute Arriaga Plazan

  Jendartea  Alde Zaharra

Ehunka ikasle bildu dira Bilboko Arriaga Plazan LOMCEren aurka egiteko eta Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hezkuntza sisteman egindako aldaketa "nabermenen" aurka egiteko. Irauli erakundeak ere bat egin du Arriaga Plazako mobilizazioarekin, baina bloke kritiko bezala.

Karolina Eguna ospatuko da, Sanfilippo sindromearen ikerketarako dirua lortzeko

  Jendartea  Alde Zaharra

Karolina Eguna ospatuko da, Sanfilippo sindromearen ikerketarako dirua lortzeko

Bizkaiko Pastelgileek 4.000 karolina banatuko dituzte Bilboko Plaza Barrian, Sanfilippo sindromearen alde. Pastel bakoitza euro bat balioko du, eta lortutako diru guztia Sanfilippo sindromea ikerketzeko bideratuko da. Ekitaldia urriaren 25ean ospatuko da, goizeko 12:00etan, 'Karolina Solidaria' lelopean.

Bilbok Tximeleta Azalaren Nazioarteko Eguna ospatuko du larunbatean

  Jendartea  Bilbo

Bilbok Tximeleta Azalaren Nazioarteko Eguna ospatuko du larunbatean

Gaixotasun arraro eta sendaezina da; azala oso hauskorra da eta lesio larriak eragiten ditu. EAEn gutxienez, 14 familia kasu ezagutzen dira, 2014ko datuen arabera.

Bilbotarrak gutxiago eta zaharragoak izango gara 2030ean

  Jendartea  Bilbo

Bilbotarrak gutxiago eta zaharragoak izango gara 2030ean

Bilbo, 2030. Bilbo hirirako eta barrutietarako demografia proiekzioak azterlana aurkeztu dute Bilboko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Ondorioak argiak dira. 2030. urtean, Bilbon, gutxiago izango gara, 322.360 biztanle izango ditu hiriak; horrek esan nahi du 2013. urtetik 27.509 hiritar galduko dituela, alegia %7,9. Eta zaharragoak izango gara: 2030. urtean, 65 urtetik gorakoak izango dira Bilbon biziko diren ehun pertsonatik 29.

Zabalik da Zurriola hondartzan egingo den mosaiko erraldoian parte hartzeko izen ematea

  Jendartea  Bilbo

Koloredun aterkiekin eta egundoko eguraldiarekin hasi dituzte lehenengo entseguak Gipuzkoako hiriburuko Zurriola hondartzan azaroaren 8an egingo den mosaiko erraldoiari begira. 5.000 lagunek parte hartuko dute eta ekimenera bertaratzeko Gure Esku Dago plataformak busak antolatu ditu. Bilbon, Indautxu-Abandotik eta Deustutik irtengo dira.

Makro-diskotekari ateak itxi dizkio Areso alkateak

  Jendartea  Deustualdea

Makro-diskotekari ateak itxi dizkio Areso alkateak

Bilboko Udalak ez dio lizentziarik emango Deustun makro-diskoteka zabaltzeko eskaria egin duen enpresari. Aresoren helburua lizentzia "ez bideratzea" da.

Mintza bazkaria Maison 13n

  Jendartea  Alde Zaharra

Mintza bazkaria Maison 13n

Dendari kaleko 30. zenbakian dagoen Maison 13 etxe okupatua desalojo arriskuan dagoela azaldu zuten bertako lagunek, irailaren amaieran. Geroztik, astero, ‘Erresistentzian bizi gara’ lelopean hainbat egitasmo egin dituzte eta egiten jarraituko dute. Gaur euskaraz mintza praktika egiteko elkartuko dira bazkalorduan.

Mosaiko erraldoia egingo dute Euskal Herriak duen erabakitzeko eskubidearen alde

  Jendartea

Mosaiko erraldoia egingo dute Euskal Herriak duen erabakitzeko eskubidearen alde

Gure Esku Dago ekimenak azaroaren 8an Donostiako Zurriola hondartzan mosaiko erraldoia egiteko deia zabaldu du Euskal Herriak ere erabakitzeko eskubidearen alde abian duen ehuntze lana erakusteko.

Izan daitezela nahi dutena

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Izan daitezela nahi dutena

Udazken malenkoniatsuan sartu gara eta goizean goiz haurren negarrak sartzen dira leihoetatik gure belarrietaraino, ama honek zuzen zuzenean entzun behar baititu ere.