Hemen da Bilboko Familia Lasterketaren hirugarren edizioa

  Jendartea  Bilbo

Hemen da Bilboko Familia Lasterketaren hirugarren edizioa

Gaur goizean jakinarazi dutenez, maiatzaren 18an, igandea, ospatuko dute Bilboko III. Familia Lasterketa. Ekimenaren bidez bildutako dirua Stop Sanfilipo Fundaziora bideratuko da eta aurten, ez da bakarka parte hartzeko aukerarik egongo.

Lan eskubideen defentsan herritarrek kaleak bete dituzte

  Jendartea  Bilbo

Bilbo izan dute sindikatuek eszenatoki nagusi Maiatzaren Lehenengoan. Deialdi ugari izan dira eta, beste behin ere haustura sindikala nabaria izan den arren, milaka herritarrek parte hartu dute sindikatuek deitutako manifestazio eta mitinetan. Lan eskubideen defentsan kritika eta aldarrikapenak ozen zabaldu dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (64)

LAB eta Ernaik langileen arteko aliantza baterako beharra eta konpromezua aldarrikatu dute

  Jendartea  Bilbo

LAB eta Ernaik langileen arteko aliantza baterako beharra eta konpromezua aldarrikatu dute

LAB sindikatuak eta Ernai gazte antolakundeak aldebiko bilera egin dute gaur Bilbon Maiatzaren Lehenaren testuinguruan eta maiatzaren 3rako Ernaik antolatutako manifestazio nazionalaren harira.

Etxeko langileek Lan Ikuskaritzaren kontrako elkarretaratzea burutu dute

  Jendartea  Bilbo

ATH-ELE elkarteak Lan Ikuskaritzaren jarrera salatu du Lanbide eta Espainiako Gobernuko ordezkaritzaren aurreran. 50 pertsona inguru bildu dira gaur goizean, “Ikuskaritzak ez du ikuskatzen” lelopean. Elkarteak etxeko langileak kontratatzen dituzten jarduerak kontrolatzen ez dituztela aldarrikatu du, eta Lanbideri ardura gehiago eskatu dio.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Gazteria eta sindikalgintza aztergai izango dituzte 7 Katun

  Jendartea  Alde Zaharra

Gazteria eta sindikalgintza aztergai izango dituzte 7 Katun

Ostegunean, Maiatzaren Lehena da, Langileen Nazioarteko Eguna. Data esanguratsu horren harira, hitzaldi eta solasaldi bat antolatu dituzte 7 Katu Gaztetxean eta besteak beste, Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusia bertan egongo da.

500 lagunek parte hartu dute Gure Esku Dagoren spotaren Bilboko grabaketan

  Jendartea  Bilbo Ekainaren 8n Euskal Herrian egingo den erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea indartzeko asmoz, Gure Esku Dago dinamika spot herritarra grabatzen ari da. Atzo goizean Bilboko grabaketa burutu zuten eta jendetzak parte hartu zuen.

"Gainzamak osasunean kalte larriak eragiten ditu"

  Jendartea

"Gainzamak osasunean kalte larriak eragiten ditu"

Urtero Apirilaren 28a, Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna, da gaur. Patronalak eta administrazioak hainbat idatzi eta ikerketa kaleratzen dituzte euren lasaitasunerako, lan osasunaren inguruan hamaika zifra eta estatistika adieraziz. Beraien burua zuritu asmoz, gure osasunean edota lan esparruaren segurtasunean apustu serioa egin dutela argudiatuz eta honekin batera lan ezbeharrak gutxitzen ari direla esanez.

Olabeagako Aste Gorriari hasiera emango diote gaur

  Jendartea

Olabeagako Aste Gorriari hasiera emango diote gaur

Langileen Nazioarteko Eguna ospatzen da maiatzaren 1ean, datorren asteko ostegunean. Data horren harira, Olabeagako lagunek hainbat ekimen antolatu dituzte egun hauetarako.

Oso larri dago atzo Txurdinagako frontoiko teilatutik jausitako langilea

  Jendartea  Otxarkoaga - Txurdinaga

Oso larri dago atzo Txurdinagako frontoiko teilatutik jausitako langilea

"Politraumatismoa" dela eta, anestesia eta suspertze-sailean jarraitzen du 27 urteko langileak. Gurutzetako Ospitaletik ezagutzera eman dutenez E.M.A.-ren pronostikoa "oso larria da". Gaur bere lankideak lanera itzuli dira, kezkatuta eta penatuta.

Ibarretxe, Aoiz eta Zabaletak erabakitzeko eskubidearen inguruko hitzaldia eskainiko dute

Ibarretxe, Aoiz eta Zabaletak erabakitzeko eskubidearen inguruko hitzaldia eskainiko dute

  Jendartea  Bilbo Apirilaren 29an, Juan Jose Ibarretxe, Floren Aoiz eta Gemma Zabaletak Gure Esku Dago dinamikaren baitan, hitzaldia eskainiko dute 19:00etan, Bilboko EHUren Bizkaia Aretoan.

Gure Esku Dago dinamikak spot herritarra grabatuko du ekainaren 8rako

  Jendartea  Bilbo

Gure Esku Dago dinamikak spot herritarra grabatuko du ekainaren 8rako

Datozen egunetan, Gure Esku Dagok spota grabatuko du herriz herri; ekainaren 8an Euskal Herrian egingo den erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea indartzeko asmoz. Bilbon igandean, apirilak 27, izango da grabaketa, Guggenheim museoaren sarreran.

Areatzatik autobusak aterako dira Aberri Egunera

  Jendartea

Areatzatik autobusak aterako dira Aberri Egunera

Apirilaren 20an Iruñean egingo den Aberri Egunera joateko autobusak aterako dira Bilbotik. Egun osoko egitaraua antolatu dute eta beste urte batez, jai giroa eta aldarrikapena nagusituko dira.

Bost egunez ez da OTA-TAO zerbitzurik egongo Bilbon

  Jendartea  Bilbo

Bost egunez ez da OTA-TAO zerbitzurik egongo Bilbon

Apirilaren 17etik 21era bitartean ez da TAO Bilbao zerbitzurik egongo ordainpeko aparkalekuetan.

Ekhi txanponak lehenengo hilabeteari gainbegirada bat eman eta erronka berriak proposatu ditu

  Jendartea  Bilbo

Ekhi txanponak lehenengo hilabeteari gainbegirada bat eman eta erronka berriak proposatu ditu

Ekhi elkarteak, izen honexeko txanponaren bultzatzaileak, gaur bertan aurkeztu ditu bere lehen hileko jardueren emaitzak. Jakinarazi dutenez, sare dagoeneko, 200 erabiltzailek eta 30 saltoki baino gehiagok osatzen dute.

Bazterketaren aurkako aldarria zabaldu dute Bilbo Zaharretik udaletxera

  Jendartea  Alde Zaharra

Jendetzak parte hartu zuen ostiralean, Bilbo Zaharra eta udaletxea batu zituen bazterketaren aurkako giza katean. Protestaren bidez argi utzi zuten "Udaletxeak ez duela ezer egiten Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako auzoetan ematen den giza bazterketaren aurrean".

»» Ikusi argazki guztiak (17)