Bilbo Zaharra eta udaletxea lotuko ditu bazterketaren aurkako giza kateak

  Jendartea  Alde Zaharra

Bilbo Zaharra eta udaletxea lotuko ditu bazterketaren aurkako giza kateak

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalan, azken 6 hilabeteetan, giza bazterketaren aurka egindako kanpainari amaiera emango diote giza kate batekin. Auzotarra izan edo izan, "guztion laguntza eta parte-hartzea" eskatu du auzo elkarteak bihar, ostirala, 19:30ean Bilbo Zaharra plazatik udaletxeraino “Pertsona ororen duintasunagatik” lelopean antolatu duten ekintzarako.

Gure Esku Dago: "Legea tresna izan behar da herri borondatea bideratzeko"

  Jendartea  Deustualdea Iñaki Zarraoa Getxoko alkate ohia eta Zelai Nikolas legelaria, Ibarrekolandako kultur merkatuan izan dira Gure Esku Dago ekimena aurkezten.

"Palestina: emakumearen borroka" hitzaldia egongo da ostiralean Zirika! Herri Gunean

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

"Palestina: emakumearen borroka" hitzaldia egongo da ostiralean Zirika! Herri Gunean

Ostiralean, apirilaren 11an, 19:30etan Zirikan! (Bilboko Ronda kalea, 12), Komite Internazionalistak antolatutako “Palestina: Emakumearen borroka” hitzaldia izango da. Bertan Khitam Saafinek emakume palestinarren borrokaz hitz egingo du.

“Proiektu handien aroa amaitu da eta auzoak berritzeko garaia heldu da”

  Jendartea

“Proiektu handien aroa amaitu da eta auzoak berritzeko garaia heldu da”

Itziar Bravo, Gloria Diez eta Jennifer Perez Mahatserriko auzoak berriztatzeko hainbat proiektu aurkeztu dituzten arkitekto gazteak dira. Udalak antolatutako Bilbao Txokoak lehiaketan proiektu onenaren saria irabazi dute. Hain zuzen, Iturribideko eskailerak berritzeko proiektuagatik.

300 lagun inguruk parte hartu dute ‘Auzo Factory Irazabal Matiko’ eraikineko ate irekietan

  Jendartea  Uribarri

300 lagun inguruk parte hartu dute ‘Auzo Factory Irazabal Matiko’ eraikineko ate irekietan

Uribarri-Castaños barrutiko auzotarrek, merkatariek, ostalariek, enpresa txiki eta ertainen arduradunek eta gazte ekintzaileek, asteburu honetan, ‘Auzo Factory Irazabal Matiko’ zentroa ezagutzeko aukera izan dute.

Cabacasen senide eta lagunek erantzunen bila jarraitzeko konpromisoa hartu dute

  Jendartea  Bilbo

Cabacasen senide eta lagunek erantzunen bila jarraitzeko konpromisoa hartu dute

Bi urte bete ziren atzo Ertzaintzaren pilotakada batek Iñigo Cabacas zauritu zuenetik; lau egunera Basurtuko ospitalean hil zen Athletikzale gaztea. Atzoko egunean bere senide eta lagunek omenaldia eskaini zioten eta bertan, justizia eta gertatutakoaren inguruko erantzunak bilatzen jarraituko dutela jakinarazi zuten.

Elkarteen erronkak lantzeko 400 emakume batuko ditu Emakundek

  Jendartea  Bilbo

Elkarteen erronkak lantzeko 400 emakume batuko ditu Emakundek

Emakumeen elkarteetako 400 kide inguru batuko ditu gaur Emakundek `Emakumeen herritartasuna: eskubideak, parte hartzea eta politika publikoak´ jardunaldietan. Arratsaldean, Emakumearen Euskal Erakundeak, Berdintasunerako Emakunde Saria emango dio "Pozada de Los Abrazos" elkarteari.

Urtzi Ugalde: "Iñigo Cabacasen kasua ezerezean geratzeak hutsune larria suposatuko luke maila judizialean"

  Jendartea  Bilbo Iñigo Cabacasen erailketaren bigarren urteurrena da gaur. Iñigo Gogoan Herri Ekimeneko kidea den Urtzi Ugalde, orainarteko lanaren eta abian den prozesu judizialaren inguruan aritu da. Berarekin batera, Aingeru Zudaire Atarrabiako gazteak, 2012ko urriaren 26an Polizia Nazionalak zauritu zueneko esperientzia kontatu digu.

Apirilaren 5ean denok Iruñera

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea PPren gobernuak martxan jarri nahi duen abortuaren lege berriarekin 30 urte atzera egiten dugu emakumeon eskubideei begira.

Larunbatean abortuaren alde Iruñean egingo den manifestaziora joateko autobusak Bilbotik

  Jendartea  Bilbo Larunbatean, apirilaren 5ean, abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioa deitu du Euskal Herriko Mugimendu feministak Iruñean. Bilbotik autobusa aterako da eguerdiko 14:00etan eta izena ematea beharrezkoa da.

Martxoaren 3ko istiluengatik atxilotutako lagunei elkartasuna

  Jendartea  Bilbo

Martxoaren 3ko istiluengatik atxilotutako lagunei elkartasuna

Martxoaren 3ko atxilotuei elkartasuna adierazteko eta “abian den kriminalizazio olatua eteteko”, Bilboko Gazte Blokeak mobilizazio eguna antolatu du apirilaren 3an. Arratsaldeko 19:00etan, manifestazioa abiatuko da Zabalburutik. Egun horretarako “ekimenak antolatu, errepresioa ezagutarazi eta arduradunak markatzeko” deia egin dute.

Sabino Cuadra: “Madrileko kongresua ez da Euskal Herritarrona, heldu bezain laister nabaritzen da”

  Jendartea  Bilbo Sabino Cuadrak, Espainiako Diputatuen Kongresuko Amaiurreko ordezkariak, `Arrojado a los leones´ liburua aurkeztu du gaur goizean Kalderapekon. Hainbat hiritar gerturatu dira hitzordura eta solasaldi parte hartzailea egin dute berarekin.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko jaialdia Bilbo Zaharrean

  Jendartea  Alde Zaharra

Erabakitzeko eskubidearen aldeko jaialdia Bilbo Zaharrean

Aurreko asteburuan Gure Esku dago dinamikak Bilbon egin zuen ekitaldi nazionalaren arrakasta eta gero, ekainaren 8an erabakitzeko eskubidearen alde egingo den giza katearen aldeko ekimeank aurrera doaz. Larunbatean, Bilbo Zaharreko Gure Esku Dagok egun osoko egitarau parte hartzailea prestatu du.

Auzo Factory Irazabalek bizi berriari ekingo dio

  Jendartea  Uribarri

Auzo Factory Irazabalek bizi berriari ekingo dio

Ibon Areso alkateak Bilbon ireki den lehenengo Auzo Factory proiektua aurkeztu du Matikon. Egitasmo berri honek teknologiari dagokionez trinkoak diren enpresa-proiektuak barnean hartuko ditu eta elkartegintza mugimenduarentzat erreferentzia izan nahi du.

Uribarriko historia ezagutu eta gozatzeko ibilbidea

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

`Uribarri ezagutu eta gozatu´ ekimenak harrera ona izan zuen larunbatean. 90 lagun inguru batu ginen Moraza plazan auzoko historia eta errealitatea ezagutzeko aukera eman zuen ibilbidea egiteko.

»» Ikusi argazki guztiak (21)