Deustuko Gazte Lokala, ideia komunak konpartitzen dituzten ezberdinen arteko elkargunea

  Jendartea  Deustualdea

Deustuko Gazte Lokalak "aldaketa pilo bat" izan ditu 23 urtetan. Egoera "nahiko ona" bizi du egun, Gazte Asanbladako Amaia Mintegik URIOLAri adierazi dionez. Aste osoko egitarau "potentea" igandera arte luzatuko dute.

Zuzendarien Biltzar Nazionalean parte hartu du Felipe VI.ak

  Jendartea  Abando - Indautxu

Zuzendarien Biltzar Nazionalean parte hartu du Felipe VI.ak

Felipe VI.na Espainiako erregea Bilbora etorri da, Euskalduna jauregira, hain zuzen ere, III. Zuzendarien Biltzar Nazionalean parte hartzera.

Elikadura burujabetza Euskal Herrian jorratzeko bideak

  Jendartea  Alde Zaharra

Hainbat elkartek elikadura burujabetzaren alde eginiko apostuaren berri emango dute gaur arratsaldean 7Katu gaztetxean. Zazpi probintzietako hainbat esperientziaren bidez, elikadura burujabetza "gure herri eta hirietan aurrera doan errealitate bat dela" erakutsiko dute.

Berreginen Museoak `Sormenezko larunbatak´martxan jarriko ditu

  Jendartea

Berreginen Museoak `Sormenezko larunbatak´martxan jarriko ditu

Bilboko Artelan Berreginen Museoak sorkuntza-tailerrak eskainiko ditu, larunbat arratsaldeak dinamizatzeko. Tailerrak, batez ere, nerabeei zuzenduta daude, baina nagusiagoei ere lekua eginez.

Udal ordezkariek Narkosala Bailenen geratuko dela berretsi dute

  Jendartea  Bilbo

Udal ordezkariek Narkosala Bailenen geratuko dela berretsi dute

Atzo goizean bilera izan zuten Udaleko alderdi politiko guztietako ordezkariek kontsumo higienikorako aretoaren kokaleku berriaren inguruko informazioa emateko. Bertan zehaztutakoaren arabera, Narkosala Bailenen mantenduko da. Deustun eta Matikon beste bi zentro irekitzeko asmoa "intereseko gezurtzat" jo zuen Gizarte Ekintza Saileko ordezkariak, Juan Felix Madariagak.

XV. erakusketa mikologikoa Zorrotzan

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

XV. erakusketa mikologikoa Zorrotzan

Igande honetan, azaroak 2, XV. erakusketa mikologi ospatuko da Zorrotzan. Bertan ziza, onddo eta perretxiko desberdinak ikusgai egongo dira eta horien inguruko informazioa jasotzeko aukera izango dute bertaratzen diren lagunek.

'Araitz, Ixone eta Unai ahateen parkean' izeneko ipuin solidarioa aurkeztu dute gaur Bilbon

  Jendartea  Bilbo

'Araitz, Ixone eta Unai ahateen parkean' izeneko ipuin solidarioa aurkeztu dute gaur Bilbon

Ekimen solidario honek STOP Sanfilippo Fundazioarentzat dirua biltzea du helburu gisa. Lortutako dirua gaixotasuna aztertzeko erabiliko da, baita Sanfilippo sindromea pairatzen dutenei bizia salbatzeko ezinbestekoa den ikerketa klinikoa martxan jartzeko ere. Haurrentzako ipuinaren aurkezpena eguerdian izan da, Bilboko udaletxean.

'Agronautas' ekimenak besteen laguntza behar ez duten espazioak sortzeko bi tailer antolatu ditu

  Jendartea  Deustualdea

'Agronautas' ekimenak besteen laguntza behar ez duten espazioak sortzeko bi tailer antolatu ditu

Urriaren 30etik azaroaren 2ra bitartean izango dira Ideiak Martxan lehiaketan saritutako ekimen honek antolatutako tailer biak. Zorrotzaurreko gaileta-fabrika zaharreko Open Espazioan ospatuko dira, 10:00etatik 14:00etara, eta 15:30etik 20:00etara bitartean. Dohainekoak diren tailer hauek Bilboko elkarlaneko inguruetan besteen laguntza beharko ez duten espazioak sortzea izango dute xede. Urriaren 29an izango da hauen aurkezpena, 19:30ean.

Bilboko Suhiltzaileen egutegiaren 10.000 ale salgai daude dagoeneko

  Jendartea  Bilbo

Bilboko Suhiltzaileen egutegiaren 10.000 ale salgai daude dagoeneko

Egutegiak xede bikoitza dauka: alde batetik, ongizatezko erakunde bati laguntzea; eta bestetik, 2015eko ekainaren 26tik uztailaren 5era, AEBko Fairfax hirian (Virginiako estatuan) egingo diren Polizia eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan parte-hartzea diruz laguntzea.

Artea BBKren nagusien zentroetara iritsiko da ModernizARTE BBK eta Guggenheimen eskutik

  Jendartea  Bilbo

Artea BBKren nagusien zentroetara iritsiko da ModernizARTE BBK eta Guggenheimen eskutik

BBK Gizarte Ekintzak kudeaturiko nagusien zentroetara artea itzuli da ModernizARTE programari esker; Guggenheim Bilbao museoak diseinaturiko eta programa honek XX. eta XXI. mendeetako artea erakusteko helburua du Guggenheim Bilbao Museoaren arte-programazioaren bidez.

Antenen elektromagnetismoak osasunean duen eragina mintzagai

  Jendartea  Alde Zaharra

Antenen elektromagnetismoak osasunean duen eragina mintzagai

Elektromagnetismoan aditu den Ceferino Maestu Unturbek hitzaldia eskainiko du gaur, urriak 28, La Bolsa udaltegian. Telefonia mugikorreko antenek sortutako erradiazio elektromagnetikoak eta osasunean duten eragina izango ditu mintzagai.

Azaroaren 8an, Gure Esku Dagoren ekimenera joateko autobusak aterako dira Indautxutik

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Azaroaren 8an, Gure Esku Dagoren ekimenera joateko autobusak aterako dira Indautxutik

Azaroaren 8an, Donostian mosaiko erraldoia egiteko deia zabaldu Gure Esku Dagok. Bilbotik autobusak aterako dira, besteak beste, Indautxutik.

`H2O Bilbao´ pitxer solidarioen proiektuak 11.400 eurotik gora bildu ditu

  Jendartea  Bilbo

`H2O Bilbao´ pitxer solidarioen proiektuak 11.400 eurotik gora bildu ditu

Guztira 1.000 pitxer saldu dira eta ateratako dirua Intermon Oxfami eman zaio, Toke Kutaye (Etiopia) barrutian ur edangarriko putzuak egiteko.

Frank Gehry zubiko lehen harria arkitektoak berak jarriko du

  Jendartea  Deustualdea

Frank Gehry zubiko lehen harria arkitektoak berak jarriko du

Zorrotzaurre Deusturekin lotuko duen Frank Gehry izena izango duen zubi berriaren lehen harria jartzeko ekitaldian parte hartuko du bihar Frank O. Gehry arkitektoak berak. 

Metroko eskaileretan sortutako sute batek Abandoko tren geltokia utzarazi du

  Jendartea  Abando - Indautxu

Metroko eskaileretan sortutako sute batek Abandoko tren geltokia utzarazi du

11:15 aldera gertatu da ezbeharra Renfeko Abandoko geltokian. Atrioa kez bete da eta ondorioz, bertan zeuden lagunak kalera atera eta dendak hustu egin dituzte.