.eus domeinuak erregistratzeko aukera zabaldu da

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

.eus domeinuak erregistratzeko aukera zabaldu da

Atzo arratsaldean aktibatu zen .eus domeinuak eskatzeko abiarazte-aldia, domeinuak eskuratzeko lehentasunezko fasea. Kafe Antzokian egindako prentsaurrekoan abiarazte-aldiaren inguruko xehetasunak eman zituen Josu Waliño, puntuEUSen zuzendariak. Aurretik Waliñorelin solasteko aukera izan genuen, fase hau eta, orohar, .eus domeinuen sareratze prozesua nola garatzen ari den kontatzeko.

GED: "Ezberdinen artekoen elkarlana bultzatzea aurrera begirako erronka handia"

  Jendartea  Alde Zaharra

Kherau taldeak hartu zuen Plaza Barria girotzeko ardura joan den larunbat arratsaldeko Gure Esku Dago herri ekimenak antolatutako ekitaldiaren hasieran. Aurkezleak orain arteko lana gogoratu zuen eta ekainaren 8ko giza-kate erraldoiaren ostean, "urrats berriak emateko beharra" adierazi zuen. Aurrera begira "erronka handia dugula batze lanean, ezberdinen artekoen elkarlana bultzatuz".

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Urteko marearik biziena, gaur arratsaldean

Urteko marearik biziena, gaur arratsaldean

  Jendartea  Bilbo

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, gaur arratsaldean izango da urteko marearik biziena Bilboko itsasadarrean. Urak 5,01 metroko altuera hartuko du itsasgorako punturik gorenean, eta-nahiz eta ez den espero eguraldiak itsasgoraren indarra areagotzea- badaezpada komeni da kontuan hartzea.

"Estatuak gure lan baldintzak eta gure osasuna ere, patronalaren esku utzi ditu"

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

"Estatuak gure lan baldintzak eta gure osasuna ere, patronalaren esku utzi ditu"

Azken asteotan izan diren lan istripuen harira LAB medioen aurrera irten da egoeraren argazkia zein den azaldu eta arazo latz honen aurrean sindikatuak egiten duen balorazio zein aldarrikapenak plazaratzera.

Bilboko Ibiltariaren III Saria aukeratzeko bozketak abiatu dituzte

  Jendartea

Bilboko Ibiltariaren III Saria aukeratzeko bozketak abiatu dituzte

Bakuva elkartea, Athleticen emakumezkoen taldea, Bilboko txistularien banda, Eneique Thate merkataria eta Javier Conde atleta dira aurtengo hautagaiak. Txapelduna, komunikabideetan egingo diren bozken bidez aukeratuko da.

Segurtasun uhalaren eta umeak lotzeko gailuen erabilera kontrolatzeko kanpainak abiatu ditu Udaltzaingoak

  Jendartea

Segurtasun uhalaren eta umeak lotzeko gailuen erabilera kontrolatzeko kanpainak abiatu ditu Udaltzaingoak

Gaur, irailak 8, hasi eta igandera arte, hilak 14, Bilboko Udaltzaingoak trafikoa kontrolatzeko kanpaina bat egingo du, EAEko Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren barruan.

Bilbobus eta Metro Bilbao neguko ordutegira bueltatuko dira gaur

  Jendartea

Bilbobus eta Metro Bilbao neguko ordutegira bueltatuko dira gaur

Gaur goizean, Bilbobus eta Metro Bilbaoko lineetan neguko ordutegia ezarri dute, eta ondorioz, autobus zein metroan ohiko maiztasuna berreskuratu da.

Hossmenaldia, Jose Iragorriri omenaldia

  Jendartea  Abando - Indautxu

Hossmenaldia, Jose Iragorriri omenaldia

“Bacalao, bacalao” oihukatuz Athleticken golak ospatzen zituen Jose Iragorri kirol kazetariaren omenez antolatutako gaua izango da Hossmenaldia. Hainbat musika taldek joko dute hunkigarria izan nahi duen ekitaldian. Hitzordua gaur iluntzean Kafe Antzokian

Jorge Stoilov da Fun & Serious Game Festival-aren `Gentlepad´ kartel ofizialaren egilea

  Jendartea

Jorge Stoilov da Fun & Serious Game Festival-aren `Gentlepad´ kartel ofizialaren egilea

Fun & Serious Game Festival 2014 jaialdiaren kartel ofizialaren egilea da Jorge Stoilov Villoslada. Lehiaketa honen laugarren edizioa azaroaren 28tik abenduaren 3ra izango da.

EHBilduk bat egin du Begoñako igogailua Udalaren esku uzteko sinatutako akordioarekin

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

EHBilduk bat egin du Begoñako igogailua Udalaren esku uzteko sinatutako akordioarekin

Helena Gartziak, auzokideak zoriontzeaz gain, "auzoetako eta auzokideen beharrak behar den bezala jasotzea" dela bidea azpimarratu du.

Munduko Saskibaloi Txapelketak Areatzan ere islada izango du

  Jendartea  Bilbo

Munduko Saskibaloi Txapelketak Areatzan ere islada izango du

Bilbao-Bizkaiaren Fan Zone eremuak bihar irekiko ditu ateak Areatzako kaian. Aisiarako proposamenez eta saskibaloiarekin lotutako jarduerez betetako programa eskainiko du.

Bilboko pasadizoei buruzko tabloide formatuko hamabi kontakizun argitaratuko ditu Udalak

  Jendartea  Bilbo

Bilboko pasadizoei buruzko tabloide formatuko hamabi kontakizun argitaratuko ditu Udalak

"Bilboko istoriak" argitalpena 12 istoriok osatzen dute eta lehenego edizioan 12.500 ale atera dira euskaraz, gaztelaniaz, inglesez eta frantsesez. Hoteletan eta turismo bulegoetan banatuko dituzte.

Munduko Saskibaloi Txapelketak zirkulazio aldaketak eragingo ditu Areatza inguruan

  Jendartea

Munduko Saskibaloi Txapelketak zirkulazio aldaketak eragingo ditu Areatza inguruan

Gaur, abuztuak 29, eta astelehenean, irailak 1, Bilbobuseko 19 linearen ibilbideak aldatu egingo dira 20:30etatik 24:00etara bitartean, Dj Jazzy Jeff, Klaxons eta We Are Standarden emanaldiengatik. Denbora-tarte berean, tranbia-zerbitzua ere eten egingo da Pio Barojatik Atxuriraino.

 

Uhaldiak, duela 31 urte

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Uhaldiak, duela 31 urte

Astebete betearen oroimenak gozoak dira. Udal, komertzio, konpartsetatik eta bilbotar ororen aldetik elkar zoriontzea, ez besterik, dugu egunotan goiburu.

Begoñako igogailuak zerbitzua ematen jarraituko duela azaldu du Gure Etxea auto elkarteak

  Jendartea  Begoñaldea

Begoñako igogailuak zerbitzua ematen jarraituko duela azaldu du Gure Etxea auto elkarteak

Gure Etxea auzo elkarteak eta Begoñako igogailuaren zerbitzua mantentzeko auzo plataformak Bilboko Udaletxeko zinegotzia den Asier Abaunzarekin bilera izan dute igogailuaren zerbitzua eta honen doakotasunaren inguruan aritzeko.