Elkarteen erronkak lantzeko 400 emakume batuko ditu Emakundek
2014-04-06 09:40 Jendartea Bilbo Emakumeen elkarteetako 400 kide inguru batuko ditu gaur Emakundek `Emakumeen herritartasuna: eskubideak, parte hartzea eta politika publikoak´ jardunaldietan. Arratsaldean, Emakumearen Euskal Erakundeak, Berdintasunerako Emakunde Saria emango dio "Pozada de Los Abrazos" elkarteari.Urtzi Ugalde: "Iñigo Cabacasen kasua ezerezean geratzeak hutsune larria suposatuko luke maila judizialean"
2014-04-05 09:54 Jendartea Bilbo Iñigo Cabacasen erailketaren bigarren urteurrena da gaur. Iñigo Gogoan Herri Ekimeneko kidea den Urtzi Ugalde, orainarteko lanaren eta abian den prozesu judizialaren inguruan aritu da. Berarekin batera, Aingeru Zudaire Atarrabiako gazteak, 2012ko urriaren 26an Polizia Nazionalak zauritu zueneko esperientzia kontatu digu.Apirilaren 5ean denok Iruñera
2014-04-04 08:39 Jendartea PPren gobernuak martxan jarri nahi duen abortuaren lege berriarekin 30 urte atzera egiten dugu emakumeon eskubideei begira.Larunbatean abortuaren alde Iruñean egingo den manifestaziora joateko autobusak Bilbotik
2014-04-02 16:40 Jendartea Bilbo Larunbatean, apirilaren 5ean, abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioa deitu du Euskal Herriko Mugimendu feministak Iruñean. Bilbotik autobusa aterako da eguerdiko 14:00etan eta izena ematea beharrezkoa da.Martxoaren 3ko istiluengatik atxilotutako lagunei elkartasuna
2014-04-01 14:45 Jendartea Bilbo Martxoaren 3ko atxilotuei elkartasuna adierazteko eta “abian den kriminalizazio olatua eteteko”, Bilboko Gazte Blokeak mobilizazio eguna antolatu du apirilaren 3an. Arratsaldeko 19:00etan, manifestazioa abiatuko da Zabalburutik. Egun horretarako “ekimenak antolatu, errepresioa ezagutarazi eta arduradunak markatzeko” deia egin dute.Sabino Cuadra: “Madrileko kongresua ez da Euskal Herritarrona, heldu bezain laister nabaritzen da”
2014-04-01 14:19 Jendartea Bilbo Sabino Cuadrak, Espainiako Diputatuen Kongresuko Amaiurreko ordezkariak, `Arrojado a los leones´ liburua aurkeztu du gaur goizean Kalderapekon. Hainbat hiritar gerturatu dira hitzordura eta solasaldi parte hartzailea egin dute berarekin.Erabakitzeko eskubidearen aldeko jaialdia Bilbo Zaharrean
2014-04-01 10:42 Jendartea Alde Zaharra Aurreko asteburuan Gure Esku dago dinamikak Bilbon egin zuen ekitaldi nazionalaren arrakasta eta gero, ekainaren 8an erabakitzeko eskubidearen alde egingo den giza katearen aldeko ekimeank aurrera doaz. Larunbatean, Bilbo Zaharreko Gure Esku Dagok egun osoko egitarau parte hartzailea prestatu du.Auzo Factory Irazabalek bizi berriari ekingo dio
2014-03-31 17:26 Jendartea Uribarri Ibon Areso alkateak Bilbon ireki den lehenengo Auzo Factory proiektua aurkeztu du Matikon. Egitasmo berri honek teknologiari dagokionez trinkoak diren enpresa-proiektuak barnean hartuko ditu eta elkartegintza mugimenduarentzat erreferentzia izan nahi du.Uribarriko historia ezagutu eta gozatzeko ibilbidea
2014-03-31 13:13 Jendartea`Uribarri ezagutu eta gozatu´ ekimenak harrera ona izan zuen larunbatean. 90 lagun inguru batu ginen Moraza plazan auzoko historia eta errealitatea ezagutzeko aukera eman zuen ibilbidea egiteko.
Dagoeneko 22.000 lagunek eman diote atxikimendua ekainaren 8ko giza kateari
2014-03-31 12:43 Jendartea Bilbo Gure Esku Dago dinamikak ekitaldi jendetsua egin zuen larunbat arratsaldean La Casillan. Aurretik, Arte Ederren Museoa eta La Casillararteko ibilbidea kate erraldoi batekin batu zituzten. Ekitaldian azaldu zutenez, "ekainaren 8ko giza katea jauzi berrietarako abiapuntu sendoa izan behar da"."Indar eta ilusio erakustaldia" bihar La Casillan
2014-03-28 12:43 Jendartea Gure Esku Dago dinamikak ekitaldia egingo du bihar, 17:30ean, La Casillan, herriz herri egiten ari den lana erakutsi eta ekainaren 8ari begira, lan horri bultzada emateko. Ekitaldia baino lehen, 16:30ean, giza katea egingo dute Arte Ederren musoa eta La Casilla lotuz.Bilboren diagnostikoa osatuko dute `Eta zuk, zer-nolako Bilbo nahi duzu´ jardunaldiek
2014-03-28 10:07 Jendartea Bilbo Bilbo bilbotarron neurrira eraikitzeko eta aldaketa sustatzeko `Aldaketa abian´ izenekoa prosezu parte hartzailea abiatu zuen abenduan EH Bilduk. Lehenego fasean eraldaketarako beharrezkoak diren oinarriak definitzeri ekingo diote `Eta Zuk, zer-nolako Bilbo nahi duzu?´ jardunaldien bidez. Haizea Ruizek, prozesuko kideak, jardunaldien egitaraua gertutik azaldu digu.Lanbideko lan gatazkaren aurkako agerraldia egin dute ELA eta LABek
2014-03-28 09:21 Jendartea Bilbo Lanbideko ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean, Alameda Mazarredoko Bilboko egoitzaren aurrean, Euskal Enplegu Zerbitzuko langileek elkarretaratzea egiten zuten bitartean. Bertan, Lanbideko lan gatazkaren egoera salatu dute.Hezkuntza erreformen aurkako ikasle uholdea
2014-03-27 16:14 Jendartea BilboHego Euskal Herriko ikasleak, ikasgelak hustu eta kalera atera dira “herritik eta herriarentzat” eraikitako hezkuntzaren alde. Arratsaldeko 18:30eaan, bigarren manifestazio bat egingo dute Eliptikatik abiatuta. Ertzaintzak lau lagun atxilotu ditu goizean Bilbon, desordena publikoa egotzita.
Beno...lehengoz eta behin, uste dot hemen aipatzen dituen datuak ez dagozkiela auzoei, BARRUTIei baizik.
Ez dot uste URIBARRI barrutian...
»» Herritarrek Uribarri Bilboko auzorik seguruena ...