Gure Esku Dago erabakitze eskubidearen aldeko dinamikaren motorra berotzen ari da Bilbon
2014-03-19 10:42 Jendartea Aurreko asteburuan Deustun eta Miribilan egindako esku erraldoiaren osatzearekin eta ondoren Urretxindorra ikastolako frontoian egin zen bazkariarekin abiada hartu du ekimenak Bilbon. Ostegunean hitzaldi bana dute Indautxuko eta Txurdinagako auzokideek. Larunbatean, berriz, Esku Erraldoia egingo dute Arriagan. Datorren 29rako ekitaldi nazionala iragarri dute Bilboko Etxetxuan.Faxismoaren eta arrazakeriaren aurkako aldarria kalera aterako dute larunbatean
2014-03-18 16:49 Jendartea Bilbo Martxoaren 10ean Bilbon aurkeztutako `Inoiz gehiago ez!´ plataformak, manifestazioa deitu du larunbatean, martxoak 22, faxismoaren aurkako nazioarteko egunaren harira. Martxa 18:00etan abiatuko da plaza Eliptikotik “Euskal Herria faxismo eta arrazakeriaren aurka” lelopean.Garbiketa eta konponketa eguna Santutxun
2014-03-18 11:26 Jendartea SantutxuFregona eta zarama poltsak ikus daitezke gaur goizean Masustegi kalean. Lehen zenbakietako merkatariak izan dira atzoko ur-hodiaren leherketaren ondorioek gehien kaltetu dituztenak. Ura eta lokatza sartu zitzaien lonja barruraino hainbati atzo arratsaldean.
La ruta del bakalau
2014-03-17 08:30 Jendartea Laurogeita hamargarren hamarkadan famatu egin zen La ruta del bakalau; bozgorailuetatik musika teknoa topera entzuten zen, gazteak ostegunean kotxean sartu eta diskoteka batetik bestera joaten ziren igandera arte. Musikaz, alkoholaz eta drogez bustitako gauetako aisia zen.Paul Bilbao: “Estatuen aldetik gertatutako ageriko kanpo esku-hartzeen urtea izan da 2013a”
2014-03-18 08:06 Jendartea Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 2013ko Hizkuntza-politiken urtekaria aurkeztu du. Laugarren urtekaria da Paul Bilbao idazkari nagusiak eta Iñaki Lasa ildo politiko-instituzionaleko buruak aurkeztu dutena. 2013 urtean hizkuntza-politiketan gehien errepikatu den gertakaria Estatuen aldetik jasandako esku-hartzea izan da.Iñaki Peña: “Dolua egin beharreko prozesu mingarria da, baina ondo landuz gero askatzailea izan daiteke”
2014-03-15 20:00 Jendartea Zer gertatzen da maite dugun norbait hiltzen denean? Galdera horri erantzun nahian Aulki Hutsak dokumentala zuzendu du Iñaki Peña medikuak. Arrasate, Gurutzeta eta Zumarragako ospitaleetan lan egin du azken urteotan eta ezagun du zainketa aringarrietan egiten den lana. Aulki hutsak heriotza eta doluari buruzko dokumentala da; “eta bizitzari buruzkoa” gehitzen du Iñakik. Arteman komunikazioak ekoiztu du lana eta orain arte egindako aurkezpenetan oso harrera ona izan du. Asteartean, martxoaren 18an (19,30ean), Kafe Antzokian dokumentala ikusteko aukera izango da, eta baita zuzendariarekin solasaldia izatekoa ere.Kaliforniara bidaiatzeko aukera “Kgunetik Kliforniara” lehiaketaren bidez
2014-03-18 08:00 Jendartea Bilbo Bizkaiko Foru Aldundiaren Gazteria Sailak antolatu duen "Kgunetik Kaliforniara" lehiaketaren bidez, 18 eta 30 urte bitarteko gazte bizkaitarrek aukera dute Kalifornia eta bertako euskal etxeak ezagutzeko, bidaia eta gastu guztiak barne. Parte hartzea erraz-erraza da, Twitter bidez.Venezuelako herriari babesa agertzeko deialdia zabaldu dute eragile ezberdinek
2014-03-17 10:02 Jendartea Alde Zaharra Ostegun honetan, martxoak 20, Venezuelaren aldeko eta estatu-kolpearen kontrako elkartasun-elkarretaratzea deitu dute "Estatu kolpeari ez, Venezuela Aurrera!" lelopean. Bilboko mobilizazioa Arriagako plazan izango da 19:00etan.Naiara Uliarte: “10 urtez Bilbotik kanpo egotea denbora luzeegia da”
2014-03-17 09:51 Jendartea Santutxu Duela 10 urte Madrilera joan zen Naiara Uliarte santutxuarra. Bilbora bueltatzarekin batera, Tiger denda danimarkarra martxan jarri du Alde Zaharrean. Arrakasta handia izaten ari da eta etorkizunera begira Euskal Herri osora zabaltzeko esperantza dauka.Ekitaldi sorta antolatu dute Iñigo Cabacasen heriotzaren bigarren urteurrenean
2014-03-14 18:05 Jendartea Iñigo Cabacas gaztearen erahilketaren bigarren urteurrena izango da laister eta ondorioz, Iñigo Gogoan Herri Ekimenak hainbat egitasmo antolatu ditu. Bihar, Nazioarteko Bortizkeria Polizialaren Eguna den heinean, gaur goizean prentsarekin gosaria antolatu dute plataformako kideek azken bi urteotan eman diren urratsen inguruko balorazioa egiteko.Auzotarren berotasuna jaso du Asier Gonzalezek Santutxura heltzean
2014-03-14 11:36 Jendartea Santutxu Asier Gonzalez aske geratu zen atzo eguerdian 50.000 euroko bermea ordaindu eta gero. 20:15 aldera Santutxura heldu eta bertan, auzokideek harrera jendetsua eskaini zioten. Gaur, 20:00etan, Karmelotik abiatzekoa zen manifestazioa mantenduko dute Asierren atxiloketa salatzeko."BioBx" Lab interaktiboa aurkeztu dute, Bilboko eta Bordeleko gazteen arteko lotura sortzeko
2014-03-14 12:23 Jendartea Bilbo Bilboko Udalak eta Akitania-Euskadi euroeskualdeak "BioBx" Lab interaktiboa sortu dute, Bilbo eta Bordeleko gazte sortzaile, teknologo, artista eta ekintzaileen arteko loturak sortzeko.Jose Antonio Retolaza ohorezko euskaltzaina hil da
2014-03-13 14:11 JendarteaAtzo, 2014ko martiaren 12an, Jose Antonio Retolaza Kili-kili personaiaren eta izen bereko aldizkariaren sortzaile, euskerearen aldeko ekintzaile eta ohorezko euskaltzaina hil zan Bilbon, 84 urte zituala. Haren aldeko hileta eleizkizuna gaur, martiak 13, izango da, arratsaldeko 19:00etan, Bilbon, Abandoko Done Bikendi parrokian. Informazio gehiago
bada Deustu baino... SanFran itxura du!
»» Kale-zurrutean ari ziren 93 pertsona ...