Kit-lab, K Movie eta (K)abian topaketak

Kit-lab, K Movie eta (K)abian topaketak

  Jendartea  Bilbo Bizkaiko Foru Aldundiak K proiektua aurkeztu zuen 2013ko abenduan, 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako, teknologia berrietan oinarritutako espazio parte hartzaile gisa. Egunotan, K proiektuko lehenengo jarduerak aurkeztu ditu Aldundiak: Kit-lab, K Movie eta (K)abian topaketak.

Urko Aristi TOKIKOMeko presidenteagaz berbetan

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Urko Aristi kazetariak hartu dau TOKIKOMen presidentearen kargua. Toki komunikabideen bateraguneak bigarren Batzar Nagusian aukeratu dau Aristi Mikel Irizarren lekukoa hartzeko. Hasi barri dogun urte honetan eta bi urteko ibilbidearen ostean, TOKIKOM egitasmoa sendotzeko erabagia hartu dabe bazkideek.

Ibilaldia eta Euskal Eskola Publikoaren Jaia egun berean

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Ibilaldia bagilaren batean ospatuko da, maiatzaren 25eko Europako hauteskundeakaz bat ez egiteko. Eta bagilaren batean Euskal Eskola Publikoaren jaia be izango da, Balmasedan. Ibilaldia Gernikan eta Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia Balmasedan. Ez da lehenengo aldia Ibilaldia egunez aldatzen dala Koldo Tellituk gogoratu deuskunez. Jai biak egun berean ospatzea bien kalterako izango dala esan deusku EHIGEtik Lourdes Imazek. EHIGEko ordezkariak esan deusku Ibilaldiko antolatzaileek eurei eskatu eutsiela eguna aldatzeko, baina eurak lehenagotik eukien bagilaren batekoa.

 

'Auzategian'en aurkezpena Santutxun

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea Joan den larunbatean, otsailak 22, 'Auzategian' ekimenaren aurkezpena burutu zen Santutxun. Karmelo Ikastolako lokal zaharrak jarduera kulturaletarako izan daitezela lortu nahi dute, eta Haur Hezkuntzakoak ziren Santa Martako lokalen aurrean ekitaldi sinbolikoa burutu zuten.

Etxe kaleratze bat ekiditeko elkarretaratzea deitu dute Santutxun

  Jendartea  Santutxu

Etxe kaleratze bat ekiditeko elkarretaratzea deitu dute Santutxun

Santutxuko Familia Elkarteak elkarretaratzea deitu du bihar, eguerdiko 12:00etan, Santutxu kaleko BBKren bulegoaren aurrean. Protesta horren bidez, auzotar baten etxe kaleratzea salatu eta ekidin nahi dute.

Bilboko goi-bilera ekonomikoaren kontrako mobilizazioen gida

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Martxoaren 3an, Foro Global España 2014 gailurrean elkartuko dira munduko enpresa eta finantza erakunde nagusien ordezkariak. “Troikari eta bere lagunei” ongi etorria egiteko mobilizazio ugari antolatu dituzte eragile sozialek.

Atxuriko auzokideek kirol espazioaren aldeko eskaria kaleratu dute jai giroan

  Jendartea  Alde Zaharra Otsailaren 21ean jende andana batu zen Atxuriko Enkarnazio parkean, bertatik abiatuko zen manifestazioan parte hartzeko. Hitzorduaren bidez, auzoko eragile eta norbanakoek, parkean kirol espazioa eraikitzearen proiektuari erabateko babesa eman zioten.

Uriola Bilbon

  Jendartea  Bilbo Uriola, uholdea, bat bateko ur etorri handia omen da. Gaur iristen da Bilbora. Euskal hiztun gehien dituen munduko hiriburura. Munduko gehien ez balitz ez litzateke Bilbo. Uriolak baina iragankorrak izaten dira, indar handiz etorri eta poliki-poliki desagertzen dira. Ez nuke nahi izenak eta esanahiak bat egitea euskarazko hedabide berri honen historian. Hobe uriola baino gureagoa den euri-lanbro edo zirimiri ater gabe eta oro bustitzaile bat bihurtuko balitz munduko hiri euskalduneneko euskaldun guztiak blaituz.

Abian da uriola.info, Bilboko agerkari digitala

  Jendartea  Bilbo

Mahatserriko Berton aldizkariak, Deustualdeko Prest! aldizkariak eta Bilbo Hiria Irratiak, TOKIKOM toki komunikabideen bateragunearen laguntzaz, uriola.info sortu dute. Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dute egitasmoa, eta bilbotar guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Asteburuko Santutxuko sutean autoa galdu duen auzotarraren amorrua

  Jendartea  Santutxu

Asteburuko Santutxuko sutean autoa galdu duen auzotarraren amorrua

Mikel Osa Solokoetxeko auzotarrak bere kotxea galdu du joan den asteburuan. Santutxun otsailaren 23ko goizaldean edukiontzi eta ibilgailu ugariren erreketa-katean kiskalitako bat bere autoa izan da.

Bat-bateko dantza sesioa Bilboko Metroan

  Jendartea  Bilbo Hotza eta serioa izan ohi da Bilboko metroa. Oso grisa. Eskerrak, batzutan bizipozez betetzen den. Kasualitatez, aurreko batean, URIOLAko kamerak bat-bateko dantza sesioaren lekuko izan ziren. Zu ere halako edo besteko hainbaten lekuko izango zinen. Gurekin une horiek partekatu nahi?

Achuri Zuri-beltzean: Atxuriko argazki zaharrak batzeko kanpaina

  Jendartea  Alde Zaharra

Achuri Zuri-beltzean: Atxuriko argazki zaharrak batzeko kanpaina

ATXURIGORRIk (Atxuritarren bizi kalitatea hobetzeko eta entidade eta administrazio publikoaren aurrean auzoa ordezkatzeko eta defendatzeko Auzo Elkartea), bertako oroimen historikoa eskuratzeko lan ildoari jarraiki, "ACHURI ZURI-BELTZAN" ekimen partehartzailea abiarazi du. Honen bidez Atxuri auzoko argazki zein ikusentzunezko irudien bilduma osatu nahi dugu eta erakusketa zabal bat disfrutatzea.

Bilbon 27 salda bero lehian

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Saldeari ardao zuririk bota behar jako ala ez? Betiko galderea, erantzuna igazko txapeldunak emon deusku Txakur kalean tabernea daukan Pedro Egiluzek hain zuzen be. Bilboko salda berorik onena zein dan jokoan dago. Alde Zaharreko merkatarien alkartekoek antolatutako txapelketan hilabete honetan tabernetako bezeroen botoak jaso dabez.

Blogetan! Euskal blogarien topaketa martxoaren 6an Euskararen Etxean

Blogetan! Euskal blogarien topaketa martxoaren 6an Euskararen Etxean

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea Martxoaren 6an, arratsaldeko 17etan, Bilboko Euskararen Etxean Blogetan! blog izarren bila lehiaketaren sari banaketa ekitaldia izango da. Sari banaketa baino lehen blogen inguruko jardunaldi bat ospatuko dugu: Blogetan! Euskal blogarien topaketa.

Ertzaintzak Erribera 13 etxe okupatua hustu du

  Jendartea  Alde Zaharra

Ertzaintzak Erribera 13 etxe okupatua hustu du

Goizeko 07:00ak aldera, Ertzainek Erriberako 13. zenbakian dagoen etxe okupatuaren husteari ekin diote. Gertaera salatzeko arratsaldeko 19:00etan manifestazioa abiatuko da Unamuno plazatik.