5382 / 5368 / 5315 /

Bertan behera geratu da Santutxuko etxe kaleratzea

  Jendartea  Santutxu Jende andana bildu da gaur goizean Santutxu kaleko 15. zenbakian, bertan egitekoa zen etxe kaleratzea ekiditeko. Helburua lortu dute eta etxetik botako zuten emakumeari denbora gehiago eman diote zorra ordaintzeko.
5254 / 5268 /

Urko Aristi TOKIKOMeko presidenteagaz berbetan

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Urko Aristi kazetariak hartu dau TOKIKOMen presidentearen kargua. Toki komunikabideen bateraguneak bigarren Batzar Nagusian aukeratu dau Aristi Mikel Irizarren lekukoa hartzeko. Hasi barri dogun urte honetan eta bi urteko ibilbidearen ostean, TOKIKOM egitasmoa sendotzeko erabagia hartu dabe bazkideek.

Ibilaldia eta Euskal Eskola Publikoaren Jaia egun berean

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Ibilaldia bagilaren batean ospatuko da, maiatzaren 25eko Europako hauteskundeakaz bat ez egiteko. Eta bagilaren batean Euskal Eskola Publikoaren jaia be izango da, Balmasedan. Ibilaldia Gernikan eta Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia Balmasedan. Ez da lehenengo aldia Ibilaldia egunez aldatzen dala Koldo Tellituk gogoratu deuskunez. Jai biak egun berean ospatzea bien kalterako izango dala esan deusku EHIGEtik Lourdes Imazek. EHIGEko ordezkariak esan deusku Ibilaldiko antolatzaileek eurei eskatu eutsiela eguna aldatzeko, baina eurak lehenagotik eukien bagilaren batekoa.

 

'Auzategian'en aurkezpena Santutxun

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea Joan den larunbatean, otsailak 22, 'Auzategian' ekimenaren aurkezpena burutu zen Santutxun. Karmelo Ikastolako lokal zaharrak jarduera kulturaletarako izan daitezela lortu nahi dute, eta Haur Hezkuntzakoak ziren Santa Martako lokalen aurrean ekitaldi sinbolikoa burutu zuten.
5080 /

Bilboko goi-bilera ekonomikoaren kontrako mobilizazioen gida

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Martxoaren 3an, Foro Global España 2014 gailurrean elkartuko dira munduko enpresa eta finantza erakunde nagusien ordezkariak. “Troikari eta bere lagunei” ongi etorria egiteko mobilizazio ugari antolatu dituzte eragile sozialek.

Atxuriko auzokideek kirol espazioaren aldeko eskaria kaleratu dute jai giroan

  Jendartea  Alde Zaharra Otsailaren 21ean jende andana batu zen Atxuriko Enkarnazio parkean, bertatik abiatuko zen manifestazioan parte hartzeko. Hitzorduaren bidez, auzoko eragile eta norbanakoek, parkean kirol espazioa eraikitzearen proiektuari erabateko babesa eman zioten.

Uriola Bilbon

  Jendartea  Bilbo Uriola, uholdea, bat bateko ur etorri handia omen da. Gaur iristen da Bilbora. Euskal hiztun gehien dituen munduko hiriburura. Munduko gehien ez balitz ez litzateke Bilbo. Uriolak baina iragankorrak izaten dira, indar handiz etorri eta poliki-poliki desagertzen dira. Ez nuke nahi izenak eta esanahiak bat egitea euskarazko hedabide berri honen historian. Hobe uriola baino gureagoa den euri-lanbro edo zirimiri ater gabe eta oro bustitzaile bat bihurtuko balitz munduko hiri euskalduneneko euskaldun guztiak blaituz.
4993 / 4721 /