30.000 ahatetxok egin dute igeri Bilboko uretan

  Jendartea  Abando - Indautxu

30.000 ahatetxok egin dute igeri Bilboko uretan

WOP Fundazioak sustatutako ekimenaren bidez bildutako irabaziak endekapenezko gaixotasun neurologikoak ikertzera bideratuko dituzte. Itsasadarra Itsas Museoko kaian askotariko ekintzak izan dira, Deustuko zubitik hasi eta Euskalduna zubian amaitu den lasterketa ospatzeko.

Politika migratorioak salatzeko 30 pertsonek egin dute salto Bilboko itsasadarrera

  Jendartea  Bilbo

Politika migratorioak salatzeko 30 pertsonek egin dute salto Bilboko itsasadarrera

“Indiferentziaren muga” irekitzeko performancea egin dute, muga fisikoaz aparte, muga mentalak eta diskurtso xenofoboak apurtzeko. Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat ekimen prestatu ditu Ongi Etorri Errefuxiatuak hurrengo egunetan.

Ehunka lagunek animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunen kontra egin dute

  Jendartea  Bilbo

Ehunka lagunek animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunen kontra egin dute

Asteburuan Piztiak konpartsak deitutako manifestazioan jende andana bildu da animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunak salatzeko. Ekitaldiaren amaieran Naxako geltokian abolizioa aldarrikatzen duen pankarta eskegi dute.

Unamuno plazako edukiontzi bat erre eta kutxazain bat apurtu dute asteburuan

  Jendartea  Alde Zaharra

Unamuno plazako edukiontzi bat erre eta kutxazain bat apurtu dute asteburuan

Larunbat iluntzean talde batek edukiontziak lurrera bota eta bati su eman zioten Unamuno plazan. Horretaz gain, Kutxabankeko kutxazain bati eraso egin zioten, kristalak apurtuz.

'Animaliak ez dira latorrizkoak' lelopean manifestaziora deitu du Piztiak konpartsak animalien defentsan

  Jendartea  Abando - Indautxu

'Animaliak ez dira latorrizkoak' lelopean manifestaziora deitu du Piztiak konpartsak animalien defentsan

Manifestazioa bihar egingo da eta animaliak erabitzen dituzten ikuskizunak salatzea du helburu. Konpartsak aurreko astelehenean ipini zuen martxan sentsibilizazio kanpaina Bilboko metroan eta internet bidezko sinadura bilketa hasi du animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunen abolizioa eskatzeko.

Bilboren 'erorketaren' 80. urteurrenean "mobilizatzera" deitu dituzte hiritarrak

  Jendartea  Bilbo

Atxuritik sartu ziren Bilbo hirira tropa nazionalak duela 80 urte. Horregatik hiru egunez luzatuko diren ekitaldietako lehena Atxurin izango da gaur 19:00etan, Santos Juanes plazan "Bilboren 'jausieraren' 80. urteurrenaren oroimenez". 

V. Estropatadak Bilboko itsasadarra mantu horiz estaliko du beste behin ere

  Jendartea  Abando - Indautxu

V. Estropatadak Bilboko itsasadarra mantu horiz estaliko du beste behin ere

WOP Fundazioak gaixotasun neurodegeneratiboak ikertzeko dirua biltzeko ahatetxoen lasterketa antolatuko du igandean. Goizetik Itsasadarra Itsas Museoko kaian askotariko ekintzak antolatu dituzte. Lehiaketa Deustuko zubitik hasi eta Euskalduna zubira arte luzatuko da.

"Rekuerdo onakaz" utziko du Juanitak Zamakona II taberna

  Jendartea  Alde Zaharra

"Rekuerdo onakaz" utziko du Juanitak Zamakona II taberna

Maria Muñoz kalean Muga izenari 33 urtetan eutsi dion tabernako ateak itxi zituen atzo gauean Juankar Bilbaok. Aurrerantzean jabe berriak izango ditu Mugak. Gaur Juanita Ormaetxek itxiko du Somerako Zamakona II taberna.  

Asteburuan bi emakumeri egindako sexu erasoa salatzeko elkarretaratzera deitu dute

  Jendartea  Otxarkoaga - Txurdinaga

Asteburuan bi emakumeri egindako sexu erasoa salatzeko elkarretaratzera deitu dute

Bi emakumek larunbat goizaldean sexu erasoak jasan izana salatu dute. Ertzaintzak lagun bat atxilotu du. Erasoa salatzeko elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute gaur Otxarkoaga auzoko Enbeita plazan 19:30ean.

Caritas Bizkaia: "Gizarte garapenerako politika eta apustu berriak behar ditugu"

  Jendartea  Bilbo

Caritas Bizkaia: "Gizarte garapenerako politika eta apustu berriak behar ditugu"

Caritas Bizkaiak 2016 urteko txostena aurkeztu du. Gizarte garapenerako ikuspegi berriak eta ekonomia solidarioaren aldeko apustuak beharrezkotzat jo ditu. Bizkaian 10.519 pertsona gizarte-bazterkeria egoeran daude eta arreta jaso duten familien erdiak adingabeak euren kargura dituzten emakumeak dira.

Bilboko baldosaren itxurako tarta hiriaren sorreraren 717. urteurrena ospatzeko

  Jendartea  Bilbo

Bilboko baldosaren itxurako tarta hiriaren sorreraren 717. urteurrena ospatzeko

Begoñako Andra Mari Ikastetxeko hogei ikaslek Bizkaiko Gozogileen Alkartasunak hiriaren 717. urteurrena ospatzeko landutako Bilbao Tarta dastatu ahal izan dute. Hiriaren Astea programaren barruan antolatu dute, hurrengo egunetan egingo diren beste hainbat ekintzekin batera.

G20ren "diktadurari" aurre egitera eta herrien erabakia defendatzera dei egin dute

  Jendartea  Bilbo

G20ren "diktadurari" aurre egitera eta herrien erabakia defendatzera dei egin dute

Hamburgon (Alemania) uztailaren 7 eta 8an egitekoa den G20ren gailurrean "herritarronak diren erabakiak gutxi batzuen interesak defendatzeko" hartuko dituztela salatu dute hainbat gizarte eragilek eta sindikatuk. G20ren "diktaduraren kontra esnatzeko", uztailean Euskal Herriko herrialde ezberdinetan antolatu dituzte mobilizazioetan parte hartzera dei egin dute.

Turismoaren atzean gazte prekarizatuak daudela salatu eta bizirik dagoen herria aldarrikatu du Ernaik

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Turismoaren atzean gazte prekarizatuak daudela salatu eta bizirik dagoen herria aldarrikatu du Ernaik

Bilboko Guggenheim museoan ekimen desobedientea egin dute, Euskal Herria "turisten postal bihurtzen dutela" salatzeko.

Bilbo, hiri garbia, segurua eta solidarioa, baina oraindik asko hobetzeko

  Jendartea  Bilbo

Bilbo, hiri garbia, segurua eta solidarioa, baina oraindik asko hobetzeko

Bilboko Udalak Gizakerren bidez uriari buruzko azterlana egin du. Datuen arabera herritarrek udal kudeaketari buruzko balorazio positiboa egin dute, EAJk eta PSE-EEk osatutako gobernu-taldearen agintaldiaren erdialdean. Nota onenak hiriaren garbitasunak, segurtasunak eta elkartasunak lortu ditu eta okerrenak langabeziak, trafikoak eta aparkalekuek. Zorrotza, San Frantzisko eta Otxarkoaga, hobetu beharreko auzoak izendatu dituzte hiritarrek. Juan Mari Aburto alkatea eta Aitziber Ibaibarriaga EH Bilduko eleduna izan dira Udalean balorazio positiboena lortu duten politikariak.

Gune degradatuen azterketa egin du Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak gure degradatuen txostena aurkeztu digu. Ertzetako auzoetan etxebizitzen egoera, irismena eta ekipamenduak aztertu dituzte. Gure degradatuen txostena Bilboko hirigintza planak kontutan hartzea nahi dute. Horretarako auzoz auzo dauden gabeziak aztertu eta proposamenak bildu dituzte txostenean. Gaurko saioan Karmelo eta Aitziberrek txostenaren berri eman digute.