Otsailaren 9an auzolanera hurbiltzeko deia luzatu du Deustuko Gazte Lokalak

  Jendartea  Deustualdea

Denbora darama Deustuko Gazte Lokalak datorren igandean aurrera eramango duen auzolana prestatzen. Goizeko 10:00etatik aurrera gune ezberdinetan banatu eta bertako sukaldea, txoridenda, argiak eta ortua konpontzeko deialdia luzatu dute. Goizeko lanaren ostean, denon artean bazkaldu eta falta diren konponketei ekingo diote. 

 

“Eman diodana baino askoz gehiago eman dit magiak”

  Jendartea  Deustualdea

“Eman diodana baino askoz gehiago eman dit magiak”

Hamabost urte zituela ikusi zuen magia saio bat telebistan lehen aldiz Asier Martinez Seoanek (Deustu, 1998). Zur eta lur geratu zen pantailaren aurrean eta segituan aititeren karta-sorta hartu eta praktikatzen hasi zen. Geroztik ez ditu kartak askatu eta ikasten eta trebatzen jarraitzen du etengabe.

Tripontziaren sariak banatu dituzte asteburuan Deustuko Udaltegian

  Jendartea  Deustualdea

Tripontziaren sariak banatu dituzte asteburuan Deustuko Udaltegian

Bilboko Jantzazaleak kultur taldeak 60.000 euroko sari nagusia irabazi du 08121 zenbakiarekin, baita zenbaki horren gainerako zazpi serieei dagozkien 2.000 euroak ere. 

Uribarrin egondako azken eraso sexista salatzeko kontzentrazioa deitu dute gaur arratsaldean

  Jendartea  Uribarri

Uribarrin egondako azken eraso sexista salatzeko kontzentrazioa deitu dute gaur arratsaldean

Joan den astean gazte batek Uribarri auzoan jasandako erasoa salatu dute Iraka Talde Feministak, Uribarri Auzolanean Elkarteak eta Aletu Elkarteak. Gaur, asteazkena, kontzentrazioa deitu dute arratsaldeko 19:00etan Uribarriko mekaniketan.  

Erribera Auzo Elkarteak Yolanda Gonzalez omenduko du bere erailketaren 40. urteurrenean

  Jendartea  Deustualdea

Erribera Auzo Elkarteak Yolanda Gonzalez omenduko du bere erailketaren 40. urteurrenean

Batallon Vasco Español talde paramilitar espainiarrak 1980. urteko otsailaren 1ean Yolanda Gonzalez deustuarra bahitu eta erail zuen Madrilen. Erailketaren 40. urteurrenean Deustuibarrako Auzo Elkarteak, Bekoerri Kultur Elkarteak eta Bizinahi Auzo guneak omenaldia antolatu dute urtarrilaren 31n, ostirala, Deustuko Erriberan.

Sexu eraso bat salatu dute Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Sexu eraso bat salatu dute Bilbon

Urtarrilaren 12an gertatu zen erasoa. Autodefentsa feministaz erantzuteko deia egin dute mobilizazioan.

La Cruz auzoan egondako eraso sexista salatzeko kontzentrazioa deitu dute bihar

  Jendartea  Alde Zaharra

La Cruz auzoan egondako eraso sexista salatzeko kontzentrazioa deitu dute bihar

Kalamiak Alde Zaharreko Gazte Talde Feministak kontzentrazio zaratatsua deitu du asteazkenean, Mallonako eskaileretan, arratsaldeko 19.00etan, joan den urtarrilaren 12an La Cruz auzoan, 18 urteko neska batek pairatutako erasoa salatzeko. 

74.000€ banatu ditu Tripontziak Deustun

  Jendartea  Deustualdea

74.000€ banatu ditu Tripontziak Deustun

Gaur goizeko 09:30ean egin da zozketa Beasainen eta zenbaki irabazlea Deustun saldu da, 08121 zenbakia, alegia. 60.000€ euroko sari nagusia zenbaki horren 'Lapurdi' serieak irabazi du. Gainera, zenbakiaren gainerako serieak dituztenek 2.000€ko sariak eramango dituzte. 

"Errealitate bidegabe bati ostikada"

  Jendartea  Bilbo

"Errealitate bidegabe bati ostikada"

Lapurtutako amatasunen trama gai duela, "Encontrarte" egia eta itxaropenaren aldeko artistak erakusketa inauguratuko dute bihar arratsaldeko 19:00etan Abandoko erakusketa aretoan (Elkano kalea 20). 

Neskato baten ustezko bortxatzailea epaituko dute Bilbon urtarrilaren 21ean

  Jendartea  Bilbo

Neskato baten ustezko bortxatzailea epaituko dute Bilbon urtarrilaren 21ean

Urtarrilaren 21ean goizeko 09:00etan Bizkaiko Probintzia Auzitegian neskato baten ustezko bortxatzailea epaituko dute.

Bilboko itsasadarrean gorpu bat topatu dute

  Jendartea  Bilbo

Bilboko itsasadarrean gorpu bat topatu dute

Bilboko Pio Baroja plaza parean gaur goizean garbiketa udal zerbitzuak gorpu bat aurkitu du Bilboko Itsasadarrean. Suhiltzaileak eta udaltzaingoa bertaratu dira.

Elkarretaratzea egin dute Bilboko Uribarri auzoan, auzokide batek pairatutako eraso matxista salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Elkarretaratzea egin dute Bilboko Uribarri auzoan, auzokide batek pairatutako eraso matxista salatzeko

Urtarrilaren 5ean gertatu zen erasoa, metroan. Hainbat auzotar batu dira astelehenean emakumeari babesa adierazi eta erasoa gaitzesteko.

Uribarriko metroan egondako erasoa salatzeko kotzentrazioa egingo dute urtarrilaren 13an

  Jendartea  Uribarri

Uribarriko metroan egondako erasoa salatzeko kotzentrazioa egingo dute urtarrilaren 13an

Joan den asteburuan egondako eraso sexista salatzeko Iraka Uribarriko Talde Feministak, Uribarri Auzonalean Batzorde feministak eta Aletu elkarteak kontzentrazioa deitu dute urtarrilaren 13an, astelehena, arratsaldeko 19:00etan Traukoko peatonalean.

Atxurin alaba hil zuen emakumeari kartzela iraunkor berrikusgarria ezarri diote

  Jendartea  Bilbo

Atxurin alaba hil zuen emakumeari kartzela iraunkor berrikusgarria ezarri diote

Bilboko Atxuri auzoan bederatzi urteko alaba hiltzeagatik auzipetutako emakumeari kartzera iraunkor berrikusgarria ezarri dio epaileak gaur. 

Kontzentrazioa gaur Deustun azken eraso sexista salatzeko

  Jendartea  Deustualdea

Kontzentrazioa gaur Deustun azken eraso sexista salatzeko

Abenduaren 23an, gaur, arratsaldeko 19:30ean Pare Deustuko Gazte Talde Feministak kontzentrazioa deitu du Done Petri plazan larunbatean gertatutako azken eraso matxista salatzeko.