Elkarretaratzea egin zuten atzo Vivotecniako animalien kontrako tratu txarrak salatzeko

  Jendartea  Bilbo

Elkarretaratzea egin zuten atzo Vivotecniako animalien kontrako tratu txarrak salatzeko

Cruelty Free Internationalek pertsona bat Vivotecnian infiltratu eta egindako ikerketaren bidez, laborategiak animaliei egindako tratu txar eta abusuak argitu zituen. Hori dela eta, kontzentrazioa deitu zuten atzo Bizkaiko talde animalista batzuetako kideek Arriaga Antzokian. Honen bidez, animaliek jasandako abusuak salatu, animaliak bertatik ateratzeko eskatu eta animaliekin egiten diren esperimentuak gaitzetsi nahi izan dituzte.

Uribarrin gertatutako azken eraso matxista salatzeko kontzentrazioa deitu dute gaur

  Jendartea  Uribarri

Uribarrin gertatutako azken eraso matxista salatzeko kontzentrazioa deitu dute gaur

Iraka talde feministak, Uribarri Auzolanean taldeak eta Aletuk elkarretaratze zaratatsua deitu dute gaur arratsaldeko 20:15ean Ricardo Arregi kalean, Eroski supermerkatuaren parean, auzoan gertatutako azken erasoa salatzeko. 

12 urte igaro dira Zuzeu jaio zenetik

  Jendartea  Bilbo

12 urte igaro dira Zuzeu jaio zenetik

2009ko apirilaren 14an sortu zen Zuzeu, eztabaida eta iritzia sustatzeko euskal hedabide digitala. Pasa den apirilaren 14an 12 urte egin zituen sorreratik. Urte guzti hauetan 22.000 argitalpenetik gora egin eta 11 milioi bisita izan dituzte. Gainera, parte hartzen duten elkarte eta erakunde, edo ezizenez iritzia ematen dutenez gain, Sinatuak zerrendan 476 Zuzeulari daudela azpimarratu dute.

Eroskik Errondoko Auzo Etxea hustu nahi du maiatzaren 5ean

  Jendartea  Bilbo

Eroskik Errondoko Auzo Etxea hustu nahi du maiatzaren 5ean

Maiatzaren 5ean Eroskik San Inazio auzoko Errondoko Auzo Etxea hustutzeko nahia salatu dute Auzo Etxeko kideek. Bertan dauden auzoko eta inguruko aisialdi, kirol eta kultur taldeak, talde feministak eta sindikatuak kalean uztearen kontra egin dute: “espazioa hustu nahi du, berriro hutsik egon dadin, inork erabili gabe”.

Supersur gehiagorik ez! manifestazioa deitu dute apirilaren 24ean

  Jendartea  Bilbo

Supersur gehiagorik ez! manifestazioa deitu dute apirilaren 24ean

Supersur zabalkuntzaren kontrako manifestazioa antolatu du Ampliación Supersur Ez dinamikak apirilaren 24ean Arriagan arratsaldeko 18:00etan. Gainera, apirilaren 17an, larunbata, “bizikletada” egingo dute hiritik zehar. Zorrotzatik abiatuko da 10:30etan, ondoren Jesusen Bihotzetik pasako da 11:00etan eta Errekaldetik 11:20ean, La Peñara iritsi arte.

Valentina eta Fito askatu! lelopean kontzentrazioa deitu du JARDUNek ostegunean

  Jendartea  Bilbo

Valentina eta Fito askatu! lelopean kontzentrazioa deitu du JARDUNek ostegunean

Elkarretaratzea antolatu du JARDUN Koordinadorak apirilaren 15erako, osteguna, Valentina eta Fitoren askatasuna aldarrikatzeko. 20:00etan izango da Etxebarrieta Anaien Enparantzan.

Beste bi pertsona atxilotu dituzte Kopako finalaren aurretiko istiluengatik

  Jendartea  Bilbo

Beste bi pertsona atxilotu dituzte Kopako finalaren aurretiko istiluengatik

Apirilaren 3an Athletic eta Realaren arteko finala jokatu baino ordu batzuk lehenago, futbol zaleak Poza kalean batu ziren "aglomerazioak eta istiluak" sortuz. Hori dela eta, lau pertsona atxilotu dituzte guztira, egun horretako gertaerak leporatuta.

Merkataritzako Bilbao Bonuen kanpaina jarriko da martxan gaur

  Jendartea  Bilbo

Merkataritzako Bilbao Bonuen kanpaina jarriko da martxan gaur

Bilbao Aurrera 2021 Planari dagokion Merkataritzako Bilbao Bonuen kanpaina martxan jarriko da gaur, hilak 13, hiriko kontsumo zuzena bultzatzeko helburuarekin. Establezimenduen atxikipena gaur hasiko da web plataforman eta bonuen erosketa eta trukaketa maiatzaren 5ean hasi eta 30ean amaituko da.

Bilbo, itxita gaurtik aurrera

  Jendartea  Bilbo

Bilbo, itxita gaurtik aurrera

Intzidentzia tasak asteburuan gora egin ostean, Bizkaiko hiriburuan itxiera perimetrala ezarri da gaurtik aurrera. Datuek hobera egin arte mugakide diren udalerrietara aire zabalean kirola egitera edota erosketak egitera soilik mugitu ahal izango gara bilbotarrok. 

Kalean bizi den jendearentzako irtenbideak eskatzen ditu Auzo Elkarteen Federazioak

  Jendartea  Bilbo

Kalean bizi den jendearentzako irtenbideak eskatzen ditu Auzo Elkarteen Federazioak

Atzo, apirilak 11, kalean bizi den jendearentzako ostatu-programa amaitu zen. Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak neurri hori hilabete batzuetan soilik jartzea salatu nahi du. Larrialdietarako ostatuak ekainera arte luzatuko diren arren, ekainetik aurrera jende horrentzako irtenbideak eskatzen dituzte.

400eko intzidentzia tasa igarota, Bilbo perimetralki itxiko da aste honetan

  Jendartea  Bilbo

400eko intzidentzia tasa igarota, Bilbo perimetralki itxiko da aste honetan

471,03ko intzidentzia tasarekin agertu da Bilbo gaur, Osakidetzak argitaratutako txosten epidemiologikoaren arabera. Hori dela eta, perimetralki itxiko diren udalerrien zerrendan sartuko da Bizkaiko hiriburua. 

Espekulazioaren kontrako manifestazioa deitu du AZETek larunbatean

  Jendartea  Bilbo

Espekulazioaren kontrako manifestazioa deitu du AZETek larunbatean

AZET Etxebizitza sindikatuak manifestazioa antolatu du etxebizitza ez da negozioa! lelopean. Apirilaren 17an batuko dira Santiago plazan 18:00etan.

Elkarretaratzea deitu dute gaur Alde Zaharrean gertatutako eraso matxista salatzeko

  Jendartea  Alde Zaharra

Elkarretaratzea deitu dute gaur Alde Zaharrean gertatutako eraso matxista salatzeko

Kalamiak Alde Zaharreko gazte talde feministak kontzentrazioa deitu du gaur, apirilak 12, auzoko neska batek jasandako eraso matxista salatzeko. 19:30ean Iturribideko eskaileren sarreran elkartzeko deia egin dute.

Ai, Deustu, nola aldatu zaren!

Ai, Deustu, nola aldatu zaren!

20 urte igaro dira jada PREST! aldizkaria lehen aldiz kaleratu zenetik. Herri aldizkaria, herritar askoren lanari eta babesari esker urtez urte zabaltzen eta handitzen joan dena; gu guztion aldizkaria. 2001eko martxoko lehen zenbaki horretatik asko aldatu da PREST!, baina ez bera bakarrik, gu guztiok eta gure ingurua ere goitik behera. Atal honetan Deustu hogei urte hauetan zelan aldatu den aztertu dugu, Gloria Diez Nuño arkitektoaren laguntzarekin. Ikus dezagun… Erreportaje honen bigarren atala irakurri nahi baduzu sakatu hemen

Ai, Deustu, nola aldatu zaren!

Ai, Deustu, nola aldatu zaren!

20 urte igaro dira jada PREST! aldizkaria lehen aldiz kaleratu zenetik. Herri aldizkaria, herritar askoren lanari eta babesari esker urtez urte zabaltzen eta handitzen joan dena; gu guztion aldizkaria. 2001eko martxoko lehen zenbaki horretatik asko aldatu da PREST!, baina ez bera bakarrik, gu guztiok eta gure ingurua ere goitik behera. Atal honetan Deustu hogei urte hauetan zelan aldatu den aztertu dugu, Galder Unzalu Etxabe antropologoaren laguntzarekin. Ikus dezagun.... Erreportaje honen beste atala irakurri nahi baduzu sakatu hemen