'II. Jugoslavia Eguna' ospatuko dute larunbatean Zirika! gunean

  Jendartea  Bilbo

'II. Jugoslavia Eguna' ospatuko dute larunbatean Zirika! gunean

Jugoslavia ohiko eta Balkanetako herri guztien ezagutza bultzatzea helburu du Drina Zubia Kultur Elkarteak, "errespetu eta elkartasuneko ikuspegia garatuz". Larunbatean, hilak 28, 'II. Jugoslavia Eguna' antolatu du elkarteak Bilbon.

"Herritar guztien konpromiso partekatua" eskatu dute "etxe gabeko pertsonarik egon ez dadin"

  Jendartea  Bilbo

"Herritar guztien konpromiso partekatua" eskatu dute "etxe gabeko pertsonarik egon ez dadin"

Beste Bi plataformak deituta lagun ugari elkartu dira Sendejako estalpean "denok etxea izatea" posible dela aldarrikatzeko. Horretarako azken bost urtetan landutako manifestua irakurri dute eta plazaratutako eskaerak "inoiz baino beharrezkoagok" direla azpimarratu dute. Gizarteari, komunikabideei eta administrazioei "konpromiso partekatua" eskatu diete "etxe gabeko pertsonarik egon ez dadin".

Hamar puntuko agenda aurkeztu dio Bilboko Koordinadora Feministak Udalari

  Jendartea  Bilbo

Milaka lagun batu ziren atzo, azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean, Bilboko kaleetan 'Indarkeria matxista 'inori/inoiz/inon EZ!' lelopean. Manifestazioa, ohiko ibilbidea aldatuta, Bilboko Udaletxean bukatu zen. Biolentzia matxistari aurre egiteko "baliabide eta ideia eraldatzaile" falta leporatu zien Bilboko Koordinadora Feministak Bilboko Udaleko ordezkariei.

Zarate jatetxea Michelin izarren zeruan

  Jendartea  Bilbo

Zarate jatetxea Michelin izarren zeruan

Poza lizentziatuaren kaleko Zarate jatetxeak Michelin gidak urtero banatzen dituen izarretako bat eskuratu du. Bilboko Aizian jatetxeak, berriz, iaz eskuratutako izarra galdu du. Guztira, Bilboko bost jatetxe dira 2016ko Michelin gidan agertuko direnak.

Adineko pertsonentzako osasun programetako 800 lagun bildu dira Gabonetako jaian

  Jendartea  Bilbo

Adineko pertsonentzako osasun programetako 800 lagun bildu dira Gabonetako jaian

Osasun eta Kontsumo Saileko 'Osasuna adineko pertsonentzat' programan parte hartzen duten 800 pertsona baino gehiago bildu dira gaur goizean Casillako pabiloian, Gabonetako jairako. 

Ikastetxetako borrokak batu eta kalera ateratzeko "ikasle greba" deitu dute gaur

  Jendartea  Bilbo

Bilboko Unibertsitateetako Ikasle Asanbladak (BUIA), Leioako Ikasle Mugimenduak (LIM) eta Bizkaiko Ikasle Abertzaleak gaur, azaroaren 26an, Bizkaia mailan deitu duten ikasle greban parte hartu eta ikasgelak husteko deia luzatu dute. Bilbon herrialde mailako mobilizazioa egingo dute "inposaketen aurrean gurea borrokatzen jarraitzeko bidean".

Indarkeria sexistaren aurkako kartelekin bete dituzte Alde Zaharreko hainbat komertzio

  Jendartea  Alde Zaharra

Bart, "Hau ez da gure bakea! Ekin autodefentsa feministari!" zioten kartelez jantzita agertu ziren Alde Zaharreko hainbat saltokitako erakusleiho. Ekintza honen bidez, zenbait markak indarkeria sexista "gauzatzen" dutela salatu zuten.

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Indarkeria matxistaren aurrean 'inori/inoiz/inon EZ!' aldarrikatzeko ekimen ugari gaur

  Jendartea  Bilbo

Indarkeria matxistaren aurrean 'inori/inoiz/inon EZ!' aldarrikatzeko ekimen ugari gaur

Bilboko Koordinadora Feministak hainbat ekimen antolatu ditu egunotan, azaroaren 25eko emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko mundu eguna dela-eta. Beste eragile batzuk ere bai protestarako bai hausnarketarako ekimenak antolatu dituzte eta auzoetan ere elkarretaratzeak egongo dira.

Azaroak 29, 10. Perretxiko Eguna Askabiden

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Azaroak 29, 10. Perretxiko Eguna Askabiden

Urtero legez perretxiko erakusketa-dastaketa ospatuko da hurrengo igandean Zorrotzan, Askabide kultur elkarteak antolatuta.

Bilboko Koordinadora Feminista: "Erakundeek indarkeria matxistari aurre egiteko baliabide eta ideia eraldatzailerik ez dute"

  Jendartea  Bilbo

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da biharkoa, azaroak 25. Urte "beltza" izan da 2015a, genero indarkeriari dagokionez. Batik bat, beltzak udatik aurrerako hilabeteak. Bai Estatu espainiarrean bai Euskal Herrian, eta Bilbo ez da salbuespena izan. Horregatik, 2015eko azaroaren 25ean, Bilboko Koordinadora Feministak egoeraren azterketa egiterakoan ezin du Bilbo hirira mugatu eta irakurketa isolatua egin.

Lanbidek genero indarkeria babesten duela salatu dute gizarte eragileek

  Jendartea  Bilbo

Lanbidek genero indarkeria babesten duela salatu dute gizarte eragileek

Azaroaren 25eko emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko mundu egunaren harira, Bizkaia plazan elkartu dira gizarte eragileetako kideak "eskubide sozialen defentsan" eta "Eusko Jaurlaritzak indarkeria matxistatik ez gaituela babesten" salatu asmoz.

"Denok gara Txetxu"

  Jendartea  Bilbo

"Denok gara Txetxu"

Hipotekak kaltetutako lagunen Bizkaiko elkarteak protestaldia burutu du Ledesma kalean SPDF enpresaren negoziatzeko borondate falta salatzeko eta Jose Luis Ugalde Txetxu babesteko.

Ekintza kultural zabala udal barrutietan 'Kultur Gabonak' programaren baitan

  Jendartea  Bilbo

Ekintza kultural zabala udal barrutietan 'Kultur Gabonak' programaren baitan

'Kultur Gabonak' ekimenaren egitaraua aste honetan abiatuko da, hiriko barruti guztietan ikus-entzule guztientzat antolatu diren 130 jarduera baino gehiagorekin. Programaren baitan, familia osoari zuzendutako ipuin kontalariak, magia, kalejirak, tailerrak eta jolasak egongo dira, besteak beste. 

Karmelo / Azaroak 14 (Auzoak Bizirik)

  Jendartea  Santutxu

Karmelo Ikastola zaharraren berreskurapenari hasiera eman zion egunaren 'after movie'-a.

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako auzotarren erronkak aztertuko dituzte 'urbanBAT' jaialdian

  Jendartea  Bilbo

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako auzotarren erronkak aztertuko dituzte 'urbanBAT' jaialdian

Bilboko urbanBAT jaialdiaren laugarren edizioak herritarren erronkei buruzko proposamenak bilduko dituen tailerra onduko du gaur, Bizkaia Aretoan, 16:00etatik 20:00etara. Erronka horiek Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako kolektiboek proposatutakoak izango dira. UrbanBat urbanismoari eta gizarte-berrikuntzari buruzko jaialdi kulturala da.