Tranbia eta zabor-kamio baten arteko talkak eragin dituen zaurituek senda-agiria jaso dute

  Jendartea  Bilbo

Tranbia eta zabor-kamio baten arteko talkak eragin dituen zaurituek senda-agiria jaso dute

Goizeko 11:05 zirenean, tranbiak zabor-kamio baten aurka jo du Sabino Arana etorbidean. Zortzi lagun zauritu dira eta horietatik hiru Basurtuko ospitalera eraman dituzte. Hasiera batean larri zeudela pentsatzen bazen ere, zauri arinak dituztela baieztatu da gero. Arratsaldean jaso dute senda-agiria.

Gauza txundigarriak egiten dituen jendea toki berean eta egun berean

  Jendartea  Deustualdea

Gauza txundigarriak egiten dituen jendea toki berean eta egun berean

Artiach gaileta lantegi zaharrean, Deustuko erriberan, azaroaren 20tik 22ra, 200 jarduera baino gehiago antolatu dituzte hirugarren 'Maker Faire Bio' azokan. Bertan nork bere asmakizunak erakutsiko ditu "inor ez dadin erreboluzio honetatik kanpo geratu".

2016ko Badmintoneko Munduko Txapelketarako "atzera kontaketa"

  Jendartea  Bilbo

2016ko Badmintoneko Munduko Txapelketarako "atzera kontaketa"

2016ko Badmintoneko Munduko Junior Txapelketa Bilbon ospatzeko atzerako kontaketa hasi da dagoeneko. Espainiako Badmintoneko Federazioaren eta Udalaren arteko lankidetza markoa Gobernu Batzordean onartu zuen atzo hiriko udalak.

Denboraren bankua gaurtik martxan egongo da Zorrotzan

  Jendartea  Zorrotza

Denboraren bankua gaurtik martxan egongo da Zorrotzan

Gure Lurra elkarteak 8. barruti mailan funtzionatuko duen denboraren bankua aurkeztuko du gaur, hilak 19, Zorrotzako Udaltegian, 19:00etan.

Marijaia, konpartsak, Junkera eta Bizkaiko Elikagaien Bankua bat eginda

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Marijaia, konpartsak, Junkera eta Bizkaiko Elikagaien Bankua bat eginda

Bere 20. urteurrenean Bizkaiko Elikagaien Bankuari laguntzeko kontzertua eskaini zuen atzo iluntzean Kepa Junkerak Campos antzokian. Marijaiaren abestiarekin irten ziren konpartsakideak eszenatokira.

Elikagaien Bankuari laguntzeko kontzertua eskainiko du Kepa Junkerak

  Jendartea  Bilbo

Elikagaien Bankuari laguntzeko kontzertua eskainiko du Kepa Junkerak

Sorginak taldearekin eta beste lagun batzurekin batera, Elikagaien Bizkaiko Bankuaren alde kontzertu solidarioa emango du Kepa Junkera trikitilariak gaur, hilak 17, Campos Eliseos Antzokian.

Elkarlanean ospatuko dute larunbatean Alde Zaharreko XX. Haur eta Gazte Jardunaldia

  Jendartea  Alde Zaharra

Elkarlanean ospatuko dute larunbatean Alde Zaharreko XX. Haur eta Gazte Jardunaldia

Jadanik 20 urte dira jardunaldi hau ospatzen dela. Umeak Kalean elkartea da jardunaldi hauen bultzatzaile nagusia. Elkarte hori adingabeen eta gazteen aisiaz eta denbora libreaz arduratzen da. Indarrak, ekimenak eta ilusioak batuz, egun honetan haur eta gazteak protagonistak izatea du helburutzat ekimenak.

Gabongune, Gabonkide eta Zeu Moldatu! aisialdi programetan izena emateko epea zabalik dago

  Jendartea  Bilbo

Gabongune, Gabonkide eta Zeu Moldatu! aisialdi programetan izena emateko epea zabalik dago

Abenduaren 28tik 31ra garatuko diren Gabongune, Gabonkide eta Zeu Moldatu! gabonetako aisialdi programetan izena emateko epea zabaldu du Udalak. Izen-ematea azaroaren 19ra arte egin ahal izango da eta interesatuek www.bilbao.net web orrialdean, 010/944010010 telefono zenbakian edo Bilbao Click bulego elektronikoetan egin dezakete plaza eskaera.

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako udal bulegoak baliabide eta zerbitzu gida eguneratu du

  Jendartea  Alde Zaharra

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako udal bulegoak baliabide eta zerbitzu gida eguneratu du

Gida 2013an editatu zen eta bai bilbao-lavieja.com, nahiz bilbao.net webguneetan kontsultatzeko eta jaisteko aukera dago. Agiri bakarrean auzo horietan dauden baliabide, zerbitzu eta ekipamendu guztiak biltzen ditu. 

Bi urte hutsik daraman Karmelo Ikastola zaharrari bizia eman diote

  Jendartea  Santutxu
Duela 50 urte auzotarrek eraikia izan zen Karmelo Ikastola, auzoarentzat eta auzolanean. Joan den larunbatean, "ideia eta espazio hori berreskuratzeko asmoz", Karmelo Ikastolako eraikin zaharreko patioan hainbat ekimen antolatu zituen Krml bizirik plataformak. Auzoan eta Bilbon dagoen "espazio faltari aurre egitea" eta auzolanean eta auzotarrontzat eraikia izan den "espazioa berreskuratzea" da plataforma honen helburua.

Udaletxera egindako martxaren bidez Miribillako ikastetxeko jolastokiaren eraberritzea exijitu dute

  Jendartea  Bilbo

Udaletxera egindako martxaren bidez Miribillako ikastetxeko jolastokiaren eraberritzea exijitu dute

Guraso talde batek, Miribillako ikastetxetik udaletxera martxa bat antolatu zuen ostiralean, azaroak 13, ikastetxeko jolastokiaren egoera "penagarria" salatu eta Udalari, horren eraberritzea ahalik eta arinen gauzatzea eskatzeko.

'Klima-aldaketak Euskadin eragindako mito eta errealitateak' aztergai bihar Bidebarrietan

  Jendartea  Alde Zaharra

'Klima-aldaketak Euskadin eragindako mito eta errealitateak' aztergai bihar Bidebarrietan

Bilboko Bidebarrieta liburutegiak (Bidebarrieta kalea, 4) bihar, asteartea, klima-aldaketak Euskal Autonomi Erkidegoan eragindako mito eta errealitateen inguruko hitzaldia hartuko du. 

Espazio autokudeatu eta proiektu hezitzaileetatik ikasiz

  Jendartea  Santutxu

Espazio autokudeatu eta proiektu hezitzaileetatik ikasiz

Santutxu auzoaren bihotza taupaka jarri nahi du lagun talde batek eta horretarako larunbatean, hilak 14, parte hartzera deitu ditu auzotarrak. "Inongo konplexurik gabe parte hartzera, gozatzera eta ekarpenak egitera". Egitaraua ere eman dute ezagutzera. 

Baliabide gutxiko adinekoek doako aholkularitza juridikoa jaso ahal izango dute

  Jendartea  Bilbo

Baliabide gutxiko adinekoek doako aholkularitza juridikoa jaso ahal izango dute

Abokatu bat ordaintzeko baliabide ekonomiko gutxi daukaten adineko bilbotarrek doako aholkularitza juridikoa jaso ahal izango dute gaur Bilboko Udalak eta Bizkaiko Abokatuen Bazkunak sinatu duten hitzarmenari esker. Zerbitzu oinarrizkoa eta orientatzailea izango da. Besteak beste, herentziak, pentsioak, bisiten erregimenak edo ezgaitzeei buruz kontsultak egiteko aukera emango die adinekoei. Hitzarmen hau "esperimentala da". 2015eko ekitaldia bukatu arteko balioa du.

1,1 milioi euro utzi ditu Bilbon ONCEren/11/11ren zozketak

  Jendartea  Bilbo

1,1 milioi euro utzi ditu Bilbon ONCEren/11/11ren zozketak

Jesus Angel Perez Alonso ONCEko saltzaileak Bilboko El Corte Inglesen saltzen ditu ONCEko zozketako boletoak eta bere eskutik heldu da 11/11ko ilusioa bertara. 1,1 milioi euroko saria, hain zuzen ere.