1,1 milioi euro utzi ditu Bilbon ONCEren/11/11ren zozketak

  Jendartea  Bilbo

1,1 milioi euro utzi ditu Bilbon ONCEren/11/11ren zozketak

Jesus Angel Perez Alonso ONCEko saltzaileak Bilboko El Corte Inglesen saltzen ditu ONCEko zozketako boletoak eta bere eskutik heldu da 11/11ko ilusioa bertara. 1,1 milioi euroko saria, hain zuzen ere.

Emakumeen aurkako indarkeria identifikatzeko eta eraldatzeko elkartuko dira auzoetako elkartekideak

  Jendartea  Bilbo

Emakumeen aurkako indarkeria identifikatzeko eta eraldatzeko elkartuko dira auzoetako elkartekideak

Bilboko zortzi barrutietan lanean diharduten zenbait gizarte eragiletako ordezkariek world kafe saio batean parte hartuko dute gaur arratsaldean, 'Andre eta jabe 2015' ekimenaren baitan. Genero arteko desberdintasunak eta emakumeen aurkako indarkeria motak izango dituzte hizpide. Partaideen ekarpen eta ondorioei forma artistikoa emango diete EHUko Arte Ederretako eta Gizarte eta Komunikazioa Zientzien Fakultateko ikasleek eta kaleko ekintza batean jendarteratuko dituzte azaroaren 21ean. 

Minbizaren aurkako borroka elikaduratik has daiteke

  Jendartea  Bilbo

Minbizaren aurkako borroka elikaduratik has daiteke

San Martin egunean, txerria hil eta txerrikia jateko egunean, Arkaitz Carracedo CIC bioGUNE Ikerbasqueko ikertzaileak 'Minbiziaren aurkako borroka: elikaduraren garrantzia' izeneko hitzaldi eskainiko du Azkuna Zentroan, Zientziateka egitasmoaren baitan. 

Irala auzoaren berreskurapenaren hasiera

  Jendartea  Bilbo

Irala auzoaren berreskurapenaren hasiera

Bilboko Udalak gaur hasiko ditu Iralatik igarotzen den FEVEren lur azpiratzeagatik okupatutako espazioa berreskuratzeko lanak. Honela, Bilboko Udalak, iragan asteazkenean egindako Bilbao Ria 2000ren Kontseiluaren baitan bakarka hartutako konpromisoa aktibatzen du. Helburua, Iralako auzotarrek apurka-apurka normaltasuna berreskuratzea eta auzoko segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzea da. 

Deustun egindako probaren ostean, Udalak beste zazpi auzotara zabalduko du edukiontzi marroia

  Jendartea  Bilbo

Deustun egindako probaren ostean, Udalak beste zazpi auzotara zabalduko du edukiontzi marroia

Udala hondakin organikoak biltzeko edukiontzi marroia hainbat auzotara zabalduko du, Deustun izandako arrakastaren ostean. Orain, Arangoiti, San Inazio, Elorrieta, Ibarrekolanda, Matiko, Loruri eta Castañoseko auzokoek edukiontzi marroiak izango dituzte eta ekimena laster zabalduko da Bilbo osora, Bizkaiko Foru Aldundiak, edukiontziak eskuratzeko emango duen dirulaguntza bati esker.

Buesaren alaba, Zabalaren arreba eta CIE Automotiveko presidentea sarituko ditu Begoñazpi Ikastolak

  Jendartea  Otxarkoaga - Txurdinaga

Buesaren alaba, Zabalaren arreba eta CIE Automotiveko presidentea sarituko ditu Begoñazpi Ikastolak

Ikasleentzat ahalegin eta hobetzearen eredu izan nahi dute Begoñazpi Ikastolak urtero banatzen dituen Gazte Role Model sariek. Lana eta solidaritatea saritzea, hain zuzen ere. Aurtengoan, ikastolan hitzaldia eman duten Sara Buesa eta Pili Zabalari aitortza egitea erabaki dute "barkamen eta adiskidetzearen erakusgarri izateaz gain, zintzotasun froga ere eman dutelako”.

Kafe Antzokiaren harribitxiak: Madres de Plaza de Mayo

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

1997ko maiatzaren 30ean, Madres de Plaza de Mayo elkartearekiko elkartasun jaialdia izan genuen Kafe Antzokian. Bertan euskal eta argentinar artistek hartu zuten parte, besteak beste, Amaia Zubiria, Maialen Lujanbio, Munarri abesbatza, Andres Calamaro eta Claudio Gabis izan ziren bertan.

Ekitaldiaren une batean, elkartearen lehendakari Hebe de Bonafiniren txanda heldu zen, eta orduan, seguraski gurean urteotan izan den hitz sorta indartsuen eta dardarazleena utzi zigun Hebek. Hasieratik bukaerara inarrosi egiten duten 14 minutu sendo eta gogoangarri dira gau hartakoak, gaur estreinakoz ...

Merezitako errekonozimenduak

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

25. urteurrenean Bizkaia Irratiak berarentzako garrantzitsuak diran bost laguni errekonozimenduak egin deutsez: Juan Mari Iraolagoitia lehenengo zuzendariari; "Kristau gaur eta hemen" saio beteranoaren egileak diran Aita Martzel Andrinua eta Mila Egiguren-i; Ander Manterola irratiaren suspertzaile eta laguntzaile finari eta Pantxike Mendiola entzuleari, entzule guztien izenean.

Euskal makilak jaso zituen Zornotzako Boroa jatetxen egindako bazkarian, makila horreekin aitortuz eurei errespetua, esker ona eta estimua. 

Bazkarian alkartu ziran irratiko beharginak, behargin ohiak, Bilboko Gotzaitegiko arduradunak eta Elizbarrutiko erakundeetako ordezkariak, On Mario ...

Prezinebiren programazioak emango dio hasiera gaur Zinebiren 57. edizioari

  Jendartea  Bilbo

Prezinebiren programazioak emango dio hasiera gaur Zinebiren 57. edizioari

Prezinebi gaur abiatuko da, azaroak 6, Euskal Herriko Gidoilarien Elkartearen laguntzaz, Automata (2014) lanaren gidoiaren arduradunekin, Javier Sanchez Donate eta Igor Legarreta idazle gazteekin, antolatutako saioaren bitartez.

Amorrua, nekea eta salaketa irmoa azaldu dute Uribarrin azken eraso matxista dela eta

  Jendartea  Uribarri

Amorrua, nekea eta salaketa irmoa azaldu dute Uribarrin azken eraso matxista dela eta

Jendetsua izan zen atzo iluntzean Uribarriko kaleak zehakartu zituen manifestazioa. Udaltzaingoaren arabera, 250 lagunek parte hartu zuten. Joan den asteartean labanaz sastatua izan zen auzotarrari elkartasuna adierazi zioten eta erasotzaileari "amorrua, nekea eta haserrea". Epe laburrean gertatzen den auzoko emakume baten aurkako bigarren erasoaren aurrean "kalean jarraituko dugu erasotzaileak gure auzotik bota arte" adierazi zuten manifestariek.

Erakundeen eta gizartearen inplikazioa eskatu du Udalak genero arteko desberdintasunak murrizteko

  Jendartea  Bilbo

Erakundeen eta gizartearen inplikazioa eskatu du Udalak genero arteko desberdintasunak murrizteko

Andre ta Jabe 2014' programatik ateratako ondorioak aurkeztu zituen atzo Udalak. Hain zuen ere, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko desberdintasunak murrizteko hirugarren sektoreko erakundeen eta administrazioaren arteko jardun bateratua beharrezkoa dela azaldu eta erakundeen eta gizartearen inplikazio handiagoa proposatu du Udalak. 

Bilbok magia gala handia jasoko du gaur Azkuna Zentroan

  Jendartea  Bilbo

Bilbok magia gala handia jasoko du gaur Azkuna Zentroan

Galak Bartzelonako hiru ilusionista handi izango ditu, Serjo –estatu mailan sari gehien jaso duen magoetako bat– eta Brando y Silvana. Mago profesionalei edo erdi-profesionalei zuzendutako workshop-ak Harrobia Eskenan emango dira, eta galan parte hartuko duten artistek landuko dituzte.  

Soietxeko kuartel militarraren aurkako XVI. martxa egingo dute azaroaren 7an

  Jendartea  Bilbo

Bizkaiko zenbait taldek, tartean Butroi Bizirik Trantsizioan, Ekologistak Martxan, Kakitzat eta Bilboko Talde Antimilitaristak (KEM-MOC), deialdi berezi bat egin dute, datorren larunbatean, azaroak 7, Mungiako Soietxeko kuartel militarraren aurkako martxan parte hartzera animatuz. Aurten hogeitaseigarren aldia da protestaldi hori egiten dena.

Manifestazioa egingo dute gaur Uribarrin astearteko eraso matxista salatzeko

  Jendartea  Uribarri

Manifestazioa egingo dute gaur Uribarrin astearteko eraso matxista salatzeko

Astearte goizaldean izan zen erasoa Uribarrin; aste honetan Bilbon jazotako bigarren eraso matxista. 75 urteko gizon batek 67 urteko emaztea labanaz sastatu zuen. Bihar, azaroak 5, 19:00etan, manifestazioa deitu du Uribarri Auzolaneanek, auzoko taldeen koordinakundeak. Martxa Kristo kaleko arrapala mekanikoetatik abiatuko da.

"Bihozkada bat dugu...auzoa(k) bizirik!"

  Jendartea  Santutxu

"Bihozkada bat dugu...auzoa(k) bizirik!"

Etxez betetako bihotza erakusten duten kartelez josi dute Santutxu. Auzoaren bihotza taupaka jarri nahi duen lagun talde baten ekimena da. Azaroaren 14n parte hartzera deitu dituzte santutxutarrak.