Agenda 21ean parte hartu duten ikastetxeek proposamenak aurkeztuko dizkiote Udalari

  Jendartea  Bilbo

Agenda 21ean parte hartu duten ikastetxeek proposamenak aurkeztuko dizkiote Udalari

Ingurumenaren Munduko Eguna bihar, ekainaren 5ean, ospatuko da eta, hori oinarri hartuta, Bilboko Udalak gaurko antolatu du Eskola Agenda 21eko osoko bilkura. 6 eta 18 urte bitarteko 100 ikasle baino gehiago izango dira gaur Bilboko Udalaren Osoko Bilkuren Aretoan, ingurumenaren arloko Eskola Agenda 21 hezkuntza-programan parte hartze duten 27.000 ikasle baino gehiagoren izenean eta irakasleekin batera. Bertan erakutsiko diete udal ordezkariei ikasturtean egindako lana eta ingurumenaren arloan udalerria hobetzeko dauzkaten proposamenen berri emango diete.

Parte-hartze handia 'Zahartze Osasungarria' programaren ikasturte amaierako jaian

  Jendartea  Alde Zaharra

Parte-hartze handia 'Zahartze Osasungarria' programaren ikasturte amaierako jaian

Areatzako Tinglatuetan egin da gaur goizean 'Zahartze Osasungarria' izeneko programaren ikasturte-amaierako jaia, Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Sailak antolatuta. Ekitaldi horretan 800 lagunek baino gehiagok parte hartu dute.

'Fake Orgasm' filmaren proiekzioa eskainiko du PAREk Gazte Lokalean

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

PARE Deustuko Talde Feministak 'Zinemaldia 2015' antolatu du. Egitasmoaren baitako lehen filma maiatzaren 21ean proiektatu zuten, 80 egun, eta gaur, ekainak 4, izango da bigarren emanaldia Fake Orgasm lanarekin.

Badator Pintxo Txapelketa 2015 sariketaren XVII. edizioa

  Jendartea  Bilbo

Badator Pintxo Txapelketa 2015 sariketaren XVII. edizioa

Guztira 59 establezimenduk hartuko dute parte Pintxo Txapelketa 2015 sariketaren XVII. edizioan (45 establezimendu Bilbon daude, eta 14 Bizkaiko beste herri batzuetan), eta 103 proposamen gastronomiko aurkeztuko dituzte. Bihartik igandera dastatu ahalko dira pintxoak 1,50 euro ordainduta, eta ekainaren 11tik 14ra lehiaketaren bigarren fasea jokatuko da.

Udako Eskola Irekiek herritarren bizikidetzari bultzada emango diote Iralabarri eta Ametzolan

  Jendartea  Bilbo

Udako Eskola Irekiek herritarren bizikidetzari bultzada emango diote Iralabarri eta Ametzolan

Iralako eta Ametzolako agente komunitarioek bat egingo dute berriz ere herritarren bizikidetza sustatzeko, Udako Eskola Irekien bidez. Ekimena Kultura arteko Esku-hartze Komunitarioaren Prozesuaren (ICI) barruan dago.

Women In Black: Indarkeria matxista ikusarazteko performancea

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Women In Black: Indarkeria matxista ikusarazteko performancea

Beltzez jantzitako emakumeek hartu zuten maiatzaren 26an Bilboko Gran Via, gorputz hilak irudikatuz. El Corte Ingleseko kutsu modernoa apurtu eta metrotik atera berri zirenen arreta deitzeko balio izan zuen behinik behin. Helburua: Indarkeria matxista ikusaraztea eta salatzea. Atzean, Women In Black mugimendua.

Galiziako jardunaldiak gaur eta bihar Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Galiziako jardunaldiak gaur eta bihar Bilbon

Aste honetan ere inguruko herrien borrokak ezagutzeko aukera dugu Bilbon. Gaur, maiatzaren 29an eta bihar, 30ean, ostirala eta larunbata, Galizako hizkuntza, errepresioa, emigrazioa.... aztertzeaz gain, kultura galegoa ezagutzeko aukera ere egongo da, ipuin kontalari eta artista ezberdinen eskutik.

Azken egunak Aste Nagusiko 'Bertako Metal, Pop Rock' erakusketan parte hartu ahal izateko

  Jendartea  Bilbo

Azken egunak Aste Nagusiko 'Bertako Metal, Pop Rock' erakusketan parte hartu ahal izateko

Maiatzaren 31an, igandea, amaituko da Aste Nagusiko 'Bertako Metal, Pop Rock' erakusketan parte hartzeko epea. Parte hartu nahi duten taldeek izen ematea online egin behar dute gutxienez jatorrizko lau abesti erantsita.

Gazteguneek ikasturte amaieran jarduera irekiak izango dituzten zenbait barrutitan

  Jendartea  Bilbo

Gazteguneek ikasturte amaieran jarduera irekiak izango dituzten zenbait barrutitan

Maiatzean eta ekainean Bilboko gazteguneek jardueren eskaintza zabala osatuko dute, hiriko barruti batzuetan jarduera irekiak eginez. Hain zuzen, Santutxun eta Uribarrin, maiatzaren 29an; Otxarkoagan, ekainaren 10ean; eta Zorrotzan, maiatzaren 26tik ekainaren 5era arte, izango dira jarduera ireki horiek. 

'Gernika' filmaren grabaketak egun osoan eragozpen ugari eragingo ditu Areatza inguruan

  Jendartea  Bilbo

'Gernika' filmaren grabaketak egun osoan eragozpen ugari eragingo ditu Areatza inguruan

Koldo Serrak zuzentzen duen 'Gernika' filmeko lantaldeak filmaketa lanak egingo ditu Arriaga antzokian, Areatzako zubian eta Concordia geltokian gaur, maiatzak 27. Tranbia ohiko ordutegiarekin ibiliko da Pio Baroja eta La Casilla geltokien artean, baina ez du zerbitzurik izango Atxuri eta Nafarroa kaleko geltokien artean.

Bilbobuseko autobusak kopako finalerako apaindu dituzte

  Jendartea  Bilbo

Bilbobuseko autobusak kopako finalerako apaindu dituzte

Maiatzaren 31ra arte, igandea, Bilbobus zerbitzuko 24 autobus Bilbao Arteko sei artistak 'Athletic gu gara' goiburupean egindako diseinuekin ibiliko dira hirian zehar. 

Eraso homofoboa salatu du bikote batek Deustualdean

  Jendartea  Deustualdea

Eraso homofoboa salatu du bikote batek Deustualdean

Lesbiana bikote baten autoan zakil handi ezberdinak margotu dituzte ibilgailua bikotea bizi den etxe inguruan aparkatuta zegoela. Erasoa "ez dela kasualitatea" gaitzetsi dute eta salaketa publikoa egitea erabaki dute. Ertzaintzak 'gorroto delitutzat' hartu du ekintza. 

Nepaldarrei laguntzeko aukerak Bilbon

  Jendartea  Bilbo

Nepaldarrei laguntzeko aukerak Bilbon

Nepalgo Kontsulatuak eta NRNA-A elkarteak zein 'Bilbao con' herritar plataformak hainbat bide zabaldu dituzte Nepalgo herritarrei laguntzeko.

Asteburuan Afrikako Eguna ospatuko dute San Frantziskon

  Jendartea  Alde Zaharra

Asteburuan Afrikako Eguna ospatuko dute San Frantziskon

Mugimendu Panafrikarrak antolatuta, Afrikaren Eguna ospatuko dute igandean eta astelehenean, maiatzaren 24an eta 25ean, San Frantziskon, Fleming plazan, hain zuzen ere. 

Roque Dalton El Salvadorreko poeta eta iraultzailea gogoan

  Jendartea  Bilbo

Roque Dalton El Salvadorreko poeta eta iraultzailea gogoan

Bere heriotzaren 40. urteurrenean, Roque Dalton, ¡Fusilemos la noche! dokumentala aurkeztuko du Tina Leisch zuzendariak Euskal Herrian. Gaur arratsaldean izango da filma ikusteko aukera Hika Ateneoan.