Logikaren pisua

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak Unicajak ez zion aukerarik eman Bilbao Basketi atzoko partiduan (109-74). Salbuespenak salbuespen, gauzak logikari jarraituz gertatzen dira. Atzo Malagan horrela gertatu zen, sailkapeneko laugarrenak hamabigarrenari irabazi zion, 109-74, jipoi galanta.

Lezama maite

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Lezama  maite

Atzo Champions Leagueko final laurdenetako azken kanporaketak jokatuta, final erdietarako lau talde sailkatu dira, Chelsea, Bayern Munich, Real Madrid eta Atletico Madrid. Bidean geratu dira Manchester United, Barcelona, Paris Saint Germain edo Borussia Dortmund bezalako taldeak.

Bilbok hartuko du Jai Alai World Tour Pro-Am zesta punta txapelketaren final handia

  Kirolak  Bilbo

Bilbok hartuko du Jai Alai World Tour Pro-Am zesta punta txapelketaren final handia

Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak sustatzen dute ekimena, beste eragile batzuekin batera, kirol diziplina hori ikusgarriago egiteko asmoz.

Herri Kirolak plazatik haratago

  Kirolak

Humberto Bilbaoren argazkiak ikusgai ditugu BERTON aldizkariko 174. zenbakiko Irudi Albumean. Gustuko ditu herri kirolak eta beste era batera erretratatuta erakutsi ditu BERTON aldizkarian eta orain, Uriolan.

»» Ikusi argazki guztiak (12)

"Bilbo 2020? mobilizatu edo irentsi"

  Kirolak

"Bilbo 2020? mobilizatu edo irentsi"

2020ko Eurokopa kontinente zaharreko hamahiru herrialde ezberdinetan kokatutako hamahiru hiritan jokatuko da. Futbol federazio espaniarrak, jakina denez, Madrilgo La Peineta eta Bilboko San Mames Barria aurkeztu ditu hautagai bezela.

Athleticek Levanteren kontra jokatuko du gaur gauean

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak Athleticek Levanteren kontra jokatuko du gaur gauean. Cuatro telebistak emango du partidua zuzenean, gaueko 22:00etan, eta Estrada Fernandez jauna izango da epailea gaurkoan.

Kopako finalera heltzeagatik gorazarre Bidaideak Bilbao BSR taldeari

  Kirolak  Bilbo

Kopako finalera heltzeagatik gorazarre Bidaideak Bilbao BSR taldeari

Malagan asteburu honetan jokatuko duen saskibaloi Kopako finalerako sailkapena dela eta, Bilboko alkate Ibon Aresok eta Kirol Saileko zinegotzi Sabin Anuzitak Bidaideak Bilbao BSR taldeko ordezkariak hartuko dituzte gaur udaletxeko arabiar aretoan.

Ingeniariek desafioa bota diete Deustukoei

  Kirolak

Ingeniariek desafioa bota diete Deustukoei

Iazko estropako galtzaile gisa, Deustuko unibertsitateko ikasle Erik Expositok luzatu du gaur desafioa eta Ingeniaritza Goi Eskolako Iñigo Martinez de Alegria irakasleak onartu du lehenengoak lurrera botatako arrauna altxatzean.

Pabiloi berriak ordezkatuko du hockey pista zaharra

  Kirolak  Santutxu Santutxuko Hockey Taldeak agur egin dio 60 bat urtez bere etxe izan den Etxebarria etxaldeko pista zaharrari. Oroitzapen ugari ez ezik hockey partiduak ere izan dira asteburuan antolatutako ekitaldien baitan.

Gorka Arrindaren adierazpenak

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak Bilbao Basketeko kontseilariak adierazpen ofiziala plazaratu du taldeko web gunean.

Athletic Txapeldunen Ligarako bidean

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Athletic Txapeldunen Ligarako bidean

Athleticek Europan jokatzeko txartel erdia eskuan du, nahiz eta asko gelditzen den liga amaitzeko. Azken partiduetako joera onak, zaleak animatu eta amesteko prest utzi ditu. Jokatzeke dauden partiduak nahiko zailak izango dira, hala ere, taldearekiko konfiantza totala da San Mameseko harmailetan. Bilbo osoa irrikaz dago zelai berria, osoturik, Europako lehiaketa batean estreinatzeko.

Bilbao Basket egoera larrian

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Bilbao Basket egoera larrian

Greba egitea erabaki dute jokalari eta langileek.

Maiatzaren 24an izango da Bilboko Triatloiaren IV. edizioa

  Kirolak  Bilbo

Maiatzaren 24an izango da Bilboko Triatloiaren IV. edizioa

Ibilbide gogorra izango du aurten ere Bilboko triatloiak, aurreko urteko berdina hain zuzen ere, gaur jakitera eman dutenez. Dagoeneko 500 lagunek eman dute izena triatleten artean errotuta dagoen proba honetarako. Aurreko urteko arrakastari erreparatuz, bigarren urtez, Bilbao Training Week egitasmoa prestatu dute apirilaren 7tik 12ra.

Athleticen gaineko lehenengo euskarazko albistea 1902koa da

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Athleticen gaineko lehenengo euskarazko albistea 1902koa da

Etsai zuzenaren aurkako partida du gaur iluntzean Athleticek El Madrigalen. Norgehiagokaren aurretik eta ondoren hainbat informazio zabalduko da, besteak beste, euskaraz idatzitako ugari. Egun arrunt dena, XX. mende hasieran aintzindari izan zen. Hektor Ortega historialariak Athleticen gainean prentsan euskaraz agertutako lehenengo albistea aurkitu du.

Itxaropen gutxi Esperantzan

  Kirolak  Alde Zaharra

Itxaropen gutxi Esperantzan

Ekaina baino lehen itxiko dute behin betiko Esperantza frontoia. Bere lekua Alde Zaharreko metro geltokia handitzeko baliatuko dute. Izan ere, geltoki horretara lotzekoak dira eraikitzen ari diren metroko 3. linea eta aireporturako trenbidea.