uriola.eus

Tipo aparta batek beste bati: Very well, Manuel!

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

2018a da. Estatu Batuetan daude. Emakume australiar bat eszenatokira igo da. The Holliwood reporter’s women in entretainment sari banaketa ospatzen ari dira. Emakumeak mikrofonoa hartu du:

-Egun on… eskerrik asko thanks you very much thank you.. thanks you very much. Eskerrik asko hemen hitz egiteko aukera hau emateagatik…  it’s an absolut honour for me… eta aukera hau erabiltzea erabaki dut gizonei buruz hitz egiteko, arreta handiagoa jarri behar zaielako, eta hau egiteko nor hobe ni baino! Happy to help! - Buruarekin keinu bat egiten du, ikusleek hahaha- Baina bereziki tipo aparten inguruan hitz egin nahi dut the good men - txalo zaparrada bat entzuten da- txalo horiek eman izanaz damutuko zarete!- ikusleek barre egiten dute hahahahaha eta berriro hasten da hizketan- Good men horiekin daukadan arazo handi bati buruz hitz egingo dut: bad manei buruz hitz egiten duten tio bueno hoiei buruz, uste baitut bad menen inguruan hitz egiten duten good men horiek incledibly irritating direla, eta bad menen inguruan gaizki-esaka ibiltzea, gaur egun good men horiek sarri egiten duten zerbait dela(…)

Emakume australiarra Hannah Gadsby da, humoregile ospetsua, Nanette ezizenez ezaguna dena, sarrera eman dio zeremoniari eta ohikoa duen ironia horrekin ari da Tio bueno, mutil aparta edo good men horien inguruan. 

2018a da. Estatu Batuetan gaude. Hannah eszenatokian dago. Monologoa amaituko du:

- Ikusten dudan problema hurrengoa da: good men horiek bad men haien inguruan hitz egiten dutenean aurrean marraztu duten marra always ignoratzen ari direla. Tipo aparta batek aparta ez den tipo baten inguruan hitz egiten duenean ezinbestean line bat marraztu du: ni good man bat naiz, hemen dago the line- marra-, eta hor dira bad men guztiak, beste nonbait. Tipo apartek ez dute line honi buruz hitz egin nahi, baina guk lerro honen inguruan hitz egin behar dugu. We really need to talk, izan ere, egoeraren arabera marrazten dituzte lerroak: badute line bat haien emazteek, amek, alabek eta ahizpek ikusten dituztenerako, another line mozkor daudenerako, another line lagunentzako… Eta lerro hauek good men horiek marrazten dituzte haien neurrira, and guess what, gizon guztiek uste dute tipo apartak direla, good men direla. Honi buruz hitz egin behar dugu we really need to talk, izan ere asma ezazue zer gertatzen den good menek bakarrik daukatenean lerroa marrazteko eskumena: this world.  Mundu hau: Very bad things egiten dituzten tipo apartez betetako mundua, bihotz-bihotzez sinesten dutenak good men direla, ez baitute lerroa zeharkatu, beraien honerako baitute. Emakumeek lerro horren kontrola izan beharko lukete no question.

Guzti hau esanda, har itzazue orain arte esandakoa eta aldatu men hitza (tipo/tio) eta jarri pertsona zuria, white person. Emakume zuri bat bazara ez daukazu no place good white people eta bad white people-en arteko lerroa marrazteko. Alda zenezakete men hitza eta heterosexual jarri, able-bodied jarri eta abar luze bat(…) 

Denok uste dugu good garela eta behar dugu hori pentsatzea, baina uste baduzu beste bat gaiztoa dela eta zu aldiz ona very dangerous den lerroa marrazten ari zara. Baina, gutako bakoitzak  marrazten ditugun lerroak kontu handiz marrazteko betebeharra daukagu, to be very very carefull about the lines we chose draw.

Ikusleek txalo egiten dute. Hannahk agurtzen ditu.

2019a da. Bilbon nago. Gure kaleetan ikusi ditugu kartelak. Autobusak jantzi dituzte. Neure buruari galdetzen diot ea zer den aparta, bueno edo good izatea. 

 

*Testu hau Hannah Gadsbyren monologo baten moldaketa librea da.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa